Udal ordenantza, eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzak arautzen dituena

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Izabako Udalak, 2016ko apirilaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Izaban eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Behar den iragarkia argitaratu zen 2016ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an, eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Izaban, 2016ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.

ORDENANTZA, IZABAN ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO ETA ERAIKITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

  1. artikulua. Xedea.

    Ordenantza honen xedea da laguntzen kontzesioa arautzea, eraikinak zaharberritzeko, konpontzeko, handitzeko, hobetzeko eta modernizatzeko, eta eraikin berriak eraikitzeko, etxebizitzetarako eta jarduera ekonomikoetarako, Izabako udal mugapean.

  2. artikulua. Betebeharrak.

    Obren sustatzaileak izanen dira laguntza ekonomikoen onuradunak, baldin honako baldintza hauek betetzen eta frogatzen badituzte:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Frogatzea azkeneko bost urtean ohiko bizileku iraunkorra izan duela Erronkaribarko edozein herritan.

    3. Izabako Udalarekin zerga eta tributu betebeharrak egunean izatea.

    4. Hauek aurkeztea: deskribapen memoria, krokisa eta obren gauzatze materialaren aurrekontu xehakatua, eta, kasua bada, teknikari eskudunak sinatutako proiektua, behar den elkargo ofizialak ikus-onetsia.

    5. Aldez aurretik Bizigarritasuneko, Jarduera Sailkatuko eta behar diren bestelako tramiteak egin ondoren, Udalaren obra lizentzia lortu izana, eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordaindu izana.

  3. artikulua. Udalaren laguntza motak.

  4. atala.

    1. Ohiko bizileku iraunkorra Izaban (1. etxebizitza): eraikinak zaharberritzeko, konpontzeko, handitzeko, hobetzeko eta modernizatzeko eta eraikin berriak eraikitzeko obren guztizko likidazioaren aurrekontuaren gaineko 2,50 puntu emanen dira, baldin frogatzen bada 1. etxebizitzan egindako obrak gutxienez ere 10 urtez mantenduko direla.

      Etxebizitzaren kalifikazioa aldatzen bada eta 2. etxebizitza izatera igarotzen, edo beste erabilera batzuetakoa izatera, jasotako zenbatekoa ordainduko dio onuradunak Udalari: 10 urteak betetzeko zenbat denbora gelditzen den, horren arabera.

    2. Estetika baldintzak betetzen dituen edo 1. eta 2. mailetan katalogatutako eraikin batean dagoen etxebizitza: Izaban bizi edo ez, lehenbiziko edo bigarren etxebizitza izan, zaharberritze obra edo obra berria egiten duen edozein...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR