Udal-antolaketari buruzko dekretua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 124.4.k) artikuluak -zeina 57/2003 Legearen bidez ezarria baita- eta X. titulu osoak Alkateari egozten diote “Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea, udal-antolakuntzaren funtsezko mailen aurka joan gabe”; izan ere, horiek zedarritzea Osoko Bilkurari dagokio, Lege beraren 123.1.c artikuluarekin bat. Funtsezko maila horiek, aipatu agindu horren arabera, gobernuko arlo nagusiak eta zuzendaritza-organoak dira, betiere “alkateak organo horietako bakoitzaren kopurua zehazteko eta beheragoko maila osagarriak ezartzeko dituen eskumenen kontra aritu gabe”.

Halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 9 bis artikuluan ezarri zen Iruñeko Udalari erregimen erkideko legegintzako xedapen horren X. tituluan ezarritako araubidea aplikatu behar zaiola.

Eraketa juridiko horrekiko koherentziari eutsita, Alkateak, Dekretu honen bidez, “udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura” ematen du, betiere Udal Administrazioaren Antolamenduari buruz egungo Erregelamenduaren funtsezko edukia gordeta, hau da, ontzat emanda badaudela, egon, alkatetza-kabinete bat, gerentzia bat (nahiz eta Alor bakar batean bildu) eta zuzendaritzak zein idazkaritza teknikoak, eta eskumen-banaketa gobernu-alorka antolatua dela. Bestalde, Legearekin bat arautzen ditu alorren kopurua eta beheragoko mailak. Eta, horrez gain, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearekin bat, Udalean nahitaez ezarri beharreko organoak sartu dira.

Alkatetzak 2007ko ekainaren 27an emandako Dekretuaren bidez onetsitako antolaketari dagokionez, aldaketa batzuk egin dira alor nagusien inguruan egituratutako eskema orokorrean. Funtsean, gobernu alorren kopurua murrizten da: lehen zortzi alor ziren, gehi gerentzia eta alkatetza-kabinetea -azken bi horiek, finean, beste bi alor baitziren-, eta orain, berriz, onesten da zortzi alor arituko direla udal-gobernuan, eta, horrenbestez, hainbat eskumen multzokatu eta alorrez aldatzen dira.

Horiek horrela, honako hau XEDATZEN DUT:

  1. artikulua. Egitura.

    Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa honako unitate organiko nagusi hauek osatzen dute:

    –Gobernu Gardeneko Alorra:

    Zuzenean alkatearen mende.

    –Gainerako gobernu-alorrak:

    Zinegotzi ordezkarien mende, eta haiei emandako eskumenekin bat, honako alor hauek ezartzen dira:

    Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra. Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorra. Honi atxikita doa Udal Laguntza Etxean SA merkataritza-sozietatea (ASIMEC). Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra. Alor horri atxikiak dira Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoa eta Gayarre Antzokia Fundazioa. Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra. Horren baitakoa da Birgaitze Bulegoa. Hari atxikiak dira Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoa eta Pamplona Centro Histórico SA merkataritza-sozietatea. Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra. Horri atxikia da Energia Agentzia. Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra. Horren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikiak dira Mercairuña SA eta Comiruña SA. Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra. 2. artikulua. Zuzendaritzen eta idazkaritzen araubidea.

    Alorrek, gutxienez, zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bana izanen dituzte. Aurrekoa gorabehera, hainbat alorrek idazkaritza tekniko bat eta bera partekatu ahalko dute.

    Gobernu Gardeneko Alorrak Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrari esleitutako idazkaritza teknikoak baliatu ahalko ditu, bata zein bestea berdin-berdin.

    Halako organoei dagokie gobernu-organoek zein eskumenetarako eskuordetu eta horiek baliatzea, bai eta, nolanahi ere, honako eginkizun orokor hauek ere:

    –Alorretako zuzendaritzak:

    Beren eskumeneko zerbitzuak zuzendu eta kudeatzea. Alorrei atxikitako unitate organikoak zuzendu eta koordinatzea, zeinek bere alorrekoak. Xedapen- akordio- eta hitzarmen-proiektuak egitea, beren eginkizunen esparruko gaiei buruz. Urterako esleituko dieten aurrekontua egitea, bai eta haren segimendua eta kontrola ere. Beren eskumeneko zerbitzuak ebaluatzea. Alorrei atxikitako langileen gaineko ardura, zeinek bere alorrekoak. –Idazkaritza teknikoak:

    Zeinek bere alorreko zerbitzu komunak kudeatzea. Alorretako titularrei laguntza teknikoa ematea administrazio-aferetan. Alorrei esleitutako bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu eraginkorrean baliatzeko eginkizunak, horretarako behar diren jarraibideak emanez alorrei atxikitako langileei. Espedienteak bideratu eta zaintzea, antolamendu juridikoarekin bat datozela segurtaturik eta haien aurrekariak azalduta. Eginkizun horiek betetzeko, idazkari teknikoek txostenak, datuak, agiriak eta jarduketak eskatu ahalko dizkiete alorretako zuzendariei, beren alorrei atxikitako abokatu edo zuzenbidean lizentziadunei eta gainerako langileei, bai eta kasuan kasuko alorraren mende dauden erakunde eta entitateei ere.

  2. artikulua. Eskumen-banaketa alorrez alor.

    Honako unitate organiko hauei dagozkie ondoan zerrendatutako zeregina eta eginkizunak, betiere Alkateak eta Tokiko Gobernu Batzarrak kasuan kasuko eskumenetarako eskuordetze-xedapenetan ezarritakoarekin bat:

  3. –Gobernu Gardeneko Alorra.

    Alor honetan, funtsean, orain arte Alkatetza Kabineteak eta Udal Gerentziak zituzten eginkizunak eta eskumenak elkartzen dira, eta haiei beste eginkizun batzuk gehitzen zaizkie. Hari ematen zaio Udalak Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A. (ANIMSA) merkataritza-sozietatearekin dituen harremanen ardura, bai eta Arartekoarekin zein Kontuen Ganberarekin dituenena ere. Alor hau Alkatearen mende dago zuzenean. Helburu nagusia da gobernu-era berria sortzea, oinarritzat hartuta erabateko gardentasuna, informazioa eskuratzeko erraztasuna eta gizarte-partaidetza udal-erabakietan. Horrez gain, udal-administrazioaren modernizazioa, koordinazioa eta arrazionalizazioa sustatuko ditu. Gobernu Gardeneko Alorrak lau lan-esparru izanen ditu:

    1. Alkatetza Kabinetea, Protokoloa eta Komunikazioa.

      –Alkatearen aholkularitza, laguntza eta idazkaritza.

      –Erakundeekiko eta kanpoko harremanak.

      –Protokoloa.

      –Kanpora begirako jarduketen koordinazioa eta gainbegiratua.

      –Hiriko ekitaldi ofizial eta ospakizunen zuzendaritza.

      –Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanen sustapena.

      –Alkatetzako kontuak.

      –Udal-jarduna helaraztea herritarrei, dela bere bitartekoak baliatuz dela komunikabideen bidez.

      –Egun ditugun komunikazio-tresnen zein etorkizunean izan daitezkeenen koordinazioa eta dinamizazioa, bai eta zeregin horretan ari diren udal-langileena ere.

    2. Administrazioaren Koordinazio Teknikoa-Udal Gerentzia.

      –Aldian-aldian gobernu-alorren funtzionamenduaren koordinazio teknikoa egitea Koordinazio Teknikorako Mahaiaren bidez, bertan alor guztietako zuzendariek parte hartuta; alorretarako elkarguneak proposatuko ditu, halakorik izan ezean. Aipatu mahai horretan, parte-hartzaile iraunkorrak izanen dira Berdintasuneko eta Hizkuntza Politikako zerbitzuak, ziurtatzeko era egokian ezartzen direla hala zeharkako jardun-planak nola erabilerraztasun unibertsala bermatzeko ekintzak.

      –Administrazio elektronikoaren ezarpena eta Udalak ANIMSArekin dituen harremanak ordenatu eta gidatzea.

      –Alor bat baino gehiago ukitzen dituzten diru-laguntza estrategikoetarako lerro izateko hautagaitzen buru eta koordinatzailea izatea.

      –Iruñeko Udaleko memoriak.

      –Harremanak Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.

      –Errolda.

      –Erregistroak.

      –Izatezko bikoteen erregistroa eta ezkontza zibilak.

      –Herritarrei Laguntzeko Zerbitzua.

      –Udal Agiritegia.

      –Jarduera-planak proposatu eta Udalaren helburuak gauzatzea, eta horiek betetzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkien aurrekontu-arauekin bat.

      –Udalak bere gain hartutako konpromisoak eta adierazleak betetzearen jarraipena, alor guztiekin lan eginik eta aginte-taula integral bat osatuta.

      –Udaleko zerbitzuen kalitatea helburu duten jarduketak betetzeko sustapena eta gainbegirada.

      –Jarduketa-planen ebaluazioa, haiek aldatzeko edo bertan behera uzteko behar beste proposamen eginda.

      –Alorrei urtean-urtean esleitu behar zaizkien baliabideei buruzko proposamena, aurrekontuetan.

      –Gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak.

      –Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haren eskumenen esparruan dagozkion gainerako proposamenak.

      –Hala behar izatera, antolaketa-aldaketei buruzko txostena egitea, alorren eta departamentuen antolaketa- eta egitura-proiektuak barne hartuta.

      –Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.

    3. Soziologia.

      –Azterketa soziologikoak egitea informazioa jasotzeko hiriko gizarte-egoeraz eta haren eraldaketez (pobrezia eta haren irismena, etxebizitza, euskararen ezagutza eta erabilera, demografia-bilakaera...), hori...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR