28/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Uitziko Kontzejuaren mugapean, nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzea onesten duena, lurzati berrantolamenduaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

PROPOSAMENA

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 399/2012 Ebazpenaren bidez, Uitziko Kontzejuaren mugapean nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzea hastea onetsi zen.

Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzearen helburua da lurzatien berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea landa jabetzari.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 24an emandako 460E/2013 Ebazpenaren bidez, Uitziko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren eraginaren adierazpena egin zen.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak onetsi beharko dituela foru dekretu bidez nekazaritzako azpiegituretako esku-hartzeak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko otsailaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Uitziko Kontzejuarren mugapeko lurzati berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzea onesten da.

  2. Onura publikokoa eta presaz egin beharrekoa dela aitortzea.

    Uitziko Kontzejuaren mugapeko lurzati berrantolamenduaren bidez, nekazaritzako azpiegituretan egin nahi den esku-hartzearen onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratzen da, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako, eta bidezko diren zortasunak sortzeko, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

  3. artikulua. Jarduera nahitaez egin beharra.

    Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 14. artikuluaren arabera, azpiegituretako esku-hartzea nahitaezkoa da.

  4. Proiektuaren deskribapena.

    Oinarrizko proiektuak aurreikusten du bideetako 10,5 kilometrotan esku hartzea, eta, haietatik, 0,5 trazadura berrikoak dira. Gainerako bideak egun dauden trazaduren gainean eginen dira.

    3 bat kilometrotan hormigoizko zorua aurreikusten da; gainerakoan, zorua zagorrezkoa da, 10-20 zentimetroko geruzarekin, bideari zer erabilera aurreikusten zaion. Errodadura zabalera 3 edo 4 metrokoa izanen da.

    Drainatzeko obretan, arekak eta hodiak eginen dira bideetan eta mozten diren ibilgu naturalei jarraipena emanen zaie berriz zolaguneen, marko aurrefabrikatuen nahiz hodien bidez.

    Proiektuak, halaber, neurri zuzentzaileak hartzea eta seinaleak paratzea hartzen du kontuan.

  5. Ingurumeneko alderdiak.

    Ingurumeneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR