130/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duena hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 15eko 114/2003 Foru Aginduak kanpo-lankidetzarako akordioa onetsi zuen, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 90. artikulua du oinarri foru agindu horrek. Horren arabera, lankidetza soziala izan dadin zergen kudeaketan, zerga administrazioak akordioak sinatuko ditu gizarteko, laneko, enpresetako edo lanbideetako sektoreen edo interesen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin. Lankidetza hori bideratzen ahal da, besteak beste, telematika bidez aurkeztera aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 90. artikuluak erregelamenduzko garapena izan du honako hauetan: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 60. artikulua, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikulua eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren xedapen gehigarria. Horiek denek zehazten dute nola gauzatuko duen Ekonomia eta Ogasun Departamentuak kanpo-lankidetza, aitorpenak eta jakinarazpenak aurkezteko eta kudeatzeko. Aipatutako artikuluen 4. eta 8. ataletan, eta aipatutako xedapen gehigarriaren 4.ean, zehazten da ezen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez ezarriko dela zein kasutan eta baldintzatan aurkeztuko dituzten telematika bidez entitateek (aipatutako artikuluen eta xedapen gehigarriaren 1. ataleko akordioak sinatu dituzten entitateek) aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak nahiz tributuen araudiko beste edozein agiri, hirugarren pertsonen izenean.

Halaber, ezartzen da beste pertsona edo entitate batzuek ere aukera izanen dutela hirugarren pertsonen izenean agiriak aurkezteko, telematika bidez, betiere agiri horiek 114/2003 Foru Aginduaren xede badira.

Kanpo-lankidetzarako akordio horrek (hirugarren pertsonak ordezkatuz aitorpenak telematika bidez aurkezteko kanpo-lankidetzaren akordioa, aipatutako apirilaren 15eko 114/2003 Foru Aginduaren bidez onetsia) behin baino gehiagotan adierazten du badela aukera ordezkapenaren esparrua zabaltzeko, baldintza teknikoek utzi ahala.

Eskarmentua hartuta, ekainaren 2ko 169/2005 Foru Aginduak ordezkari horiei aukera eman zien ordezkatuen tributu zorrak ordaintzeko telematika bidez, baita jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk aurkezteko ere. Eta hori egin zen Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 36. artikuluan oinarrituta. Printzipio orokorraren arabera, jarduteko gaitasuna duten tributudunek aukera izanen dute ordezkarien bitartez jarduteko, eta hortik abiatuta, aipatutako artikulu horrek bereziki jasotzen du zer kasutan hartzen nahiz aitortzen diren betebeharrak tributudunaren izenean. Bestalde, ordezkari batek zerga aitorpenak telematika bidez aurkezten dituenean (aipatutako artikuluaren 6. atalean jaso da), aurreikusten da ordezkariak laguntza emanen duela zerga aitorpena egiteko, hots, oinarri batzuk ezartzeko eta, kasua bada, horren bidez zerga zor bat sortzeko. Hori aintzat harturik, badirudi ondoriozta daitekeela ordezkariak aukera izan behar duela zerga horren ordainketa telematikaz egiteko, tributudunak emandako ordezkaritza agintearekin bat.

Hitz batez, ekainaren 2ko 169/2005 Foru Aginduak kanpo-lankidetzarako akordioa onetsi zuen, ez soilik hirugarren pertsonak ordezkatuz, telematika bidez, zerga aitorpenak aurkezteko, baita jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk aurkezteko ere, eta bai tributu zorrak ordaintzeko ere, jatorrian telematika bidez tramitatu edo ez.

Foru agindu hau honako hauetan oinarritzen da: Tributuei buruzko Foru Legearen 90. artikulua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 60. artikulua, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikulua eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren xedapen gehigarria. Gainera, azken urteetako esperientzia ikusirik, beste pauso bat eman nahi da kanpo-lankidetzarako eremuan, aitorpenak egiteko eta hirugarren pertsonen izenean telematika bidez egiteko ordainketa. Hala, herritarrei bidea erraztuko zaie zerga betebeharrak borondatez bete ditzaten.

Horretarako, foru agindu honen bidez kanpo-lankidetzarako akordio berri bat onesten da, eta hauek ditu berritasunik esanguratsuenak:

  1. Zerga arloko beste arau batzuekin bat, eta kontuan harturik teknologia berrien garapena eta horiek zein erabakigarriak diren tributuak kudeatzeko eta aplikatzeko, ordezkariak behartzen dira telematika bidez aurkeztera aitorpen eta jakinarazpen guztiak eta zerga arloko beste agiri batzuk.

  2. Eguneratzen dira ordezkari horiek bete beharreko beharkizunak eta betebeharrak, aitorpenak telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko.

  3. Banakako atxikitze agiriaren edukia modernizatzen da (II. eranskin gisa onetsia), eta III. eranskina ere erantsi da, beste agiri bat gehituta, haren bidez ordezkariak aukera izan dezan borondatez baja hartzeko kanpo-lankidetzarako akordioan.

    Horrenbestez,

    AGINDU DUT:

  4. artikulua. Kanpo-lankidetzarako akordioa onestea, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta tributu zorren ordainketa telematikoa tramitatzeko.

    Onetsi da, foru agindu honen I. eranskin gisa, kanpo-lankidetzarako akordioa, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta tributu zorren ordainketa telematikoa tramitatzeko, edozein modutan tramitatu dela ere jatorriko zerga betebeharra.

    Hurrenez hurren, II. eta III. eranskin gisa onesten dira, kanpo-lankidetzarako akordio horren banakako atxikitze agiria eta borondatez baja hartzeko agiria.

  5. artikulua. Telematika bidez aurkeztea, hirugarren pertsonen izenean, aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta, kasua bada, telematika bidez tramitatzea, hirugarren pertsonen izenean eta horien kargura, tributu zorren ordainketa.

    Foru agindu honen aurreko artikuluan aurreikusitako kanpo-lankidetzarako akordioari atxikitzeko banakako agiria sinatzen duten pertsonek nahiz entitateek, hirugarren pertsonen izenean aurkezten badituzte aitorpenak, autolikidazioak, jakinarazpenak eta zergen araudian aurreikusitako beste agiri batzuk, bada, telematika bidez eginen dituzte nahitaez, betiere kasu bakoitzean modalitate hori erabiltzeko aukera badago. Era berean, aipatutako banakako agiria sinatzen dutenek aukera izanen dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR