75/2009 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, Txulapaingo udalerriko Aristregiko Kontzejua iraungitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aristregiko Kontzejua toki entitate gisa iraungiko duen espedientea tramitatzeko eskatu dio Txulapaingo Udalak Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera. Legeak eskatzen duen gehiengoa betetzen dute iraungitzearen alde sinatu duten Kontzeju horretako herritarrek.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 21/2009 Ebazpenaren bidez, 2009ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, martxoaren 2an, Txulapaingo Udalari eta Aristregiko Kontzejuari entzunaldia eman zitzaien eta Kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jarri zen.

Entzunaldirako eta jendaurreko eperako emandako hilabetea iraganik, ez da alegaziorik izan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluak xedatzen du Kontzejuak bertako bizilagun gehienek eskaera idatzia aurkezturik iraungitzen direla, Udalari entzun ondoren.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola kontzejuak iraungitzat jotzea, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena eman ondoren.

Lurralde Mugaketako Batzordeak, 2009ko irailaren 22an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Lege horren 44.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Aristregiko Kontzejua iraungitzearen aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 19ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Txulapaingo udalerriko Aristregiko Kontzejua iraungitzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

  2. artikulua. Kontzejua iraungitzeko prozedurako arau hauei jarraikiko zaie:

  3. Aristregiko Kontzejuaren ondasun guztien inbentarioa eginen da Txulapaingo Udalarenean sartzeko.

  4. Aristregiko Kontzejuaren kontuak itxiko dira. Pagatu gabeko obligazioak eta kobratu gabeko eskubideak Txulapaingo Udalaren aurrekontuei gaineratuko zaizkie. Iraungi den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR