58/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2011-2012 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Oinarrizko Irakaskuntzarako testuliburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 3. artikuluak (41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 31n argitaratua) xedatzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean, testuliburuak finantzatzeko behar diren kontu-sailak jasoko dituela, erregelamenduz zehaztuko diren formulen arabera.

Bestalde, martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak hurrengo hau xedatzen du: "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak ezarriko du urtero zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta horren balioa ezartzeko kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua."

Erregelamenduaren lehen xedapen gehigarriak testuliburuak doan eskuratzeko programa pixkanaka ezartzeko egutegia onesten du; horrela, 2011-2012 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailei dagokie.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena egin du 2011-2012 ikasturtean moduluak izan beharreko zenbatekoaz, testuliburuak doan eskuratzeko programa ezartzen den maila bakoitzeko ikasgai kopuruaren eta ikasliburuen batez besteko prezioaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2011-2012 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa onestea, I. eranskinean ageri denaren arabera.

  2. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez direnak, ikasturtero berrituko dira.

  3. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko gai eta ikasgai guzti-guztietako liburuak ez erabiltzea, administrazioak 2011-2012 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da hauta daitezkeen liburu guztien artetik aukeratzen diren horien arabera, aurreko idatz-zatian aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentajea aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean adierazita dagoen bezala.

    Atal honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko lehen hezkuntzako lehen zikloko ikasleen kasuan.

  4. Hezkuntza premia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR