50/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiko idazkaria eta kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 29ko 68/2010 Foru Dekretuak Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu. Haren 2.1 artikuluan, organo hori zein kidek osatuko duten ezartzen da.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak abenduaren 16an emandako 408/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen, merkataritza sektorean jarduten duten erakunde sindikalen eta merkataritza sektorean jarduten duten enpresaburuen erakundeen ordezkari gisa Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokian arituko diren kideak izendatu ziren.

Foru agindu horren bidez izendatutako pertsona batzuek izan dituzten gorabeherak direla-eta, bidezkoa da izendapen horiek eguneratzea eta Behatokiko idazkariaren izena aldatzea, izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez onetsitako departamentuen egitura organikoaren arabera, barne merkataritza sustatzearen arloko eskumenak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari dagozkio.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiko kide, Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak ordezkatzeko:

    1. Manuel Arizcun Biurrun jauna, "Irache" kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkartea ordezkatuz, eta Ricardo Rodríguez Areta jauna, haren ordezko.

    2. Maria Rosario Huarte Ondarra andrea, ''Santa María la Real'' etxeko andreen, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkartea ordezkatuz, eta M.ª Concepción Portillo Uribarri andrea, haren ordezko.

  2. Honako hauek izendatzea Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiko kide, merkataritza sektorean jarduten duten erakunde sindikalak ordezkatzeko:

    1. Amaia Villanueva Fernández andrea, Unión General de Trabajadores de Navarra (UGT-Nafarroa) sindikatua ordezkatuz, eta María José Soria Zapata andrea, haren ordezko.

    2. Oskar Rodríguez Caparrós jauna, Euskal Langileen Alkartasuna-Solidaridad de los Trabajadores Vascos (ELA-STV) sindikatua ordezkatuz, eta Iñaki Zabaleta Aramendia jauna, haren ordezko.

    3. Juan Antonio Vidal Caníbal jauna, Comisiones Obreras (CC.OO.) sindikatua ordezkatuz, eta Rubén Belzunegui Ollo jauna, haren ordezko.

  3. Honako hauek izendatzea Nafarroako Txikizkako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR