195/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzaren araubidea ezartzen duena 2008-2011 aldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Barne Merkataritza Modernizatzeko II. Planak (2008- 2011) Nafarroako txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko programa baten ezarpena aurreikusten du.

Programa horren xedea da hirialdeetako saltokien lehiakortasuna handitzea, kontsumitzaileek beren beharretarako modu egokian jaso dezaten produktuak banatzeko zerbitzua, eta merkataritza enpresen errentagarritasuna hobetu dadin.

Planean, beste neurri batzuen artean, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematea aurreikusten da saltokiak modernizatzeko, lehentasunezko proiektuen araberako mailaketa eginez (hiriko merkataritza guneak, landa eremuak, udal merkatuak, familia enpresen ondorengotza, "eskura dauden dendak" eta familia negozioen ondorengotza).

Saltokien irudia hobetzeko eta kudeaketarako diru-laguntzak ere eman nahi dira, honelako proiektuetan: Kabinete Teknikoaren Zerbitzua, enpresak elkartzeko proiektuetan parte hartzea, eta UNE 175001 arauari egokitzea.

IKTen aplikazioari dagokionez, Planean beharrezkotzat jotzen da merkatarien elkarteen ekimenak bultzatzea, Internet sarearen bitartez zerbitzuak emateko eta bezeroen leialtasuna lortzeko sistemak gara daitezen.

Foru agindu honen xedea da txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzaren araubidea ezartzea 2008-2011 aldirako.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko ekainaren 9ko Erabakiaren bidez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari baimena eman dio txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntza banakako ebaluazioaren bitartez emateko.

Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Aholku-emaileak foru agindu honetako proiektuari buruz aldeko txostena egin du 2008ko ekainaren 3ko bilkuran, Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 63.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Foru agindu honetan ezartzen den diru-laguntzaren araubideari abenduaren 15eko 1998/2006/EE Erregelamendua aplikatu behar zaio, Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei nola aplikatu arautzen duena (EEAO L 379, 2006ko abenduaren 2koa).

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Diru-laguntza honen onura publikoa hirialdeetako saltokien lehiakortasuna handitzean datza, kontsumitzaileek beren beharretarako modu egokian jaso dezaten produktuak banatzeko zerbitzua, eta merkataritza enpresen errentagarritasuna hobetu dadin.

    2. artikulua. Laguntza jaso dezaketen proiektuak.

      Diruz lagunduko dira foru agindu honen II. tituluan zehazten diren inbertsio proiektuak, honako hauek, hain zuzen ere:

      1. Aktibo finkoetan inbertsioak egitea:

      2. 1) Saltokiak modernizatu, handitu edo/eta zaharberritzea.

      3. 2) Lehenesten diren merkataritza proiektuetan enpresa berri bat sartzea.

      4. Irudiaren hobekuntza eta kudeaketa:

        B.1) Merkataritzako Kabinete Teknikoaren Zerbitzua.

        B.2) Enpresak elkartzeko proiektuetan parte hartzea.

      5. 3) Merkataritzan kalitatearen ezaugarria ezartzeko hobekuntza ekintzak.

      6. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) aplikatzea.

        C.1) Merkatarien elkarteek garatutako proiektuak.

        C.2) Banakako saltokien arteko loturak.

    3. artikulua. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen inbertsioak.

      Diru-laguntzaren xede izan daitezke aktibo finkoetan egiten diren inbertsioak, baldintza hauek betetzen badira:

    4. Nafarroan eta hirialdean dagoen txikizkako saltoki batean egin behar da inbertsioa. Txikizkako merkataritzako jarduerak saltokietatik kanpo egiten badira, ez da baldintza hori bete beharko.

      Saltoki batean jarduera desberdinak egiten badira, babestu nahi den merkataritza motari zuzenean lotutakoak baizik ez dira izanen diru-laguntzaren xede. Bereziki, barnean dastalekua duten janari eta edari dendei laguntza ematen ahalko zaie baldin eta dastalekuak salmenta-azaleraren %40 baino gehiago hartzen ez badu.

    5. Foru agindu honen II. tituluan diru-laguntza jaso dezaketen proiektuetarako ezartzen diren baldintza berariazkoak betetzea.

    6. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak berak egindako lanak ordaintzeko ez da diru-laguntzarik emanen.

    7. Leasing bidez finantzaturik eskuratzen diren aktiboak diru-laguntzaren xede izanen dira, eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik kontratuaren hasieratik pagatzen bada eta kontratuan hori bukatzean aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri bada.

    8. Laguntzen onuradunek beren jabetzako ondasunetan egin behar dute inbertsioa, leasing bidez finantzaturiko ondasunak salbu, eta zuzen-zuzenean egin behar dute ondasun horien kudeaketa ekonomikoa.

    9. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

      Diru-laguntzaren eskatzaileek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte.

      Diru-laguntzaren xede diren jardueren araberako baldintza berariazkoak ere bete beharko dituzte, foru agindu honen II. tituluan ezarritakoak.

    10. artikulua. Betebeharrak frogatzea.

    11. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarrita dauden debekuetako bat ere ez duela frogatzeko, diru-laguntzaren eskatzaileak erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko du, Fc6.02.02 inprimakian egina.

    12. Bigarren tituluan aipatzen diren berariazko betebeharrak agiri hauek aurkeztuz frogatu beharko dira:

      1. Pertsona juridikoa bada: sozietatea eratzeko eskritura publikoaren kopia eta horren aldaketena, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuak merkataritzako pertsona juridikoak badira. Gainerako sozietate eta erakundeek eraketaren egiaztagiriaren kopia (dagokion Erregistroan inskribatutako egiaztagiria).

        Ez dute eskatzailearen nortasunaren frogagiririk aurkeztu beharrik izanen Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko asmoz lehenengo aldiz aurkezten diren eskatzaileek, baldin eta jakinarazten badute agiria Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak duela. Kasu horretan, agiria noiz eta zein organori aurkeztu zitzaion zehaztu beharko dute eta beren erantzukizunpean adierazi beharko dute ez dela aldaketarik izan.

        Lehenago Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuaren diru-laguntzaren bat jaso dutenek aski izanen dute erantzukizuneko aitorpena egitea, dokumentazio hori aurkeztu zenetik aldatu ez dela adierazteko.

      2. Merkataritza-sozietateek onetsi den azken ekitaldiari buruzko urteko kontuak aurkeztu beharko dituzte eta gainerako eskatzaileek azken ekitaldiko galera-irabazien kontua eta egoeraren balantzea.

      3. Eskatzailea ETEa dela dioen erantzukizuneko aitorpena, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera. Aitorpen hori Fc6.02.01 ereduaren arabera egin behar da.

    13. artikulua. Eskabideak aurkeztea.

    14. Eskabideak aurkeztuko dira Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko erregistroan (Irueko Toms Caballero parkeko 1ean, 31005 posta kodean), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako batean.

      Eskabidea postetxean aurkezten bada, kartazal irekian eraman beharko da, lehen orriaren goiburuan postetxearen izena eta eskaera jaso den eguna, tokia, ordua eta minutua jar daitezen. Igorpenaren egiaztagirian ere datu horiek jaso behar dira.

    15. Eskabideak aurkezteko epeak honakoak izanen dira, diruz laguntzeko jarduera motaren arabera:

      1. Aktibo finkoetan inbertsioak egitea: inbertsioak hasi aurretik.

        "Familia enpresaren ondorengotzarako" diru-laguntza eskatu nahi bada, ondorengotza gertatu eta urtebeteko epean aurkeztu beharko da eskabidea, eta ondorengotza gertatu dela frogatzeko, titular berria Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan inskribatu izanaren agiria aurkeztuko da.

      2. Irudiaren hobekuntza eta kudeaketa: foru agindu honen 18. artikuluan jarduketak egiteko ezarri diren epeak amaitu eta hilabeteko epean.

      3. IKTen aplikazioa: inbertsioak hasi aurretik.

    16. "Txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzarako eskabidea" izeneko Fc7.06.05 inprimakian eginen da eskaera, eta horrekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

      1. Foru agindu honen 5. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen direla frogatzeko agiriak.

      2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko eskuratu diren beste laguntzei ("de minimis" laguntzak barne) buruzko erantzukizuneko aitorpena, Fc6.02.02 ereduaren araberakoa.

      3. Transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren inprimaki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR