Udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena COVID-19ak sorturiko osasun-krisiaren ondorio ekonomiko kaltegarriei aurre egiteko

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK FALTZES Udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena COVID-19ak sorturiko osasun-krisiaren ondorio ekonomiko kaltegarriei aurre egiteko Zioen azalpena

Azken aste eta hilabeteetan, gure gizartean inoiz ez bezalako osasun-krisi baten inpaktua jasan dugu, maila guztietan, COVID-19ak sorturiko pandemiaren ondorioz. Aurreikusten da larriak izanen direla oso krisi horren ondorio ekonomiko eta sozialak, eta erakundeentzat nahiz gizartearentzat erronka handia ekarriko dutela, maila guztietan.

Horregatik, ezinbestekoa da administrazio publiko guztiek neurriak hartu eta abian jartzea, krisi horren ondorio negatiboei aurre egiteko, Izan ere, gure gizarteak aurreko ekonomia krisi hondagarria guztiz gainditu baino lehen iritsi da.

Hartara, toki entitateek dituzten eskumenen eremuan (eremu mugatua, hain zuzen, herrialde-mailan ez ezik, maila globalean ere eragiten duten zirkunstantzia hauen aurrean), Faltzesko Udalak beharrezkotzat jo du premiazko eta presazko hainbat neurri bultzatzea, halako inpaktuak minimizatzearren.

Administrazioak ekonomia sustatzeko duen eginkizuna –tokiko ekonomia, gure kasuan– hainbat arautan dago aitorturik, hala nola Espainiako Konstituzioan, toki entitateei buruzko araudi orokorrean eta, bereziki, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 221. artikuluan, eta horixe da esparru egokia erakunde publikoen arteko lankidetzaren behar hori bideratzeko, guztien artean helburua lortzeko: aurre egitea COVID-19aren pandemiak sorturiko krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioei.

Sustatze-eginkizun horren xedeak izan behar du babestea eta sustatzea behar publikoak betetzeagatik onura orokorrekotzat jotzen diren partikularren jarduerak. Ordenantza honi dagokionez, bertako denda eta negozioei buruz ari gara; izan ere, haiexek jartzen dituzte Faltzesen faltzestar guztien eskura mantenu eta garapenerako behar diren produktu eta zerbitzuak.

Ekonomiaren geldialdiak eragin egin die, ezbairik gabe, Faltzesko langile autonomo, mikroenpresa nahiz enpresa txiki eta ertainei, osasun krisiko garai gogorrenean. Haientzat da, hain zuzen ere, ordenantza hau, salbuespenezko eta indarraldi mugatuko laguntza batzuk ezarrita, lehen aipaturiko ondorio kaltegarriei aurre egiteko helburuz.

Ordenantza honen arau-esparrua honako hauek babesten eta ezartzen dute: 3/2020 Foru Lege-dekretua, apirilaren 15ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko; 4/2020 Foru Lege-dekretua, apirilaren 29koa, aurrekoa osatzen eta, zenbait alderditan, aldatzen duena; 6/2020 Foru Legea, apirilaren 6koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko; eta 9/2020 Lege Dekretua, apirilaren 15ekoa, arlo sozialean eta ekonomikoan premiazko neurri osagarriak ezartzen dituena koronabirusak (COVID-19) eragindako egoerari aurre egiteko.

Udal honen asmoa da aipaturiko kolektiboari zuzeneko laguntza bat ematea, onuradun bakoitzaren jarduera aintzat hartuz. Horrela, likidezia injektatzen da, lagungarria hartzaile diren negozio eta establezimenduek iraun dezaten.

Toki ogasun honek badu gaitasuna, gainera, aurre egiteko laguntza horiek emateak dakarren gastuari, dagokion aurrekontu-aldaketa egin baita eta horretarako behar diren kredituak baitauzka. Udal funts horiek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR