ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 8an hartua, Nafarroako Ubidearen 1. fasea eta haren eremu ureztagarria handitzeko proiektua Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala dela deklaratzen duena. Sustatzailea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

I.–Aurrekariak.

–Zenbait obra hidrauliko onetsi eta interes orokorrekoak direla deklaratzen duen uztailaren 8ko 22/1997 Legeak Itoizko urtegia eta Nafarroako Ubidea onetsi eta interes orokorreko obra hidrauliko gisa deklaratu zituen.

–Ingurumen Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren artean 1998ko urriaren 19an sinatutako lankidetza hitzarmena, aurreko obra hidraulikoa gauzatzeko.

–Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarrien eraldaketaren udalez gaindiko proiektu sektoriala, Nafarroako Gobernuaren 1999ko ekainaren 7ko Erabakiaren bidez onetsia.

–Nafarroako Ubidea egiteko, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren Jarraipen Batzordea. Zortzigarren bileran, 2012ko uztailaren 31n, erabaki zuen bi administrazioei eta “Canal de Navarra, S.A.” elkarteari proposatzea, besteak beste, ondoko alderdi hauek aintzat hartzeko eta garatzeko jarduketak egitea:

Nafarroako Ubidearen 1. fasearen handitzea Nafarroako Ubidearen zati gisa ezartzea ondorio guztietarako, alde batera utzi gabe Ebroko Ur Konfederazioan eremu ureztagarria handitzeko espedientea tramitatu beharra, betiere gaur egungo kontzesioarekin alderatuta eta emaria handitu gabe. Nafarroako Ubideari eta haren eremu ureztagarriari buruzko Udalez gaindiko plan sektoriala eta Ingurumen eraginaren adierazpena egunera daitezela sustatzea, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearekin lotzeko. Beharrezkoak diren tramiteak eta ekimenak ahalik eta gehien arintzea, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko lanen eraikuntza 2013. urtean hasi eta 2015. urtean amaitu dadin. Azalera ureztagarria handitzea onetsi zen ureztatzeko teknika berriek ekartzen duten aurrezpena ikusi ondoren. Izan ere, haiekin ur gutxiago kontsumitzen da hektarea bakoitzeko, hasieran aurreikusi zenaren aldean. Horretaz gain, antzeman da interes soziala dagoela Ega eta Arga ibaietako beheko tarteetan Nafarroako Ubidetik ureztatzeko presio naturalaren bidez.

–Ebro Arroako 2010-2015 Plan Hidrologikoaren proposamena, jendaurrean paratu zena arro horretako Ur Kontseiluak 2012ko apirilaren 25ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Bertan, 59.160 ha jasotzen dira Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarri gisa, eta batik bat Arga-Ega adarraren 1. fasea handitzeko eremuko 15.275 hektareak (araudiaren 53. artikulua, “Baliabideak esleitzea 16. Ustiapen Batzordean: Iratiko, Argako eta Egako arroak”).

–102/2012 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, “Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea” proiektuko eremu ureztagarria Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea onesten duena.

II–Proposamenaren deskripzioa. Alderdi orokorrak.

Ondoko agiri hauek osatzen dute proiektu sektoriala:

–Nafarroako Ubidearen 1. fasea (Arga-Ega adarra) eta haren eremu ureztagarria handitzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala. 2013ko maiatza.

–Ingurumen eraginaren azterlana. 2013ko maiatza.

–Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi aurreko eta onetsi ondoko jarduketetan parte-hartze publikoaren prozesua deskribatzen duen memoria.

Gainera, honako agiriak aurkeztu dira:

–Eraikuntzako aurreproiektua (oinarrizko proiektua), Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu ureztagarriarena. 2011ko abendua.

–Arga-Ega adarraren aurreproiektua, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko. 2011ko abendua.

UPrSak aintzat hartzen du 15.275 Ha ureztalur bihurtzea eta berrantolatzea azalera horretako lurzatiak, perimetroko zenbait lehorreko lur gehituta, non lurrak ureztalur bihurtzeari muzin egiten dioten titularren jabetzak biltzen ahal baitira.

Jarduketak ukitutako azaleran, Andosillako, Azagrako, Berbintzanako, Carcarko, Faltzesko, Funesko, Larragako, Leringo, Lodosako, Mendigorriko, Miranda Argako, Oteitzako, Azkoiengo, San Adriango eta Sesmako udal mugapetako lurzoruak sartzen dira.

Eremu ureztagarriak ureztatzeko bost sektore dauzka, Nafarroako Ubidetik aurreikusitako Arga-Ega adarraren bidez edo handitzeko hodiaren bidez hornituko direnak. Honako hauek dira sektorearen izenak, Ubidearen egungo sektoreen izenei jarraikiz: XXII, XXIII, XXIV, XXV eta XXVI. Bere aldetik, XXII. sektoreak 6 eremu dauzka, eta XXVI.ak, berriz, 9 eremu.

Sektore horiek, ureztalur bihurtu eta gisa horretan finkatu beharrekoek, 15.275 Ha ukitzen dituzte, zuzkidurarako 5.747 m³/Ha dauzkatela. Presioaren bidez ureztatzeko taxutu dira (aspertsioa, piboteak, mikroaspertsioa eta tantaka), ura erabiltzeko efizientzia handiak dituztela (%75-%90 bitartekoa) eta %85eko bermea.

Ureztatzeko behar adinako presiorik ez duten eremuetan, ponpaketaren bidez lagunduko zaio ureztaketari. Egun, eremu gehienak ponpaketaren bidez ureztatzen dira. Ponpaketaren altuera murriztuko da, eta, horrenbestez, energiaren kontsumoa ere bai.

Ubidearen ureztaketa berriek ekartzen dituzten obrekin batera, proiektu honetan ureztalur bihurtuko diren eta/edo modernizatuko diren lurzatiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR