1/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako telebisten ikus-entzunezko produkziorako diru-laguntzak emateko 2012ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2006az geroztik laguntzetarako deialdiak egiten ditu, Foru Gobernuak berak Lurreko Telebista Digitalerako emandako lizentzien titularrek beren ikus-entzunezko edukiak ekoitz ditzaten. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua zenak proposatu zuen ekimen hori; orduan azpimarratu egin zuen gure Foru Komunitateko ikus-entzunezkoen sistemak arazoak eta zailtasunak zituela kalitatezko edukiak bere kabuz sortzeko.

Sei urtez laguntzak eman zaizkio ikus-entzunezkoen sektoreari, dela lehiaketa bidez, dela izendapena eginez Aurrekontuei buruzko Foru Legean. Laguntza publikoen araubide horrek eragin ona izan du: Nafarroako telebisten produkzio berekien kalitatea hobetu egin da eta haien ikus-entzuleriak finkatu eta hazi egin dira, halaxe agertzen da administrazioek, hedabideek eta publizistek Cies S.L. enpresari eskatutako azterlanean urtero egiten diren neurketetan. Hori horrela, Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jotzen du sektorea bultzatzeko politika aktiboa egiten jarraitzea, informaziorako eskubidearen sustapena eta ideien eta iritzien aniztasuna bermatuko dituena eta sortutako enplegua mantendu eta hobetzeko balioko duena.

Azken urte hauetan bildutako esperientziak, ordea, zenbait aldaketa egin behar direla erakusten du. Gobernuko kultur arloan iragarritako aldaketek bezala, hauek ere laguntzen optimizazioa ahalbidetuko dute. Zenbatekoa aurreko urteetan baino txikiagoa izanen da, defizit publikoari eutsi behar zaiolako eta aurrekontua doitu behar delako krisi ekonomikoaren ondorioz.

Laguntza publiko izendunek bi arazo sortu dituztela ikusi da.

Alde batetik, telebista onuradunak hiru dira eta haien oinarrizko programazio parrillak partekatuak dira, telebistek berek proposatuak. Ondorioz, laguntza publikoekin ez da lortzen nahi bezalako aniztasuna, hau da, askotariko edukiak izatea ikus-entzule mota guztiak eta Foru Komunitateko eremu geografiko guztiak asetzeko.

Bestetik, ematen den laguntzaren zati handi bat telebisten egitura gastu arruntei aurre egiten kontsumitzen da (hirukoiztuta kontsumitu ere), eta kalitatezko eduki berrien ekoizpenean, horixe baita helburua, zuzenean inbertitzen den diru kopurua ez da nahi adinakoa.

Horregatik, 2012. urterako deialdian berriro ezarri da lehiaketa publikoa laguntzak banatzeko, eta berrikuntza hauek sartu dira:

-Diru-laguntza jaso dezaketen lau programazio mota sortu dira eta onuradun bakarra egonen da mota bakoitzeko, antzeko edukiak eta ikus-entzuleak dituzten ikus-entzunezko produktuak bi edo hiru aldiz ez ordaintzeko. Proposatzen diren tipologien xedea da Nafarroa osoko herritarrei informazio zerbitzu betea ematea, gizarte, ekonomia eta politika arloetako jardueraren ikuspegi ez-zentralista batetik; Nafarroako gizarte bizitzaren alderdi guztien artetik berariazko arreta ematea gaur egungo telebista programazioetan arreta gutxien jasotzen dutenei (kultura, ingurumena, osasuna eta kontsumoa, Nafarroako turismoaren sustapena, enpresa-berrikuntza edo landa garapena, besteak beste); eta berariazko edukiak diseinatzea haur eta gazteentzat. Laugarren tipologiaren edukiak eta ikus-entzuleriak zehaztu gabe utzi dira eta telebistek nahi dituzten proposamenak aurkezteko aukera izanen dute. Deskribatutako tipologia guztietako programazio berekietan mantendu eta hobetu eginen da entzuteko desgaitasuna duten herritarrentzako egokitzapena.

-Deialdi honetan diru-laguntza jaso dezaketen gastuen eta baztertu behar diren gastuen definizioa hobetu egin da aurreko urteen aldean. Horrela baliabide publikoen optimizazioa lortu nahi da, ezarritako helburua gogoan: ikus-entzunezko eduki berekien ekoizpena.

-Telebisten proposamenak baloratzeko irizpide berriak ezarri dira, programa mota bakoitzerako desberdinak eta egokituak. Ezarri diren irizpide berriekin, Foru Komunitatean gertatzen den guztiari arreta informatibo hobea ematea lortu nahi da. Hala, aintzat hartuko da Tuteran erredakzioa izatea, eta, halaber, berriemaile sarea izatea Iruñerriko eskualdetik kanpo dauden Iruñeko merindadeko haranetan nahiz Nafarroako gainerako merindadeetan. Gainera, lehenbiziko aldiz laguntza hauetan, programazioan euskara erabiltzea kontuan hartuko da balorazio irizpide gisa, euskarari buruzko foru araudiari jarraituz.

-Kategoriaren batean laguntza jasotzen duten telebistek nahitaez bete beharko dituzten bi baldintza berri ezarri dira: batetik, sexu zerbitzuen publizitatea ematea debekatzen zaie; bestetik, Nafarroako Gobernuak, erakunde, kirol entitate eta kultur eragileekin sinatutako lankidetza hitzarmenak direla medio, erakunde, kultur eta kirol arloetako zenbait edukiren gaineko irudi-eskubideak ditu, eta laguntza jasotzen dutenek nahitaez emititu beharko dituzte eduki horiek.

Aurrean azaldutako guztiagatik, Gobernuaren Eledunaren Bulegoa- Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako txostena ikusirik eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ikus-entzunezko produkziorako 2012ko laguntzetarako deialdia onestea.

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Agindu honen eranskinean daude.

  3. Deialdi honetarako 2.000.000 euroko gastua baimentzea, 2012ko Gastuen Aurrekontuko "Nafarroako ikus-entzunezko produkziorako laguntzak" izeneko A40002 A4130 4709 491104 kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau Komunikazio Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ogasun Departamentuak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Aditzera ematea foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2012ko urtarrilaren 11n.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    ERANSKINA

    Nafarroako ikus-entzunezko produkziorako 2012ko laguntzetarako deialdiaren oinarriak

  6. Xedea.

    Deialdi honen xedea da ikus-entzunezko edukien produkzio jardueretarako laguntzen araubidea ezartzea 2012. urterako.

  7. Aurrekontua.

    Deialdi honetarako 2.000.000 euro jarri dira, eta 2012ko Gastuen Aurrekontuko "Nafarroako ikus-entzunezko produkziorako laguntzak" izeneko A40002 A4130 4709 491104 kontu-sailaren kargura (edo berariaz jartzen den kontu-sailaren kargura) ordainduko dira, betiere kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

  8. Onuradunak.

    2012ko urtarrilaren 1ean Lurreko Telebista Digitaleko emisioetarako lizentzia dutenak, Nafarroako Gobernuak emana.

  9. Diru-laguntza jaso dezaketen ikus-entzunezko proiektuen tipologia.

    Lau motatako programazioak finantzatuko dira: albiste programazioa; kultura eta aisiako, kiroletako, hezkuntzako eta gizarte kronikako programazioa; haur eta gazteentzako programazioa; eta bestelako programazioa, aurreko hiru tipologietan sartzen ez dena.

    Oinarri hauetan jasotako programetarako eskatzen den iraupena programek dirauten aldi osoa da, barnean dituzten publizitate eta autosustapen tarteen iraupena kontuan hartu gabe.

    4.1. Albiste programazioa. Telebista saio hauek bildu beharko ditu gutxienez:

    1. Albistegiak astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, bai eguerdi ondoan (13:00 eta 15:00 bitartean hasita) bai gauean (20:00 eta 22:00 bitartean hasita). Gutxienez 25 minutu iraunen dute.

    2. Albistegiak asteburuetan eta Estatuko nahiz Foru Komunitateko jaiegunetan. Bai eguerdi ondoan (13:00 eta 15:00 bitartean hasita) bai gauean (20:00 eta 22:00 bitartean hasita). Gutxienez 15 minutu iraunen dute.

    3. Parte hartzeko albiste programazioa: gutxienez saio bat astean, 50 minutukoa, 21:00 eta 24:00 bitarteko ordu tartean. Foru Komunitateko unean uneko gertaera politiko, sozial eta ekonomikoei erreparatuko zaie eta politikagintzako, gizarteko, hezkuntzako eta herritarren ordezkaritza arloko eragile nagusiek parte hartuko dute. Uztailean eta abuztuan programazio hau eten ahal izanen da.

    4. Albiste programazio monografikoa edo erreportajeak: gutxienez, astean 50 minutuko saio bat edo 25 minutuko bi saio, 21:00-24:00 ordu tartean. Erreportaje eta kazetaritzako ikerketen bidez gai batean edo gehiagotan sakonduko da. Foru Komunitateko gizarte eta politika arloetako unean uneko gertaerak eta eztabaidagaiak jorratuko dira. Programa hauek entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat eskuragarriak izan beharko dute. Uztailean eta abuztuan programazio hau eten ahal izanen da.

    5. Albiste programazio berezia: urtean zehar aurreikusiko da hamar albiste saio berezi egitea garrantzi handiko gertaera politiko eta sozialen berri emateko, zuzeneko irudi eta/edo ahots konexioekin. Adibidez, hauteskundeen, erakunde ekitaldi ospetsuen eta kirol eta/edo kultur gertakari handien berri emanen da.

      4.2. Kultura eta aisia, kirol, ingurumen, osasun eta kontsumo gaiei buruzko programazioa, Nafarroako turismoa sustatzekoa, enpresa berrikuntzakoa, landa garapenekoa... Telebista saio hauek bildu beharko ditu gutxienez:

    6. Kultura eta aisiako programazioa: gutxienez saio bat astean, 25 minutukoa, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat eskuragarria.

    7. Kirol programazioa: gutxienez saio bat astean, 50 minutukoa. Nafarroako goi mailako kirol taldeen gorabeherak, kirol federazioen lehiaketak eta unean uneko gertaerak eta Nafarroako Kirol Jokoak izanen dira aztergai. Uztailean eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR