32/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak emana, 'Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzea' izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan zuzendari nagusiak, 2001eko otsailaren 2an emandako 120/2001 Ebazpenaren bidez, behin-behinean onetsi zen "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzea" izeneko proiektua, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

  1. alegazioa. José Manuel Etxeberria Solís jauna, Bakaikuko alkatea, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

    1. Eskatzen du proiektua aldatu egin dadila, bertan aurreikusitako drainatze bideak handituz, ibaiak gainez egiten badu arriskuak eta kalteak haien eraikuntzaren ondorioz larriagoak izan ez daitezen.

    2. Alegatzen du Nafarroako Gobernuak bere gain hartu beharko duela bizilagunek jasan ditzaketen kalteen erantzukizun juridiko eta ekonomikoa, baldin eta azkenean aukeratzen den soluzioa ura husteko behar adinakoa ez bada.

    3. Trenbide gaineko pasabidearen azken tartea eta Aizkibil bidea lotuko duen soluzioa ezar dadila eskatzen du, industrialdean, eta tarte hori handitu eta zabaldu dadila, kamioiek eta gainerako ibilgailu astunek maniobrak egin ahal izateko.

    4. Obraren azken zatiaren eta trenbidetik iparraldera dauden etxebizitzen arteko eremua zolatu eta asfaltatzeko eskatzen du, bizilagunek orain arte izan duten bezalako sarbidea izan dezaten beren etxebizitzetara iristeko.

      Erantzuna:

    5. eta b) Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu, uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak. Proiektuaren eranskinean dauden kalkulu hidraulikoek erakusten dutenez, proiektuak hutsaren hurrengo eragina izanen du pasabidetik gorago urek gainezka egiteko arriskuan. Proiektuak uholdeei buruzko araudia betetzen du eta Ebroko Ur Konfederazioaren baimena jaso du.

    6. Proiektuan, Etxarriko bidearekiko gurutzaguneaz gainera, bide horren eta Aizkibilgo bidearen arteko gurutzagunea jaso da, kamioien eta ibilgailu astunen maniobrak ahalbidetuko dituena.

    7. Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da proiektu honen xedea bere okupazio eremutik kanpo jarduketak egitea.

  2. alegazioa. Ángel María Echeverría Ansó jauna, Miguel Ignacio Galarza Celaya jauna, Jesús María Ganuza Belascoáin jauna, Enriqueta Romeral Escobar andrea, José Antonio Otamendi Goikoechea jauna, José Otamendi Fernández jauna eta José Luis Ordóñez López de Zubiería jauna.

    Alegazioan eskatzen dute proposaturiko obrak ez daitezela egin nahi den bezala, ferra formako horma eraikiz, uholdeetan presarena egin eta uraren ohiko kota igoko bailuke horma horrek, beren finka eta eraikuntzetako kalteak areagotuz.

    Erantzuna:

    Baietsi egin da alegatutakoa. Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu, uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak. Proiektuaren eranskinean dauden kalkulu hidraulikoek erakusten dutenez, proiektuak hutsaren hurrengo eragina izanen du pasabidetik gorago urek gainezka egiteko arriskuan. Proiektuak uholdeei buruzko araudia betetzen du eta Ebroko Ur Konfederazioaren baimena jaso du.

  3. alegazioa. José Antonio Otamendi Goikoetxea jauna.

    1. Adierazten du proiektuak zuzeneko eragina duela bere etxebizitzan, trenbideko pasagunearen ondoan baitago, eta obrak uraren zirkulazioa berma dezala eskatzen du eta ez dezala larriagotu auzoan izaten diren uholdeen arazoa.

    2. Proiektuaren azken tartea Barrenkale auzoarekin lotzen duen bidearen zolatzea proiektuan sartzeko eskatzen du.

      Erantzuna:

    3. Baietsi egin da alegatutakoa. Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu (horietako bat etxebizitza dagoen aldean), uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak.

    4. Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da proiektu honen xedea bere okupazio eremutik kanpo jarduketak egitea.

  4. alegazioa. Jaime Celaya Auzmendi jauna.

    Alegatzen du bide berriaren trazadurak, amaierako tartean, kamioi trailerrei eskuinera biratzeko maniobra zailtzen diela, eta maniobra hori egunean hainbat aldiz egiten dutela. Horregatik proposatzen du aldatu egin daitezela bidearen azken 100 metroak, mendiko bideko gurutzaguneraino, maniobra errazteko.

    Erantzuna:

    Baietsi egin da alegatutakoa. Eskatutako hobekuntzak eraikuntza proiektuan jaso dira.

  5. alegazioa. Victoria Ansó Urriza andrea.

    Adierazten du Bakaikuko 1. poligonoko 42. lurzatiaren jabea dela, proiektuko trazadurak bere finka erditik zeharkatzen duela eta kalte larriak izanen dituela, bide berriak finka zatitu eginen baitu. Bestalde, finka horren zati bat hiri lurzorukoa dela azaltzen du, eta finkan fruta-arbolen saila dagoela, lurpeko uraren aprobetxamendurako putzu batekin. Horrenbestez, honako hau eskatzen du:

    1. Azaldutakoa kontuan hartu eta berari kalte gutxien ekarriko dion aukera gauzatu dadila.

    2. Hori ezinezkoa bada eta trazadurari eusten bazaio, kontuan har daitezela, kalte-ordainari eta lehengoratzeari begira, putzua, fruta-arbolak, finketako itxiturak etab.

    3. Bide berritik sarrerak egin daitezela bere finkak izanen dituen bi zatietara, itxitura eta ate banarekin, eta halaber, ureztatzeko urik gabe geratuko den zatian putzu berri bat egin dadila, edo soluzioak jar daitezela bide berrian zehar mahuka jarri beharrik ez izateko.

      Erantzuna:

    4. Ezetsi egin da alegatutakoa. Hautatu den alternatiba onena da teknikaren aldetik eta uholdeen eraginari dagokionez.

    5. Okupatu aurreko aktak egitean beste datu batzuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR