ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko ekainaren 12an hartua, sustatzailearen atzera-egitea onartzen duena eta Los Arcosen Hondakin Bereziak tratatzeko zentro bat jartzeko proiektua udalez gaindiko proiektu sektorial gisa onesteko prozedura amaitutzat ematen duena. Proiektua Complejo Medioambiental de Navarra, S.A.” enpresak sustatua zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2001eko urriaren 29an hartutako erabakiaren bidez, udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratu zen Los Arcosen Hondakin Bereziak tratatzeko zentro bat jartzeko proiektua, “Complejo Medioambiental de Navarra, S.A.” sustatua. Erabaki hura 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an.

2013ko urtarrilaren 15ean, Roberto Caudevilla Marcén jaunak, “Befesa Gestión de Residuos Industriales, S.L.” izeneko enpresaren izenean, idazki bat aurkeztu zuen aipatu espedientea tramitatzen jarraitzeko aukerari uko egiteko. Horretarako, justifikazio bat agertu du: “Befesa Gestión de Residuos Industriales, S.L.” enpresak “Complejo Medioambiental de Navarra, S.A.” beretu duela.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 87.1 artikuluak ezartzen du interesdunak atzera eginez gero administrazioak amaitutzat joko duela prozedura. Lege beraren 91.2 artikuluak, horri dagokionez, honakoa ezartzen du: “Administrazioak atzera-egitea onartuko duela eta amaitutzat joko duela prozedura”.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Sustapeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

  1. –Sustatzailearen atzera-egitea onartzea eta Los Arcosen Hondakin Bereziak tratatzeko zentro bat jartzeko proiektua udalez gaindiko proiektu sektorial gisa onesteko prozedura amaitutzat eman eta, beraz, espedientea artxibatzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR