16/2014 FORU LEGEA, uztailaren 1ekoa, udal titulartasunekoak diren 0-3 urteko haur hezkuntzako zentroen finantzaketa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, UDAL TITULARTASUNEKOAK DIREN 0-3 URTEKO HAUR HEZKUNTZAKO ZENTROEN FINANTZAKETA ARAUTZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza finalisten menpeko zerbitzuen finantzaketan gorabehera etengabekoak izaten ari dira udalak; horrenbestez, toki administrazioek zerbitzu horietako asko kentzeko arrisku larria dago gaur egun, finantzaketarik ezagatik.

Estatuko legedia aldatu egin da tokiko eskumenen banaketaren arloan. Aldaketa horiek, eta, batez ere, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea onetsi izanak ez dute lagundu eskumenak finkatzen eta banatzen Nafarroan, eta beharrezkoa izan da, horretarako, xedapen bat sartzea aipatutako lege horretan, Nafarroak Toki Administrazioaren arloan daukan autogobernu ahalmena errespeta dadin.

Hala eta guztiz ere, Nafarroan oraindik ere badira Nafarroako Gobernuaren berezko eskumen asko, udalek beren gain hartuak eta bi administrazioek elkarrekin finantzatuak, halako zehaztugabetasuneko egoeran jarraitzen dutenak, zeren eta haien gauzatzea eta finantzaketa ez baitira behar bezala eta gaurkotasunez erregulatu. Horien artean dago, agerikoa den bezala, 3 urtera arteko haur hezkuntzari dagokiona.

Zalantzazko egoera hori behin-behinekoz erregulatzeko, etengabe arazoak sortzen baitizkie ardura duten udalei, eta Nafarroak toki entitateei eskuordetutako eskumenen finantzaketa finkatzeko behin betiko legedi berria lortzen ez duen bitartean, beharrezkoa da haur hezkuntzako 0-3 urteko zikloa finantzatzeko gutxieneko legedi bat onartzea.

Artikulu bakarra.–Nafarroako Gobernuak berari dagokion zatiaren ehuneko ehun ordainduko die...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR