1442/2002 EBAZPENA, irailaren 17koa, Industri zuzendari nagusiak emana, goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak egin duen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

  1. Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

  2. Instalazioa jartzeko tokia: Elizmendi, Badostain eta Sarriguren (Eguesibar).

  3. Instalazioaren xedea: Sarrigurengo ekohiriaren urbanizazioak ukitzen dituen lurrak libre uztea.

  4. Ezaugarri nagusiak: "STR Cordovilla-Irati" izeneko 66 KV-ko aireko linearen bariantea, Sarrigurengo Ekohiria eraiki behar dela eta, 0034 eta 0038 zk.ko euskarrien artean, 1.109 metro, LA-175, metalezkoak, Elizmendi, Badostain eta Sarrigurenen (Eguesibar).

  5. Nongo materialak: nazionalak

  6. Aurrekontua: 113.953,38 euro.

Horretarako irekitako espedientean behar ziren erregelamenduzko tramiteak bete dira.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (99-10-25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 133. zk.) eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

  1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

  2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR