217/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena eta Nafarroan baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskumenak ditu baso-suteen arloan. Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 37. artikuluak ezartzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena da baso-suteen prebentziorako eta baso-suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea.

Nafarroako Foru Komunitatean oso hedatua dago sua nahi ez diren landareak eta landare hondakinak suntsitzeko tresna gisa erabiltzeko ohitura, eta horrek baso-sutea pizteko arriskua dakar landaredia ihartua dagoenean.

Horrez gain, lurzoru urbanizaezinean ohikoa da udan sua egitea, bereziki jolas edo josteta jardueretan (bazkariak, su artifizialak...). Halakoetan, batzuetan ez dira hartzen baso-suteak pizteko arriskua murrizteko behar diren aurreneurriak.

Udaberriko plubiometria txikiaren eraginez, belarkien ziklo begetatiboa aurreratu da. Egoera horrek, udan ohikoak diren tenperatura altuekin batera, baso-suteak pizteko arrisku handia dakar.

Aurreko guztia aintzat hartuta eta aurreko urteetan onetsitako antzeko arauen eraginkortasunarekin bat, beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitatean lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautzea, galera ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak saiheste aldera.

Nafarroa meteorologia aldetik anitza denez, atlantikoko eragin nabarmena duen iparraldeko alderdiko baldintzak ez dira hain larriak eta, beraz, egoki da Nafarroa geografikoki zatitzea, eta Nafarroako bi zati horietako bakoitzean sua erabiltzeko era desberdinak ezartzea.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak igorritako txostenak ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Eskualdeak.

    Erregulazio honen ondorioetarako, Nafarroa bi zatitan banatuko da: iparraldea eta hegoaldea.

    Iparraldeko eta hegoaldeko eremuen arteko muga ondoren ageri diren toki erakundeen hegoaldeko mugek ezarriko dute: Ameskoa ibarrak, Urbasa, Andia, Goñerri, Ollaran, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Aurizberri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari, Garde.

  2. artikulua. Suaren erabilera.

    Lurzoru urbanizaezintzat jotzen da hala definitzen dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluan.

    Arautu egiten da sua lurzoru urbanizaezinean erabiltzea, eremu zabal irekian, ondoren azaldu bezala:

    2.1. Nafarroa osorako debeku orokorrak:

    1. Debekatuta dago sua erabiltzea baso kategoria duten lurretan, zuhaiztietan, zuhaixkak edo sastrakak dauden tokietan, larreetan eta belardietan, bere babes araubidea edozein dela ere.

    2. Oihan aprobetxamenduetan edo oihangintzako tratamenduetan gelditzen diren hondarrak erretzea debekatuta dago, salbu eta ezinbesteko arrazoi fitosanitarioengatik Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez baimentzen direnean. Debeku horretatik kanpo dago makaldietan egindako arraseko mozketen hondarrak erretzea. Horiek, halaber, ebazpen bidez baimenduko dira, aldez aurretik administrazio-eskaera eginda.

    3. Nekazaritzako lehorreko lurretan edozein erreketa debekatuta dago, non ez den suteei aurrea hartzeko edo arrazoi fitosanitarioengatik.

    4. Erretzen ari den edo sute bat sortzeko ahalmena duen edozer botatzea edo uztea debekatuta dago; debekuaren barruan sartzen da Nafarroako edozein komunikazio bidetatik zirkulatzen duten ibilgailuetatik zigarrokinak botatzea, bideen katalogazioa edozein dela ere.

      2.2. Berariazko erregulazioak:

    5. Hegoaldea:

      Debekatuta dago sua aisialdirako helburuetarako erabiltzea Nafarroako hegoaldean. Debeku honen barruan sartzen dira sua egiteko prestatutako tokiak ere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR