77/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Alfaro-Tutera-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egiteko proiektua' jendaurrean paratzeko epea ebatzi eta behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, apirilaren 21eko 40/2009 Foru Aginduaren bidez, "Alfaro-Tutera-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egiteko proiektua" behin-behinekoz onetsi zituen eta, onespenaren iragarkia 2009ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an, argitaratu ondoren, jendaurrean jarri zuen hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola desjabetzeak ukituko dituen lurrak okupatu beharrari dagokionez.

Zainketa Zerbitzuak aditzera eman du alegazio hau jaso dela, jendaurreko epea amaitu eta gero:

-1. alegazioa:

Castejongo Udalak ohar bat aurkeztu du hotelaren aurreko lurzatian sartzeko erdiko lerro bat egiteko aukerari buruz, kontrako biraketan arazo bera saihesteko. Gainera, geroko bide sare bat sortzea aurreikusten da, Castejongo Udalaren Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduan adierazten baita. Dokumentu hori Udalaren Plan Orokorra baino lehen egitekoa da.

Erantzuna:

N-232 errepidearen eskuineko aldeko industria eta zerbitzuetan sartzen diren ibilgailuen bide segurtasuna hobetzen du proiektu erredaktatuak. Udalaren Plan Orokorrean Villacastejón hotelaren aurrean dagoen lurzatian aipatzen den proiektua garatzen denean, sarbideak diseinatu beharko dira, N-232 bidearen geroko bikoizketarekin bat datorren maila ezberdineko lotura baten bidez.

Alegazioa ezesten da.

-2. alegazioa:

Iñigo Solaun Bustillo jaunak, Pago San Gabriel, S.L enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, alegatu du Pago San Gabriel (Olarra), S.L.ren ardandegi bat, jatetxe bat eta haren produktuen saltoki bat daudela, galtzadaz eskuinaldeko aldean daudenak. Eskatu du eremu horretako sarbidea egokitzea.

Erantzuna:

Villacastejón hotelaren aurreko zabalgunean ez dago inolako industriarik momentu honetan. Udalaren Plan Orokorra garatzen denean, sarbideak diseinatu beharko dira, N-232 bidearen geroko bikoizketarekin bat datorren maila ezberdineko lotura baten bidez. Hala ere, ezkerrera biratzeko erdiko lerro bat egiteak Zaragoza-Logroño noranzkoan dabiltzan ibilgailuei ez die eragozten lur horietan sartzea.

Alegazioa ezesten da.

Horiek horrela, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2,2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR