452/1997 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 12an emandako 507/1996 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Bulego eta Unitate Teknikoen atxikipena arautu eta eginkizunak finkatu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 12an emandako 507/1996 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Bulego eta Unitate Teknikoen atxikipena arautu eta eginkizunak finkatu ziren.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen irailaren 26ko 394/1996 Foru Dekretuaren bidez Giza Baliabideen Zerbitzuari emandako eginkizunak modu eraginkorrean gauzatu ahal izateko, komenigarria da Kontrol Administratiboaren Bulegoa eta Langileriaren Plantila eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa sortzea, alde batetik, ahalik eta gehien arintzeko Zerbitzuaren esku dauden zeregin arrunten tramitazioa, beharrezkoak ez diren tramiteak eta horrekin batera hiritarrari erantzuna emateko denbora murriztuz, bai eta Zerbitzuaren produkzio jarduera zehaztasunez kontrolatzeko ere, eta, bestetik, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko plantila organikoa ematen dituen zerbitzuetarako egokia ote den kontrolatzeko jarraipen zuzen eta etengabearen bitartez, bai eta ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontuko I. kapitulua betetzeko ere.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 50.2 artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 12an emandako 507/1996 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Bulego eta Unitate Teknikoen atxikipena arautu eta eginkizunak finkatu ziren. Aldaketa horren ondorioz bi Bulego hauek sortu dira: Kontrol Administratiboaren Bulegoa eta Langileriaren Plantila eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

  2. Kontrol Administratiboaren Bulegoa eta Langileriaren Plantila eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa, Hezkuntzako eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikita egonen dira.

  3. Kontrol Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Giza Baliabideen Zerbitzura bidaltzen diren agiri guztien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR