ERABAKIA, 2008ko irailaren 15ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, 'Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa. Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua' udalez gaindiko plan sektorialaren onura publikoa adierazten duena desjabetu ahal izateko. Orobat, aipatu UPSaren desjabetze proiektuaren lanek ukituriko finken okupazioa presakotzat jo eta NASUINSA desjabetzearen onuradun izendatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko uztailaren 11n "Navarra de Suelo Industrial S.A." sozietateak (hemendik aurrera NASUINSA), hurrengo hau eskatu dio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari:

-"Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa. Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" udalez gaindiko plan sektorialaren (hemendik aurrera UPS) onura publikoaren adierazpena, desjabetu ahal izateko.

-Aipatu UPSaren desjabetze proiektuaren lanek ukituriko finken okupazioa presakotzat jotzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

-NASUINSA aipatu proiektuan egin beharreko desjabetzearen onuradun izendatzea.

Nafarroako Gobernuak 2006ko abenduaren 28an eginiko bilkuran, Izarbeibarko jarduera ekonomikoen eremuko plan sektoriala udalez gaindikoa izendatzea erabaki zuen. Plana Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak sustatu du, NASUINSAren bitartez. Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 7an hartutako erabakiaren bidez behin betikoz onetsi zuen UPSa. Erabaki horretan desjabetzea aurreikusten da jarduketa sistema gisa.

UPSaren xedea da jarduera ekonomikoetarako lurzorua sortzea, lurzoru antolatua, eta Iruñerrian eta Iruña-Logroño ardatzean enpresa proiektuak garatzea ahalbidetu eta bultzatzen ahal duten zerbitzu eta azpiegitura guztiez hornitua, horrela Foru Komunitateko sareko jarduera ekonomikoen jardueretarako lurzoru publikoa osatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 45. artikuluaren arabera, Nafarroako Gobernuak Udalez gaindiko Plan edo Proiektu Sektorialei behin betiko onespena ematen dienean, onura publikoa erabaki dezake, desjabetzapen kontuetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

  1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa. Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" udalez gaindiko plan sektorialaren onura publikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR