83/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, unibertsitate tituludunentzako bi prestakuntza beka emateko deialdia egiten duena, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gazteriaren Institutuak proposatu du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Nafarroako Gazteriaren Institutuan unibertsitate tituludunentzako bi prestakuntza beka sortzea eta haiek banatzeko deialdia egitea, tituludun gazteen prestakuntza modu eragingarrian sustatzeko lagungarria izan daitekeelakoan. Zehazki:

  1. Beka bat Soziologiako lizentziadunentzat.

  2. Beka bat Zuzenbideko edo Politika Zientzietako lizentziadunentzat.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

    AGINDU DUT:

    Lehena. Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko bi prestakuntza beka emateko deialdiaren oinarriak onestea. Oinarriok foru agindu honen eranskinean ageri dira.

    Bigarrena. Deialdiari aurre egiteko 18.900 euroko gastua baimentzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Prestakuntza bekak" izeneko 960002-96100-4809-232100 kontu-sailaren kargura.

    Hirugarrena. Foru agindu hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren Atalari igortzea.

    Laugarrena. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko martxoaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko bi prestakuntzabekaren deialdiaren oinarriak

    1. -Xedea.

    Deialdi honen xedea da unibertsitate-tituludunei bi prestakuntza beka ematea, norgehiagoka bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko. Zehazki:

  3. Beka bat Soziologiako lizentziadunentzat.

  4. Beka bat Zuzenbideko edo Politka Zientzietako lizentziadunentzat.

    Deialdiaren xedea unibertsitate tituludunen prestakuntza bultzatzea da, institutuan gazteriaren arloan gauzatzen diren jarduerak zuzenean ezagut ditzaten.

    1. -Aurrekontuko dirua.

      Deialdi honetara 18.900 euro bideratu dira, 2009ko gastuen aurrekontuko "Prestakuntza bekak" izeneko 960002-96100-4809-232100 kontu-sailaren kargura ordainduko direnak.

    2. -Iraupena.

      Beken iraupena hiru urtekoa izanen da, litezkeen luzapenak barne. Bekaldia bekak emateko ebazpenean adierazten den egunean hasiko da, eta 2009ko abenduaren 31n bukatuko. Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak nahi izanez gero, bekak luzatzen ahalko dira. Luzapena urtebetekoa izanen da eta aurrekontuan dagoen diruaren arabera erabakiko da.

    3. -Zenbatekoa eta bekaren ordainketa.

      Beka bakoitza 9.450 eurokoa izanen da, 2009. urterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 1.050 euro aldi bakoitzean, edo dagokion zati proportzionala, hala behar bada.

    4. -Bateraezintasunak.

      Prestakuntza beka bateraezina izanen da administrazio beraren edo beste administrazio publiko batzuen bekekin.

    5. -Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

      Jarraian azaltzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek baizik ez dituzte hartuko bekak:

  5. Adinez nagusia eta 30 urtez beherakoa izatea.

  6. Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.

  7. Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduaren 13.2 artikuluarekin bat.

  8. Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

  9. Lehenengo oinarrian azaldu den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua eta deialdia argitaratu baino lehenagoko hiru urteetan lortua.

  10. Bekaren prestakuntza jardueran aritzea galaraz dezakeen ezgaitasun fisikorik edo bestelako gaixotasunik ez izatea.

    1. -Balorazio baremoa.

    Eskaerekin batera aurkeztutako merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatuko dira:

  11. Ikasketa espedientea. Espedienteko batez besteko nota gehienez ere 4 puntuz baloratuko da, honela: gai/nahikoa: 1 puntu; oso ongi: 2 puntu; bikain: 3...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR