9/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, udalek herria sustatu eta nabarmentzeko toki ekimenen eta ekitaldien publizitatea egiteko laguntzen 2010eko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak dituen eginkizunen artean Foru Komunitatea sustatzea dago. Hori horrela, uste du horretarako bide egokia dela Nafarroako herrien ezagutza sustatzea, baita beren ekitaldi eta ekimenenak ere, ez bakarrik nafarren artean, baizik eta baita inguruko lurraldeetako biztanleen artean ere.

Horrelako ekitaldiak arrakastatsuak izateko, funtsezkoa da haiek ezagutarazteko eta ahalik eta parte-hartzaile gehien erakartzeko zabalkunde edo publizitate lana.

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak egokitzat jo du Nafarroako udalentzako laguntza deialdi bat prestatzea toki ekitaldiak zabaltzeko, toki entitateek beren ekimenak iragartzeko egiten dituzten sustapen eta publizitate lanak diruz laguntzeko, esate baterako, eskualdeko produktu gastronomikoen gorapena, lanbide eta ohitura zaharrak berreskuratzea, etab.

Ondorio horietarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko ematen diren diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezarri zuen. Diru-laguntzak eman aitzin, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, deialdiaren xede den egoeran daudenek diru-laguntza eskuratzeko aukera izan dezaten.

Deialdiaren xedea da Nafarroako udalei komunikabideetan publizitatea sartzeko, material inprimatuak argitaratzeko edo herria sustatzeko ekimenak zabaltzeko gauzatzen dituzten bestelako ekintzak egiteko diru-laguntzak ematea.

Espedienteko txosten teknikoak eta juridikoak ikusirik, non diru-laguntzen egokitasuna eta onura publikoa eta deialdiaren eta oinarri arautzaileen legezkotasuna adierazten den, hurrenez hurren. Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuaren oniritziarekin.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuan aitorturiko ahalmenak erabiliz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Udalek herria sustatu eta nabarmentzeko toki ekimenen eta ekitaldien publizitatea egiteko laguntzen 2010eko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. 50.000 euroko gastua baimentzea, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Udalentzako laguntzak tokian tokiko gaiak jendartean zabaltzeko" izeneko B1120 B10003 4609 921500 kontusailaren kargura.

  4. Foru agindu hau igortzea Komunikabideen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu honen aurka, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, aldez aurretik, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epean.

    Iruñean, 2010eko urtarrilaren 15ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

    ERANSKINA

    Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR