Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Murietako Udalak, 2011ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza. Hura 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murietan, 2011ko martxoaren 17an.-Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

ZIOEN AZALPENA

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 2003ko erreformaren ondoren, bertze 70 bis artikulua sartu zuen legegileak. Artikulu horren hirugarren atalak berariazko agindua jasotzen du batik bat udalerriei zuzendua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera elkarreragilea bultzatzeko, parte hartzea eta bizilagunekiko komunikazioa, dokumentuen aurkezpena, eta herritarrak administrazio tramiteak, inkestak eta, hala behar badu, kontsultak egin ahal izateko. Legezko agindu horrek, toki erakundeei begira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45. artikuluan jasotako agindua zehaztu zuen, eta hura, era berean, garatu berri du Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak. Azken lege horren edukiak erabat onartzen du herritarrak Administrazioarekin baliabide elektronikoez harremanetan jartzeko duen eskubidea, eta horrek erran nahi du, era berean, Murietako Udalak herritarrarekin komunikatu eta harremanetan jartzeko bide hori ezarri behar duela, orain arte harrera egiteko bertze bi bideetatik emaniko udal jarduerak oinarri izan dituen zerbitzuaren kalitate politika berak bultzatuz bide berri horretatik ere.

Aitzineko guztia kontuan izanik, Murietako Udalak, legezko betebehar horren jakitun eta herritarrari Administrazioa hurbiltzeko eta zerbitzu hobea eskaintzeko aukera bikaina dela ziur izanik, ordenantza hau onetsi du kanal telematikoa abian jartzeari begira berak bere gain hartu behar dituen konpromiso eta betebeharrak zehazteko, herritarrak udal zerbitzuak erabiltzeko hirugarren bide gisa. Horrenbertzez, herritarraren eta hurbilen duten Administrazioaren arteko harremana errazteko eskura dauden baliabide elektronikoak erabiliko dituen administrazioa bultzatzeko Murietako Udalak harturiko konpromisoaren esparrua arautzen du ordenantza honek, horrekin hobetuko baita herritarrari eskainitako zerbitzua, eta herritarrarendako erraza izanen da Udal Administraziora iristea egunak dituen 24 orduetan eta asteak dituen zazpi egunetan.

Ordenantza honek bortz titulu (atariko titulua barne), bi xedapen gehigarri eta bi azken xedapen ditu. Atariko tituluan ordenantzaren helburua eta aplikazio esparrua jaso dira, baita definizio eta printzipio orokor batzuk ere administrazio elektronikoaren alorrean Udalaren jarduera gidatzeko.

Lehen tituluan administrazio elektronikoaren alorrean herritarrak dituen eskubideak eta zerbitzu elektronikoetara sartzeko sistemak jaso dira, baita tramite, zerbitzu eta prozedura elektronikoen katalogoa zehazteko bideak ere.

Administrazio elektronikoaren araubide juridikoaren oinarrizko alderdiez arduratzen da bigarren titulua, eta egoitza elektronikoak, informaziorako sarbidea, identifikazio eta autentifikazio moduak, tramite elektronikoak egiteko ordezkaritza, erregistro telematikoa eta komunikazio elektronikoak arautzen ditu.

Hirugarren tituluak prozedura eta espediente administratiboen kudeaketa elektronikoa arautzen du eta, hartara, finkatzen ditu tramitazio horrek oinarrian dituen irizpideak, haren fase desberdinak eta prozeduraren bukaera bera. Era berean, baliabide elektronikoak erabiliz jakinarazpenak egiteko baldintzak ezartzen ditu, baita ezaugarriak eta dokumentu eta artxibo elektronikoetan eta dokumentuen konpultsa elektronikoan aplikatu beharreko araubide juridikoa ere.

Azkenik, laugarren tituluak, fakturak formatu elektronikoan aurkezteko eta faktura horiek bide horietatik beretatik ordaintzeko aukera ematen du.

ATARIKO TITULUA

  1. artikulua. Xedea.

  2. Ordenantza honek administrazio elektronikoaren pixkanakako ezarpena arautzen du Murietako Udalean, herritarrari zerbitzuak baliabide elektronikoen bidez eman ahal izateko, hirugarren ororekiko elkarreragina, jarduera administratiboaren esparruan, informazioaren teknologia erabiliz gauzatuko dela bermatuz.

  3. Murietako Udalak bermatuko du herritarrak berarekin baliabide elektronikoak erabiliz harremanetan jartzeko duen eskubidea, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak edo hura ordezkatzen duen araudiak aurreikusitako baldintzetan. Horri dagokionez, Murietako Udalak segurtatuko du bere eskumenen barnean kudeatzen diren datu, dokumentu, informazio eta zerbitzuen informazioa, irisgarritasuna, osotasuna, benetakotasuna, segurtasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa, eta betiere bultzatuko du baliabide elektronikoen bidez egiten diren zerbitzu publikoen kalitatea.

  4. artikulua. Aplikazio eremua.

  5. Ordenantza hau Udal Administrazioa osatzen duten erakunde publiko eta entitateetan aplikatuko da, honako hauek harturik:

  6. Ordenantza hau ez zaie aplikatuko Udal Administrazioari eta haren mendeko erakunde publikoei zuzenbide pribatuaren araubidean egiten dituzten jardueretan, haien eskumen esparruan ahalmen publikoetan aritzean baizik ez baita aplikatuko.

  7. artikulua. Definizioak.

    Ordenantza honi dagokionez, honako esanahi hau izanen dute ondokoek:

    -Administrazio jarduera automatizatua: behar bezala programaturiko informazio sistema batek sortutako administrazio jarduera, pertsona fisiko batek esku hartzeko beharrik izan gabe kasu bakan bakoitzean. Tramite egintzak edo prozedurak ebazteko egintzak hartzen ditu barnean, baita komunikazio egintza soilak ere.

    -Aplikazioa: informatika erabiliz arazo bat konpontzeko helburua duen programa edo programa multzoa da.

    -Autentifikazioa: baliabide elektronikoak erabilirik egiaztatzea pertsona edo ente baten nortasuna, eta orobat egiaztatzea eragiketa, salerosketa eta dokumentuetan azaldutako borondatearen edukia eta azken horien osotasuna eta egiletza.

    -Kanalak: eduki eta zerbitzuen egiturak edo hedabideak, barne direla buruz burukoa, telefono bidezkoa eta bide telematikoa, baita gaur egun dauden bertze batzuk edo etorkizunean egon daitezkeenak ere (gailu mugikorrak, TDT...).

    -Ziurtagiri elektronikoa: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 6. artikuluaren arabera: "ziurtatze zerbitzuen egile batek elektronikoki sinaturiko dokumentua, sinadura egiaztatzeko datu batzuk sinatzaile batekin lotu eta haren nortasuna baieztatzen duena".

    -Ziurtagiri elektroniko onartua: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 11. artikuluaren arabera: "ziurtagiri onartuak dira ziurtatze zerbitzuen egile batek luzaturiko ziurtagiri elektronikoak, lege horretan zehaztutako baldintzak betetzen dituenean eskatzaileen nortasuna eta gainerako inguruabarrak egiaztatzeari eta egiten dituzten ziurtatze zerbitzuen fidagarritasunari eta bermeei dagokienez".

    -Herritarrak: Administrazio Publikoekin harremanetan jartzen diren edo jartzen ahal diren pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta nortasunik gabeko erakundeak.

    -Helbide elektronikoa: komunikazio sare batean informazioa edo zerbitzuak ematen dituen ekipo edo sistema elektroniko baten identifikatzailea.

    -Dokumentu elektronikoa: edozein motatako informazioa modu elektronikoan, euskarri elektronikoan, formatu jakin baten arabera artxibatua, eta identifikazio eta tratamendu bereizia izan dezakeena.

    -Estandar irekia: honako baldintza hauek biltzen dituena:

    Publikoa izatea eta erabilera dohainekoa edo sartzeko zailtasunik eragiten ez duen kostuan izatea. Jabetza intelektual edo industrialaren eskubidea ordaintzea ez izatea hura erabiltzeko edo aplikatzeko baldintza. -Sinadura elektronikoa: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 3. artikuluaren arabera, "datu elektronikoen multzoa, bertze batzuekin batera edo haiekin loturik daudenak, sinatzailea identifikatzeko bide gisa erabil daitezkeenak".

    -Sinadura elektroniko aurreratua: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 3. artikuluaren arabera, "sinadura elektronikoa, sinatzailea identifikatzeko eta sinaturiko datuen geroagoko edozein aldaketa atzemateko bidea ematen duena, soilik sinatzailearekin eta dagozkion datuekin lotua, sinatzaileak kontrolpean eduki ditzakeen baliabideen bitartez sortua".

    -Sinadura elektroniko onartua: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 3. artikuluaren arabera, "ziurtagiri onartuan oinarrituriko sinadura elektroniko aurreratua, sinadura sortzeko gailu seguru baten bitartez sortua".

    -Elkarreragingarritasuna: informazio sistemen gaitasuna eta, beraz, horietan oinarritzen diren prozeduren gaitasuna, datuak partekatzeko eta haien artean informazioaren trukea eta ezagutza bideratzeko.

    -Baliabide elektronikoa: dokumentuak, datuak eta informazioak ekoiztu, bildu edo transmititzeko bidea ematen duen mekanismoa, muntadura, ekipoa edo sistema, edozein komunikazio sare ireki edo mugatu barne dela, hala nola Internet, telefonia finko eta mugikorra edo bertze.

    -Sarbide elektronikorako gunea: Internet domeinu batean bildutako web orrien multzoa. Horien helburua da erabiltzaileari, modu erraz eta integratuan, pertsona talde baten berariazko beharrak konpontzeko baliabide eta zerbitzu batzuetarako edo erakunde publiko baten informazioa eta zerbitzuak eskuratzeko sarbidea eskaintzea.

    -Sinadura elektronikoaren sistema: sinadura elektronikoa sortzeko esku hartzen duten elementuen multzoa. Ziurtagiri elektronikoan oinarrituriko sinadura elektronikoaren kasuan, gutxienez honako hauek osatzen dute sistema: ziurtagiri elektronikoa, euskarria, irakurgailua, erabilitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR