212/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, unibertsitateko tituludunak prestatzeko bi beka emateko deialdia egiten duena, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuan unibertsitateko tituludunentzako bi beka sortzea eta haiek emateko deialdia egitea, gazte tituludunen prestakuntzan modu eraginkorrean laguntzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Unibertsitateko tituludunak prestatzeko bi beka emateko deialdiaren oinarriak onestea, bat Soziologiako lizentzia edo gradua dutenentzat eta beste bat Gizarte Laneko diploma edo gradua dutenentzat, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

  2. 2012an gehienez 14.211,12 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko "Beketarako, ikerketa proiektuetarako eta argitalpenetarako transferentziak" izeneko 900001-91400-4809-231000 kontu-sailaren kargura, eta 2013an gehienez 10.269,12 eurokoa, urte horretan gastuen aurrekontuan dagokion kontu-sailaren kargura, betiere ekitaldi horretan aurrekontuan horretarako nahikoa aurrekontu izendapenik baldin badago.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau igortzea Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusira, Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzura, Informazio Atalera, Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora.

    Iruñean, 2012ko maiatzaren 9an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

    ERANSKINA

    Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aritzeko bi prestakuntza beka emateko deialdiaren oinarriak

  5. oinarria.-Xedea.

    Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunak prestatzeko bi beka ematea, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

    1. Beka bat Soziologiako lizentzia edo gradua dutenentzat.

    2. Beka bat Gizarte Laneko diploma edo gradua dutenentzat.

    Deialdiaren xedea unibertsitateko tituludunen prestakuntza bultzatzea da, departamentuan gauzatzen diren gizarte politikak zuzenean ezagut ditzaten.

  6. oinarria.-Aurrekontu erabilgarria.

    Deialdi honetarako 24.480,24 euro erabiliko dira; horietarik 14.211,12 euro egotziko dira 2012ko gastuen aurrekontuko "Beketarako, ikerketa proiektuetarako eta argitalpenetarako transferentziak" izeneko 900001 91400 4809 231000 kontu-sailaren kargura, eta 10.269,12 euro egotziko dira 2013ko aurrekontuetan gaitzen den kontu-sailaren kargura, betiere ekitaldi horretan aurrekontuan horretarako nahikoa diru izendapenik baldin badago.

  7. oinarria.-Iraupena.

    Bi kasuetan, bekek urtebete iraunen dute, eta 2012ko ekainaren 1ean hasiko dira, edo, esleitzeko ebazpena ondorengoa baldin bada, ebazpen horretan adierazten den egunean.

    Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak beka luzatzen ahal du, gehienez ere hiru urtez, hasierako aldia eta luzapenak barne. Beka luzatzeko proiektuko tutorearen eskaera beharko da aldez aurretik.

  8. oinarria.-Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Soziologiako lizentzia edo gradua dutenentzako beka hileko mila eta laurogei (1.080,00) eurokoa izanen da, eta hilabetero ordainduko da, edo, hala behar bada, dagokion proportzioan.

    Gizarte Laneko diploma edo gradua dutenentzako beka hileko zortziehun eta laurogeita hamaika (891,00) eurokoa izanen da, eta hilabetero ordainduko da, edo, hala behar bada, dagokion proportzioan.

  9. oinarria.-Bateraezintasunak.

    Prestakuntza bekak bateraezinak izanen dira Administrazio beraren eta beste administrazio publiko batzuen bekekin.

  10. oinarria.-Eskatzaileen betebeharrak.

    Betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izan daitezke onuradunak:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estatu batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

    3. Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR