427/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua eta aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura onesten dituena eta irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren, baita balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ere; orobat, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen...

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, ekainaren 30eko 228/2004 Foru Aginduaren bidez, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua eta aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura onetsi zituen; agindu hori urtarrilaren 16ko 3/2009 Foru Aginduaren bidez aldatu zen gero.

Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Legea aldatu duen Tributu Harmonizazioari buruzko urriaren 30eko 4/2013 Legegintzako Foru Dekretuak kutxa-irizpidearen araubide berezia onetsi du, aukera ematen diena 2.000.000 euroko eragiketa-bolumena gainditzen ez duten subjektu pasiboei sorrarazpena atzeratzeko eta, beraz, jasanarazitako BEZaren aitorpena eta diru-sarrera ere bai, haien merkataritzako eragiketa gehienetan bezeroei kobrantza osoa edo zati batena egin arte, azken eguna eragiketa horiek egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 izanik.

Dena dela, merkataritzako betebeharrak atzeratzera bultza dezaketen egoerak galaraztearren, Europako araudiak ezarrita du subjektu pasiboei modu berean atzeratuko zaiela eskurapenetan jasandako BEZaren kenkaria, harik eta hornitzaileei ordaindu arte, eta, orobat, eragiketak egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 dute azken eguna.

Subjektu pasiboaren aukerako araubide berezi berriaren ondorioz hura eragiketa guztiei aplikatuko zaie, zenbait salbuespenekin, hala nola, Europako erkidego barreneko eragiketei eta zergaren beste araubide berezi batzuen menpe daudenei.

Araubide horren garapena balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduko VIII. tituluko VIII. kapitulu berrian, kutxa-irizpidearen araubide berezia izenekoan, erregulatzen da, abenduaren 30eko 77/2013 Foru Dekretuaren bidez erantsi baitzen.

Zergaren Erregelamenduko 50 septies artikuluak ezartzen du jarduera hasteko aitorpena aurkezten denean aukeratu beharko dela araubide horren aplikazioa, edo zer urte naturaletan izan behar duen ondorioa, urte hori hasi aurreko abenduan. Araubideari uko egiteari dagokionez, 50 octies artikuluak zehazten du Nafarroako Zerga Ogasunari emanen zaiola haren berri, zer urte naturaletan izan behar duen ondorioa, urte hori hasi aurreko abenduan. Bestetik, 50 nonies artikuluak araubidetik kanpo nola gelditu arautzen du.

Jardueran hasteko aitorpena, eta zenbait araubide berezi aukeratu, uko egin, ezeztatu edo haietatik kanpo gelditzeko, F-65 ereduaren bidez egiten denez, ontzat eman da eredu hori erabiltzea kutxa-irizpidearen araubide berezi hori aukeratu, hari uko egin eta kanpoan gelditu izanaren berri emateko.

Zergaren Erregelamenduko zortzigarren xedapen iragankor berriak araubidea aukeratzeko araubide iragankor bat ezarri du 2013ko abenduaren 31n jardunean dauden enpresaburu edo profesionalentzat, 2014ko urtarrileko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea amaitzen denean bukatuko dena zergaren likidazioa hilean behin dutenentzat, eta 2014ko martxoaren 15ean likidazioa hiru hilean behin dutenentzat.

Orobat, F-65 eredua telematika bidez nola aurkeztu arautzen duen egungo araudia jasotzen du foru agindu honek, bai prozedurari bai baldintzei dagokienez.

Horregatik, beharrezkotzat jo da beste F-65 bat onestea eta, aldi berean, aurreko eredua onetsi zuen foru agindua indargabetzea.

Bestetik, Foru agindu honetako azken xedapenetako lehenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzen du, hau da, balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri zituena, baita balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri zituena ere; izan ere, aipatu ereduetan aitorpena egiteko laukitxo berriak erantsi ditu; batez ere, bereizita aitortu behar direlako subjektu pasiboaren inbertsioa dakarten zenbait eragiketa, eta kutxa-irizpidearen araubide berezia aukeratzeagatik horren aplikazioaren xedeko ondasunen entregen eta zerbitzu emateen eragiketez informatu behar delako.

Azken xedapenetako bigarrenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua aldatzen du, hau da, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituena; helburua telematika bidez, Internet baliatuz, aurkeztera behartzea da, baldin eta aurkezpen modalitate hori bada kasu bakoitzean aitorpen-likidazio, autolikidazio, urteko aitorpen-laburpen eta informazio aitorpen guztietan, baita jakinarazpenetan eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuetan ere, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpena kutxa-irizpidearen araubide bereziaren bidez egitea aukeratzen duten tributudunentzat.

Horregatik, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen azken xedapenetako hirugarrenaren ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria gaitzen baitu foru lege hori garatu eta gauzatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarriaren ondorioz, zeinak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria baimentzen baitu foru agindu bidez arautzeko zer kasu eta baldintzetan aurkezten ahal dituzten zergadunek eta entitateek aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. F-65 ereduaren onespena.

  2. “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua onetsi da, eta foru agindu honen I. eranskinean jaso.

  3. F-65 ereduaren aurkezpena foru agindu honen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera eginen da, bide hauetako bat erabiliz:

    1. Paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera; bi ale ditu, “Administrazioarentzako alea” eta “Interesdunarentzako alea”.

    2. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  4. artikulua. F-65 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.3 artikuluarekin bat, kasu hauetako batean dauden pertsonek edo entitateek F-65 eredua aurkeztu beharko dute Nafarroako Zerga Ogasunean:

    1. Balio erantsiaren gaineko zergako subjektu pasiboek, baldin eta, zerga horri aplikatu beharreko araudiari jarraikiz, ondoko araubide bereziei dagozkien aukeraketak, ukoak, errebokazioak edo salbuespenak egin behar badituzte: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzakoa, erraztua, baliokidetza errekarguarena, ondasun erabili, arte-gai, antzinako gauza eta bildumagaiena, bidaia agentziena eta kutxa-irizpidearena.

    2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako subjektu pasiboek, baldin eta, zerga honi aplikatzen zaion araudian xedatutakoaren arabera, ikur, indize edo modulu bidezko zenbatespen objektiboaren araubideari dagozkion aukeraketak, ukoak, errebokazioak edo salbuespenak egin behar badituzte, nekazaritzako edo abeltzaintzako jarduerak izan, edo gainerako jarduerak izan; orobat, zuzeneko zenbatespenaren araubideko modalitate erraztuari dagozkionak egin behar badituzte.

    3. Batasunaren barneko Operadoreen Erregistroan alta edo bajako deklarazioak egin behar dituzten pertsonek edo entitateek, ekainaren 29ko 227/2004 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz.

    4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotu gabeko enpresa edo lanbide arloko jarduerak egiten dituzten zergadunek, jarduera hasteko edo uzteko deklarazioa egin behar badute.

    5. Enpresa edo lanbide arloko jarduerei dagozkien ondasunen entregak edo zerbitzu egiteak hasi aurretik jakinarazpena egin behar duten balio erantsiaren gaineko zergako subjektu pasiboek, balio erantsiaren gaineko zergari aplikatzen zaion araudian xedatutakoari jarraituz.

    6. Sozietateen gaineko zergaren zentsutik eta balio erantsiaren gaineko zergaren zentsutik kanpo diren subjektu pasiboek, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 19. eta 33. artikuluak aplikatzearen ondorioz.

    7. Balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboek, zerga horri aplikatzen zaion araudian xedaturikoarekin bat, Hilabeteko Itzulketen Erregistroari dagozkion aukeraketak, ukoak edo salbuespenak egin behar badituzte. g) letran aipatzen diren kasuetan, F-65 eredua nahitaez telematika bidez aurkeztu beharko da, foru agindu honen 4. eta 5. artikuluetan aipatzen diren baldintza orokorrei eta prozedurari jarraituz, hurrenez hurren.

    8. Hainbanaketa erregela aplikatzea aukeratzen duten balio erantsiaren gaineko zergako subjektu pasiboek, edo aukera hori errebokatzen dutenek.

  5. artikulua. F-65 eredua aurkezteko modua eta tokia.

    Honela aurkezten ahalko da F-65 eredua:

  6. Telematika bidez, Internet erabiliz; bide hori aurreko artikuluko g) letran aurreikusitako kasuaz gain, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan ere nahitaezkoa izanen da. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk telematika bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dira.

  7. Paper inprimatuan, telematika bidez aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. atalarekin bat. F-65 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztu beharko da.

  8. artikulua. F-65 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

  9. F-65 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Aitortzaileak identifikazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR