9/2010 FORU LEGEA, apirilaren 28koa, Terrorismoaren biktimei laguntzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, TERRORISMOAREN BIKTIMEI LAGUNTZEKOA

ZIOEN AZALPENA

Terrorismoa da herritarrek gaur egun pairatu behar duten gaitz handienetako bat, biktimei eta haien senideei eragiten dien atsekabea izugarria baita; atsekabe hori gizarteak berak ere jasaten du, eta horren aurrean ez dago elkartasuna eta aintzatespena erakustea baino; atsekabe hori erailketen bidez azaltzen da, baina baita mehatxuen, bahiketen, estortsioen eta xantaien bidez ere; fanatikoek, izan ere, horiek denak baliatzen baitituzte euren helburuak erdietsiko dituztelako ilusio faltsuarekin.

ETA talde terroristak etengabe jardun du Nafarroan azken berrogeita hamar urteetan. Gaitz hori, nafarrek sendo, etengabe eta tinko gaitzetsiagatik, gure artean izan dugu hala trantsizio demokratikoan nola egungo esparruan, hau da, Espainiako 1978ko Konstituzioak nahiz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak taxututako eskubideen eta askatasunen esparruan.

Zorionez, gizartearen gehiengo handi batek irmotasunez gaitzesten ditu ekintza terroristak, eta hortaz, ez dago soberan gizarte hori bera ordezkatzen duten erakundeek, eta zehazki Nafarroako Parlamentuak, terrorismoari aurre egiteko ez ezik ekintza basati horien biktimei ordaina emateko ere balio duten tresnak abian jartzea. Hartara, gure ustez egokia da, ordaina erabatekoa izan dadin, lege-mekanismoak artikulatzea, ekidite aldera hiltzaile terroristek nahiz haien ekintzekin pozten direnek eta terrorismoa postulatu politikoak erdiesteko tresna baliagarri gisa babesten dutenek terrorismoa goratzen eta biktimak laidotzen jarraitu ahal izatea.

Sekula baino beharrezkoagoa da erakunde publikoek, baita Nafarroako Parlamentuak ere, biktimen aldeko konpromiso zehatza izenpetzea, zaurien minari edo senide baten galeraren minari ez dakien gehitu beste nahigabe bat, hain zuzen ere hiltzaileak omenaldiak jasotzen ikusi beharra edo haien argazkiek gune publikoak betetzea hilketak gertatu diren leku beretan eta hildakoen senideek igaro behar duten leku beretan. Sekula baino beharrezkoagoa da Nafarroako erakundeek indarrak batzea, ekidite aldera gisa horretako ekintzak, ekidite aldera terrorismoak eta bere inguruneak jarrera anbiguoetan babeslekua aurkitu eta, hala, terrrorismoak biziraun dezan.

Espainian, abenduaren 30eko 13/1996 Legearen bitartez arautu zen terrorismoaren biktimentzako laguntza -ondoren, aurrekontu legeen bidez aldatu izan da-, eta batez ere urriaren 8ko 32/1999 Legearen bitartez, zeina martxoaren 12ko 2/2003 Legeak aldatu baitzuen.

Nafarroan, aldiz, Estatuko araudiak biktimentzako ezartzen dituen laguntzak indartzeko eta osatzeko lege-testu berekiak onetsi dituzten autonomia erkidegoetan ez bezala, ez dugu legearen mailako araurik, eta, legebiltzar honen ustez, hori zuzendu beharra dago; izan ere, Nafarroa da terrorismoak gehien zigortutako gizarteetako bat eta ETA banda terroristaren lehentasunezko helburuetako bat. Nafarrok, horrenbestez, gure eginahala gehitu behar diogu beste batzuenari, biktimenganako aitorpena eta erreparazioa ahalik eta osoena izan dadin Foru Komunitatean ere; denok dugu, izan ere, biktimenganako zor moral eta material bat, kasu askotan nekez ordain daitekeena; baina, gutxienez ere, ahalegina egin daiteke aintzatespena, laguntza eta elkartasuna ahalik eta handienak izan daitezen.

Foru lege honen kezka nagusia da ETAren terrorismoaren biktimei aitorpena egitea eta babesa ematea; izan ere, bereziki Foru Komunitateko herritarrek terrorismoaren laztasuna, iraunkortasuna eta errealitate tristea pairatzen jarraitzen dute. Horrekin, ordea, ez dira gutxietsi behar beste errealitate tamalgarri batzuk, hala nola nazioarteko terrorismoa, ez eta ahantzi ere gaur egun zorionez desagertu diren indarkeria terroristaren beste egoera batzuk, esaterako GAL taldearena eta eskuin muturreko taldeena, eta halaxe dago jasota foru lege honen xedean.

Parlamentu honen aburuz, erakundeen eginahala gehitu behar diogu Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek terrorismoaren eta terrorismoa babesten dutenen aurka egiten duten ahalegin adoretsuari, biktimek, eragin zaien atsekabearen ordainetan, dagokien tokia har dezaten. Azken finean, pairatu duten atsekabearen ordainetan babes handiagoa eman nahi zaie.

  1. KAPITULUA

    Arau orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru lege honek xede du omenaldia egitea eta aitorpenik handiena adieraztea ekintza terroristak pairatu dituztenei oro har eta, Nafarroan zehazki, ETAren terrorismoaren biktimei, bai eta ekintza terroristak pairatu dituztenentzako laguntza integrala emateko sistema bat ezartzea ere, inguruabar eta beharrizan pertsonal, familiar eta sozialak artatzeko zenbait neurri eta jarduketa artikulatuz Nafarroako Foru Komunitateak arlo horietan esleiturik dituen eskumenen esparruan.

    2. artikulua. Aplikazio esparrua eta onuradunak.

    3. Foru lege hau Nafarroan kaltetuta gertatzen diren pertsona fisiko edo juridikoei aplikatuko zaie, banda edo talde antolatu eta armatuetan eta haiekin loturikoetan sartuta dauden pertsonek gauzaturiko atentatu terroristen ondorioz edo atentatu horiek direla-eta; bereziki, ETA banda terroristan sartutako pertsonek gauzaturikoak, baldin eta aipaturiko egintzak talde edo erakunde terrorista horiek erreibindikatuak badira edo, aurretiazko, aldibereko edo ondorengo gertakariei buruzko interpretazio harmoniko baten bidez, arrazionalki deduzitu ahal bada kalteak terrorismo-jarduera horrek sorturikoak direla eta hala ezartzen bada foru lege honetako 5.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Halaber aplikatuko zaie Nafarroako lurraldetik kanpo kalteak jasaten dituzten pertsona fisikoei, baldin eta foru lege honen indarraldian zehar nafar-izaera politikoa badaukate eta kontzeptu berarengatik ez badute beste autonomia erkidego baten laguntzarik jaso.

    4. Foru lege honen ondorioetarako, kaltetutzat hartuko dira biktimaren ezkontide legez edo izatez ez bereizia edo ezkontideenaren antzeko afektibitate-harremanaren bidez lotuta dagoen pertsona, odolbidezko bigarren mailako familiartekoak eta biktimarekin modu egonkorrean bizi eta haren mende dauden pertsonak.

    5. Foru lege hau orobat aplikatuko zaie irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio, entitate eta erakundeei, baldin eta haien xede nagusia bada terrorismoaren biktimen interesak aldeztea eta ordeztea.

    6. Foru lege honetan ezarritako laguntzen onuradun izanen dira orobat, erregelamendu bidez jasotako moduan eta zenbatekoan, bere ibilgailua atentatu batean edo ihes egiteko erabiltze aldera terroristek atxikitako pertsonak, bai eta mehatxupean edo babespean bizi izateagatik bere lana normaltasunez egiteko zailtasunak dituztenak ere.

  2. KAPITULUA

    Terrorismoaren biktimen eskubideak

    1. artikulua. Kalte-ordainen, laguntzen eta dirulaguntzen zenbatekoak eta ezaugarriak.

    2. Lege honetan ezarritako kalte-ordainen, laguntzen eta dirulaguntzen zenbatekoa, oro har, Estatuko Administrazio Orokorrak kasu beretarako ezarritakoen ehuneko 30ekoaren parekoa izanen da; zenbatekoak, guztira, ezin izanen du egin kaltetutako ondasunen baliotik goiti.

    3. Foru lege honen babesean emandako laguntzak beste erakunde batzuek ezarritako gisa berekoen osagarri izanen dira. Horrenbestez, onuradunak beste entitate batzuen laguntzak jasotzeko eskubidea baldin badu eta beste entitate horiek emandako zenbatekoa, guztira, Foru Komunitateko Administrazioak emandakoa baino txikiagoa baldin bada, bi laguntzen arteko aldea baizik ez dio emanen honek. Alderik ez baldin badago edo beste erakunde batzuek emandako laguntzen zenbatekoa Foru Komunitateak emandakoa baino handiagoa baldin bada, honek ez dio ezer emanen onuradunari.

    4. artikulua. Laguntza motak.

    5. Ondoko laguntza dagokie biktimei foru lege honen babesean:

      1. Kalte fisikoengatiko kalte-ordainak.

      2. Kalte psikikoengatiko kalte-ordainak, bidezko den kasuetan.

      3. Kalte materialen konponketa.

      4. Erregelamendu bidez ezartzen diren beste dirulaguntza batzuk.

      5. Osasun, hezkuntza, lan, prestakuntza eta etxebizitza arloko laguntza.

    6. artikulua. Laguntza emateko baldintzak.

    7. Foru lege honetan ezarritakoa baliatzeko, nahitaez bete behar dira ondoko baldintzak:

      1. Eragindako kalteak ekintza terrorista baten ondorio izatea. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek edo kasuan kasuko epaiek ezarriko dute zer den ekintza terrorista edo, bestela, kalifikazio hori berariaz ezartzen duen administrazio eskudunaren ebazpen bidez.

      2. Interesdunak salaketa jartzea organo eskudunetan eta Gobernuaren Ordezkaritzak gertakariari buruzko ziurtagiria ematea.

      3. Interesdunek aldez aurretik eskatzea Estatuko Administrazio Orokorrari araudian kasu beretarako ezarritako kalte-ordainak eta konpentsazioak. Baldin eta eskabidea Administrazio zentralari aurkeztu bazaio eta, nahiz eta foru lege honetan laguntzen onuradun izateko ezarritako baldintzak bete, ez baldin bada eskaria aintzat hartu, eskubidea izanen du eskatzaileak foru lege honetan ezarritako kalte-ordainak, laguntzak eta dirulaguntzak jasotzeko.

      4. Interesdunak aldez aurretik konprometitzea kasuari buruzko informazio guztia ematera, hala beste administrazio batzuetatik jasotakoari buruzkoa nola kontratua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR