234/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, tributuz besteko diru-sarreretarako ordainketa gutunen ereduak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ogasunaren aldeko diru-sarreren kobrantzak "entitate laguntzaile" izendatutako gordailu entitateen bidez egin ohi da, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketa Erregelamenduan xedatu bezala. Hori horrela, zordunek entitate horietan horretarako irekitako kontuetan dagokion zenbatekoa sartu beharko dute, diru-sarrera bakoitzerako ezarritako eredu normalizatuarekin batera.

Zerga arloko diru-sarrerek, tratamendu informatikoa ahalbidetzen duen eredu normalizatuak dituzte, modu honetan kudeaketa gastua nabarmen murrizten da eta kontzeptu hauen diru-bilketaren garapenaren kontrol hurbila ahalbidetzen dute. Aitzitik, tributuz besteko diru-sarreren kasuan, haien aniztasunak eta heterogeneotasunak normalizaziorako eragiten dute zailtasunak eragozten du tratamendu informatiko bera egitea, honek guztiak kobrantzen informazioaren jarraipenerako eta eskuragarritasunerako dakarren gabeziekin.

Ordainketa gutunen kudeaketa elektronikoko sistema informatikoak egoera hauek moldatzeko zailtasunak konpontzen ditu, modu honetan Foru Komunitateko Administrazioan erabiltzen diren ordainketa gutun guztien normalizazioa ahalbidetuz, horrela banku entitateek modu telematikoan emanen dute diru-sarrera guztien berri, egungo paper euskarriak duten prozedurak geldotasuna eta kostua alde batera utziz. Sistema informatiko honek bestelako abantailak ditu herritarrarendako, Nafarroako Atariaren edo zerbitzuak eskaintzen dituzten bestelako aplikazioen bidez egindako ordainketa gutunak eskuratzea ahalbidetzen baitu. Bestalde, ordainketa modu elektronikoak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du, bai Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketen pasabidearen bidez, bai Foru Komunitateko Administrazioaren egoitzan dauden datafonoen bidez.

Mekanismo honen ezarpen eraginkorra egiteko, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Aginduaren bidez onetsitako Diru-bilketa Erregelamenduaren 80. artikuluko 4. idatz zatian xedatutakoa betetze aldera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onetsi beharko ditu herritarrak finantza entitatearekiko harremanetan erabiliko beharreko eredu normalizatuak, eta baita entitate laguntzaileek egin beharreko jarduketak zehaztu ere, hau da, tratamendu eta transmisio informatikoa, kudeaketaren beharretara egokitzen den Espainiako Bankuen Elkarteak onetsitako fitxategi ereduarekin bat.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenengoa.-Berariazko eredu normalizatuak ez dituzten tributuz besteko diru-sarreretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR