286/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Tokiko Ekintza Taldeak eta horien garatzeko estrategiak hautatzeko deialdia onesten duena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzaren (LEADER) barnean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Kontseiluak 2005eko irailaren 20ean eman zuen 1698/2005 EE Erregelamendua (FEADER-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsaren bidez landa garapenerako laguntzari buruzkoa, 2007-2013 eperako), non 61. artikulutik 65.era ezartzen baitu administrazio publikoak tokian tokiko bazkideekin elkarlanean kudeatu behar duela LEADER ardatza (toki administrazioaren eta sektore pribatuaren ordezkariek osatuko dituzte tokian tokiko bazkideak).

Ikusirik Nafarroako Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programa, 2007ko abenduaren 4ko C (2007) 6163 Erabakiak onetsia, non 5.6.2.1 epigrafean adierazten baitu Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko prozedura. Halaber, programan 23.778.000 euroko finantza dotazio publikoa xedatu da denera 4. ardatzerako (LEADER), FEADER-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak %55 kofinantzaturik.

2008ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 14an, argitartatu zen 553/2007 Foru Agindua, abenduaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdiko arauak eta haiek garatzeko jokabideak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako LEADER 4. ardatzaren barruan. Epe barnean (martxoaren 12a artekoa) lau eskaera aurkeztu ziren, tokiko garapenerako estrategiekin, Tokiko Ekintza Talde hauenak: CEDERNA-GARALUR elkartea, EDER Partzuergoa, TEDER elkartea eta Erdialdeko Partzuergoa.

Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko batzordeak -2008ko martxoaren 12an eratua- bi bilera multzo egin ditu, aurkeztu diren eskaerak eta tokiko garapenak baloratzeko. Martxoaren 17ko eta apirilaren 11ko aktetan jaso dira ondorioak.

Ikusirik Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak 2008ko maiatzaren 12an eman zuen txostena, zeinari Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko batzordearen bi akta erantsi baitzaizkio, 2008ko martxoaren 17koa eta apirilaren 11koa, hurrenez hurren.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Tokiko Ekintza Taldeak eta horien garatzeko estrategiak aukeratzeko prozedura onestea.

  2. Honako elkarte hauek hautatzea eta horiei Tokiko Ekintza Talde izaera ematea, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzararen (LEADER) tokiko garapena gauzatzeko estrategiak kudeatze aldera.

    1. CEDERNA-GARALUR elkartea. IFK: G-31372063.

    2. EDER Partzuergoa. IFK: G-31513260.

    3. TEDER elkartea. IFK: G-31590219.

    4. Nafarroako Erdialdea. G-31733678.

  3. 1. puntuan aipatutako lau Tokiko Ekintza Taldeek aurkeztutako tokiko garapenerako estrategiak onestea, 4. eta 5. puntuetan adierazitako aldaketekin.

  4. Tokiko Ekintza Talde bakoitzaren jarduketa eremua onestea, I. eranskinean adierazitakoarekin bat. Talde bakoitzari jarduketarako agindutako udalerrien zerrenda aldatzen ahalko da, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Horretarako, ukitutako Tokiko Ekintza Taldeak aldez aurretik proposamen argudiatua egin beharko du, abenduaren 14ko 553/2007 Foru Aginduan xedatutakoan oinarriturik.

  5. Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzaren (LEADER) finantza dotazio publikoa lau Tokiko Ekintza Taldeen artean banatzea, II. eranskinean adierazitakoarekin bat. 23.778.000 euro izanen dira guztira, eta horietarik 10.700.100 Nafarroako Gobernuak ekarriko ditu, eta 13.077.900 FEADER-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak aipatutako eranskineko kopuruak aldatzen ahalko ditu, betiere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aurrekontuan horretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR