Udal-antolaketari buruzko dekretua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

DAL 21-JUN-19 (11/AL).

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 124.4.k) artikuluak –zeina 57/2003 Legearen bidez ezarria baita– eta X. titulu osoak Alkateari egozten diote “Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea, udal-antolakuntzaren funtsezko mailen aurka joan gabe”; izan ere, horiek zedarritzea Osoko Bilkurari dagokio, lege-xedapen beraren 123.1.c artikuluarekin bat. Funtsezko maila horiek, aipatu agindu horren arabera, gobernuko arlo nagusiak eta zuzendaritza-organoak dira, betiere “alkateak organo horietako bakoitzaren kopurua zehazteko eta beheragoko maila osagarriak ezartzeko dituen eskumenak ezertan eragotzi gabe”.

Halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 9 bis artikuluan ezarri zen araubide erkideko lege-xedapen horren X. tituluan ezarritako araubidea aplikatu behar zaiola Iruñeko Udalari.

Eraketa juridiko horrekiko koherentziari eutsita, Alkateak, Dekretu honen bidez, “udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura” eman du, betiere Udal Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren funtsezko edukia gordeta, hau da, ontzat emanda badaudela, egon, Alkatetza Kabinete bat, Gerentzia bat (nahiz eta Alor bakar batean bilduta egon), zuzendaritzak, idazkaritza teknikoak eta gobernu-alorka antolatutako eskumen-banaketa. Bestalde, Legearekin bat arautzen ditu alorren kopurua eta beheragoko mailak. Eta, horrez gain, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearekin bat, Udalean nahitaez ezarri beharreko organoak sartu dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

  1. artikulua. Egitura.

    Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa honako unitate organiko nagusi hauek osatzen dute:

    1. Zuzenean Alkatearen mende:

      –Alkatetza Kabineteko Alorra.

    2. Gainerako gobernu-alorrak:

      Zinegotzi ordezkarien mende, eta haiei emandako eskumenekin bat, honako alor hauek ezartzen dira:

      –Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra. Hari atxikita dago Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA).

      –Zerbitzu Orokorretako Alorra. Haren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikita daude Mercairuña SA eta Comiruña SA.

      –Herritarren Segurtasuneko Alorra.

      –Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorra. Hari atxikita dago “Iruñeko Haur Eskolak” Erakunde Autonomoa.

      –Kultura eta Berdintasuneko Alorra. Hari atxikita dago “Gayarre Antzokia Fundazioa”.

      –Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra.

      –Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorra. Haren baitakoak dira Etxebizitza eta Birgaitze Bulegoak. Hari atxikiak dira “Hirigintza Gerentzia” erakunde autonomoa eta “Pamplona Centro Histórico, Iruña Biziberritzen SA” merkataritza-sozietatea.

      –Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra. Hari atxikiak dira “Energia Berdeko Zerbitzua” eta “Udalaren Energia Operadorea”.

  2. artikulua. Zuzendaritzen eta idazkaritzen araubidea.

    Hala alorrek nola Alkatetza Kabineteak zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bana izanen dituzte, gutxienez. Aurrekoa gorabehera, hainbat alorrek zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bat eta bera partekatzen ahalko dituzte.

    Halako organoei honako hauek dagozkie: gobernu-organoek haiek zein eskumenetarako eskuordetu eta horiek baliatzea, gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak, Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haien eskumenen esparruan dagozkien gainerako proposamenak, eta nolanahi ere, honako eginkizun orokor hauek ere:

    –Alorretako zuzendaritza:

    Eskumeneko zerbitzuak zuzendu eta kudeatzea. Alorrari atxikitako unitate organikoak zuzendu eta koordinatzea. Xedapen-, akordio- eta hitzarmen-proiektuak egitea, zeinek bere eginkizunen esparruko gaiei buruz. Urtean esleitutako aurrekontua egitea, bai eta haren segimendua eta kontrola ere. Eskumeneko zerbitzuak ebaluatzea. Alorrari atxikitako langileen gaineko ardura. –Idazkaritza teknikoa:

    Alorraren zerbitzu komunak kudeatzea. Alorreko titularrari laguntza teknikoa ematea administrazio-aferetan. Alorrari esleitutako bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu eraginkorrean baliatzeko eginkizunak, horretarako behar diren jarraibideak emanez alorrari atxikitako langileei. Espedienteak bideratu eta zaintzea, antolamendu juridikoarekin bat datozela segurtaturik eta haien aurrekariak azalduta. Eginkizun horiek betetzeko, idazkari teknikoek beharrezko jotzen dituzten txostenak, datuak, agiriak eta jarduketak eskatzen ahalko dizkiete alorretako zuzendariei, beren alorrei atxikitako abokatu edo zuzenbidean lizentziadunei eta gainerako langileei, bai eta kasuan kasuko alorraren mende dauden erakunde eta entitateei ere.

  3. artikulua. Eskumen-banaketa alorrez alor.

    Honako unitate organiko hauei dagozkie ondoan zerrendatutako zeregina eta eginkizunak, betiere Alkateak eta Tokiko Gobernu Batzarrak kasuan kasuko eskumenetarako eskuordetze-xedapenetan ezarritakoarekin bat:

    3.1. Alkatetzako Alorra.

    Zuzenean Alkatearen mende dago, laguntza ematen dio Alkateari, eta Udalaren protokolo-ekitaldiak eta kanpoko harreman instituzionalak gainbegiratzen ditu:

    –Alkatearen aholkularitza, laguntza eta idazkaritza.

    –Erakundeekiko eta kanpoko harremanak.

    –Protokoloa.

    –Komunikazio Zerbitzua.

    –Kanpora begirako jarduketak koordinatu eta gainbegiratzea.

    –Hiriko ekitaldi ofizialak eta ospakizunak zuzentzea.

    –Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanak sustatzea.

    –Alkatetzako kontuak.

    –Udal-jarduna helaraztea herritarrei, dela udal-bitartekoak baliatuz dela komunikabideen bidez.

    –Egun ditugun komunikazio-tresnak zein etorkizunean izan ditzakegunak koordinatu eta dinamizatzea, bai eta zeregin horretan ari diren udal-langileak ere.

    3.2. Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra.

    Hiriaren plangintza estrategikoa diseinatzea. Enpresa-lehiakortasuna bultzatzea, sektorea sustatu eta dinamizatzea, asoziazionismoa bultzatzea eta Iruña jomuga turistiko gisa indartzea, haren irudia Espainian zein nazioartean berrituta. Gardentasuna eta udal-administrazioaren informazio zein kudeaketarako irisgarritasuna sustatzea, betiere administrazio oneko eskubidea betez eta gobernu irekiko forma berriak gordez; berrikuntza teknologikoak eta administrazio elektronikoaren ezarpena zein hobekuntza sustatzea, Smart City estrategia diseinatu eta garatzea; eta Udalak zein Udal Sektore publikoak –zeina erakunde autonomoek eta Udalaren pean dauden enpresa publikoek eta fundazioek osatzen baitute– egiten dituzten kontratazio publikoekin zerikusia duen oro. Udalaren koordinazio teknikoa gauzatzea Udal Gerentziaren bidez.

    Gerentziari Unitate Organiko guztiak egokituko zaizkio.

    1. Plangintza Estrategikoa:

      –Udalaren epe luzeko plan estrategikoa diseinatu, landu, kudeatu, jarraipena egin, ebaluatu eta koordinatzea, zeinak barne hartuko baititu Hiri Plan bat eta Auzoen Plan bat. Azterlan eta analisi estrategikoak egitea.

      –Eskualdeko, estatuko zein Europako finantzaketa lortzea Udalaren plan estrategikoari zein sektoreko udal-plan eta -estrategiei lotutako proiektuak garatu eta abian jartzeko.

      –Hautagaitzak prestatzea eta aholkularitza teknikoa ematea dirulaguntzen deialdietara aurkezteko, eta Europar Batasunarekin batera finantzatutako udal-proiektuak koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea.

      –Udalaren zeharkako estrategiak, planak, programak eta proiektuak bultzatu, kudeatu eta koordinatzea, Udalaren Alor bati baino gehiagori eragiten badiete, hala nola Hiri Behatokia, udal-kudeaketarako plana, Geografia Informazioko Udal Sistema, nekazaritzako elikagaien gaineko politikaren garapena, klima-aldaketa arindu eta horra egokitzeko politika...

      –Hiriaren gizarte-egoerari eta haren eraldaketei buruzko azterketa soziologikoak egitea, lagungarri izan daitezen erabakiak hartzeko unean.

      –Hirian eta Udalaren kudeaketan berrikuntzazko proiektuak diseinatu, kudeatu eta gauzatzea.

      –Iruñeko Udalaren parte-hartzea kudeatu eta koordinatzea, udalerrien elkarte eta sareetan.

      –Udaleko beste alorrei babes teknikoa ematea proiektuak zedarritzeko eta azterlanak eta analisiak egiteko, ikuspegi integrala –zeharkakoa zein estrategikoa– eskainita.

      –Soziologia.

    2. Merkataritza eta Turismoa:

      –Enplegua eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR