408/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiko kideak eta idazkaria izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 63. artikuluak, apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legeak emandako testuaren arabera, Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokia izendatu du Foru Komunitateko merkataritza arloko organo aholku-emaile.

Horretaz gainera, urriaren 29ko 68/2010 Foru Dekretuaren 2.1 artikuluan, erakunde hori zein kidek osatuko duten ezartzen da; dekretu horrek Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu.

Horien artean daude, besteak beste, Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetako bi ordezkari, merkataritza sektorearekin zerikusia duten erakunde sindikaletako hiru ordezkari eta Nafarroako lurralde eremu osoa barnean hartzen duten merkataritza arloko enpresaburuen erakundeetako hiru ordezkari, merkataritza arloan eskumena duen kontseilariak izendatuak, haiek hautatutako izangaien artetik.

Behin aipatutako erakundeek izangaiak izendatuta, urriaren 29ko 68/2010 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarrean xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiko kide izendatzea Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden bi elkarteetako ordezkari bana, ordezkaritza handieneko hiru erakunde sindikaletako ordezkari bana eta izangaiak proposatu dituzten merkataritza formatuetako enpresaburuen hiru erakundeetako ordezkari bana.

Halaber, 2.2 artikuluan ezartzen denez, merkataritza arloan eskumena duen kontseilariak izendatutako administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikoa) arituko da Behatokiko idazkari lanetan, eta kontseilari horrek izendatuko du, orobat, idazkariaren ordezkaria.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiko kide, Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak ordezkatzeko:

    1. Manuel Arizcun Biurrun jauna, "Irache" kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkartea ordezkatuz, eta Ricardo Rodríguez Areta jauna, haren ordezko.

    2. Marisa Larramendi Mugueta andrea, Asociación de Amas de Casa, Consumidores y Usuarios de Navarra ''Santa María la Real'' elkartea ordezkatuz, eta Isabel Franco Navio andrea, haren ordezko.

  2. Honako hauek izendatzea Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiko kide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR