88/2008 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez aldatu egiten da Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta adarretan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, uztailaren 28ko 719/2004 Foru Aginduaren bitartez, Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta adarretan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa aldatu eta "Tierra Estella Bus" izeneko zerbitzua sortu zuen Lizarra aldeko jendearen mugitze beharrei behar bezalako erantzuna emateko. Lizarratik Abartzura, Aiegira, Oteitzara, Villatuertara eta Bearin Deierrira bitarteko zerbitzuak sendotu egin ziren.

2004ko martxoaren 23an, Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Lizarra, Abartzuza, Aiegi, Oteitza, Villatuerta eta Deierriko Udalek eta La Estellesa, S.A. enpresak. Hitzarmen horren bidez, kontzesioa aldatzearen ondoriozko diru diru-ordaineko araubide berezi bat finantzatzeko sistema ezarri da. Hitzarmen horren indarraldia 2008ko abenduaren 31 arte luzatu da.

Garraio zerbitzu horrek ongi diharduela ikusirik, Arroizko, Barbaringo, Lukingo, Villamayor de Monjardingo eta Iguzkitzako Azketa, Urbiola eta Iguzkitzako Udalek eskatu dute "Tierra Estella Bus" autobusari lotzea, Lizarrara joan ahal izateko.

Eskaera hori kontuan hartuz, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta adarretan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa aldatzeko espedientea ireki zuen. Aldaketa hori jendaurrean paratu zuen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abuztuaren 11ko 86/2008 Foru Aginduaren bidez. Agindu hori 2008ko abuztuaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta La Estellesa, S.A. enpresa kontzesiodunari jakinarazi zitzaion.

15 egun balioduneko epea bukaturik, ez da alegaziorik aurkeztu. Hori dela-eta, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak proposatu du aldaketa hori onets dadila.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kontzesiodunari urte batzuetan ordaindu behar dionez, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 40. artikuluan xedaturikoarekin bat, 2008ko abuztuaren 11ko bilkuran harturiko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak baimena eman zion Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari aldaketa horren ondoriozko urte batzuetako gasturako konpromisoa hartzeko eta haren araubide finantzarioa ezarri zuen.

Halaber, foru agindu hau onetsi eta gero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 91. artikuluarekin bat, Nafarroako Gobernuak onetsi beharko du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Lizarrako, Villatuertako, Oteitzako, Aiegiko, Abartzuzako, Deierriko, Arroizko, Barbaringo, Lukingo, Iguzkitzako eta Villamayor de Monjardingo Udalek eta La Estellesa, S.A. enpresak sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua, kontzesio horren aldaketa finantzatzeko sistema ezartzen duena.

Horrenbestez, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 36.1. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.2.a) artikuluan xedatutakoari eta Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta adarretan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren aldaketa onestea, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.

2. 716.818,67 euroko gastua onestea, honela finantziatuta:

-2008. urtean 60.892,44 euro, 2008ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 441100 kontusailaren kargura.

-2009. urtean 212.353,54 euro, 2009ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 441100 kontusailaren kargura.

-2010. urtean 218.604,17 euro, 2010eko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 441100 kontusailaren kargura.

-2011. urtean 224.968,52 euro, 2011ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 441100 kontusailaren kargura.

3. Enpresa kontzesiodunari eskatzea 6.366,69 euroko bermea ezar dezala, hamabost egun eguneko epean, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren esku.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari, Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ogasunak departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari, La Estellesa, S.A. enpresari eta Lizarrako, Villatuertako, Oteitzako, Aiegiko, Abartzuzako, Deierriko, Arroizko, Barbaringo, Lukingo, Iguzkitzako eta Villamayor de Monjardingo udalei.

5. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko irailaren 3an.-Herri Lan, Garraio eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR