84/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Hartan, egitura osatzen duten zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak bildu ziren.

Horregatik, bidezkoa da aipatutako foru dekretuan xedatutakoari egokitzea Sustapen Departamentuaren egitura organikoa, bulegoen mailan.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

    2. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren atalak honako bulego hauetan egituratzen dira:

      1. Proiektuen Atala:

        –Normalizazio eta Proiektuen Bulegoa.

        –Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. Bulegoa.

        –Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko II. Bulegoa.

      2. Ingurumena Zaintzeko Atala:

        –Ingurumen Proiektuen Bulegoa.

        –Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.

      3. Desjabetze Atala:

        –Ukipen eta Balorazioen Bulegoa.

        –Ordainketa eta Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa.

      4. Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala:

        –Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoa.

        –Kalitate Kontrolaren Bulegoa.

        –Entseiu eta Laborategi Bulegoa.

      5. Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atala.

        –Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

    3. artikulua. Normalizazio eta Proiektuen Bulegoa.

      Normalizazio eta Proiektuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Ondasun eta eskubideei loturik aurreikusitako ukipenak egiaztatzea, bai desjabetzeei dagokienez bai proiektuetan ezarritako aldi baterako okupazioei eta zortasunei dagokienez.

      2. Proiektuen Ataleko buruari laguntzea, proiektuaren trazaduraren bideragarritasuna aztertzeko eta tokian berean egiaztapenak egiteko.

      3. Ukitutako jabeak identifikatzea, eta datuak proiektugileei ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egiteko.

      4. Proiektuen jendaurreko aldian, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko alegazioak aztertzea.

      5. Proiektuetan ezarritako desjabetzen eta zortasunen zergatiari eta zenbatekoari buruzko informazioa eta azalpenak eskatzen dituztenei erantzutea.

      6. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    4. artikulua. Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. eta II. Bulegoak.

      Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. eta II. Bulegoak, agintzen zaizkien jarduketen eremuan, honako eginkizun hauek beteko dituzte:

      1. Proiektuak eta azterlanak egitea.

      2. Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan eta azterlanetan zuzendaritza lana egitea.

      3. Nafarroako errepide sareko programazioko edo proiektuetako txosten teknikoak, hirigintzakoak eta ukipenetakoak egitea.

      4. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    5. artikulua. Ingurumen Proiektuen Bulegoa.

      Ingurumen Proiektuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Ingurumen eraginaren azterlanak egitea.

      2. Azpiegitura proiektuen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin eta ingurumenekoarekin lotutako neurriak prestatzea, egitea, hartzea eta aplikatzea.

      3. Landaretzari buruzko azterlanak, obra publikoak hobetzeko aplikazioa izanen dutenak.

      4. Ezpondak tratatzeko eta hobetzeko proiektuak egitea, landaretzaren bidez, elurraren eta haizearen kontrako babes-pantailak eratuz, atsedenguneak sortuz eta obra publikoak ingurumenaren aldetik hobetzeko bestelakoen bidez.

      5. Proiektuko zuzendariei aholkularitza ematea, obra publikoen eremuan ingurumenaren arloko hobekuntzak lortzeko.

      6. Obra publikoen hondakindegiekin lotutako tratamendu egokia zehaztea eta aplikatzea proiektuan.

      7. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    6. artikulua. Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.

      Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Obra publikoen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin eta ingurumenekoarekin lotutako neurriak kontrolatzea eta kudeatzea.

      2. Obren ingurumen eta apaindura integrazioari dagozkien inbertsioak kudeatzea, hala badagokio.

      3. Obrako zuzendariei aholkularitza ematea, obra publikoen eremuan ingurumenaren arloko hobekuntzak lortzeko.

      4. Ingurumenaren eta ondare arkeologikoaren arloan, obrako zuzendarien eta eskumena duten unitate administratiboen arteko harremanak kudeatzea eta zuzentzea.

      5. Obra publikoekin lotutako hondakindegietarako tratamendu egokia aplikatzea.

      6. Nafarroako errepide sareari dagozkion berdeguneen mantentze-lanak, hobekuntza eta egokitzea.

      7. Nafarroako errepide sareari eta bere inguruari aplikatutako ingurumeneko tratamenduen eta tratamendu apaingarrien mantentze-lanak.

      8. Atseden hartzeko eta gelditzeko guneen mantentze-lanak, hobekuntza eta egokitzea.

      9. Zuhaiztiak eta landareak landatzea, mantentzea eta hobetzea, obra publikoen ingurune estetikoa hobetzeko.

      10. Ezponden landare-tratamendua ezartzeko eta mantentzeko arauen kudeaketa eta aplikazioa.

      11. Txosten eta memoria estatistikoak.

      12. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    7. artikulua. Ukipen eta Balorazioen Bulegoa.

      Ukipen eta Balorazioen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Proiektuen lurzatien berrikuspena eta kontrola.

      2. Hirigintzako antolamenduaren ikuskapena eta kontrol teknikoa, bideetarako inbertsio planekin loturik.

      3. Balorazioak egitea eta horien tutoretza.

      4. Adiskidetasunezko akordioak lortzea eta sinatzea.

      5. Prezio-orriak egitea.

      6. Desjabetutako higiezinen katastro arloko eguneratzea kudeatzea.

      7. Hirigintzako garapenek bide, tren eta aireportu azpiegituretan eta azpiegitura hidraulikoetan dituzten ukipenei buruzko balorazio teknikoak eta txostenak egitea.

      8. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    8. artikulua. Ordainketa eta Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa.

      Ordainketa eta Espedienteak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Desjabetze espedienteak kudeatzea.

      2. Aldez aurreko gordailuengatik eta okupazioa presaka egitearen kalteengatik egiten diren ordainketak –aktetan jasoak eta/edo kontsignatuak– kontrolatzea.

      3. Kalte-ordainengatik eta/edo balio justuengatik egiten diren ordainketak tramitatzea.

      4. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    9. artikulua. Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoa.

      Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Proiektugile eta obra zuzendariei aholkularitza ematea segurtasun eta osasun arloan.

      2. Obretan segurtasun proiektuei ahokularitza ematea.

      3. Obrak gauzatzean, segurtasun eta osasun arloko neurriak betetzeko segimendua.

      4. Obren gauzatzearen segurtasun eta osasun arloarekin lotutako guztiaren jarraipen estatistikoa. Txostenak eta memoriak.

      5. Hirugarrenei prestakuntza ematea segurtasun eta osasunaren arloan.

      6. Segurtasun eta osasun arloan eskumena duten beste erakunde batzuekin harremana izatea.

      7. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    10. artikulua. Kalitate Kontrolaren Bulegoa.

      Kalitate Kontrolaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Obren kalitatearen kontrola.

      2. Kanpoko laborategien kontrola.

      3. Gailu nuklearrekin egiten diren saiakuntzen kontrola.

      4. Asfalto-instalazioen kontrola.

      5. Kalitatea kontrolatzeko plana egitea eta baloratzea.

      6. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    11. artikulua. Entseiu eta Laborategi Bulegoa.

      Entseiu eta Laborategi Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Zoru-entseguak.

      2. Zoruak auskultatzea (Benkelman habea, deflektografoa, etab.).

      3. Iragazkortasunaren kontrola zoru drainatzaileetan.

      4. Kalitate-kontrola seinaleztapenean eta balizatzean.

      5. Saiakuntza kimikoak egitea (pinturak, aglutinatzaile bituminosoak, etab.)

      6. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    12. artikulua. Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

      Kontrol Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Espedienteen instrukzioa eta tramitazioa eta zerbitzuaren administrazioak berezkoak dituen gainerako lanak.

      2. Administrazioaren ikuspuntutik, zerbitzua osatzen duten atal eta bulegoen koordinazioa.

      3. Lankidetza, proiektuen artxibatzearen kontrolean eta kudeaketan.

      4. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    13. ATALA

      Eraikuntza Zerbitzua

    14. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

    15. Eraikuntza Zerbitzuaren atalak honako bulego hauetan egituratzen dira:

      1. Obren I. Atala:

        –Obrak Kudeatzeko I. Bulegoa.

        –Obrak Burutzeko I. Bulegoa.

      2. Obren II. Atala.

        –Obrak Kudeatzeko II. Bulegoa.

        –Obrak Burutzeko II. Bulegoa.

      3. Obren III. Atala.

        –Obrak Kudeatzeko III. Bulegoa.

        –Obrak Burutzeko III. Bulegoa.

    16. Administrazio Aferetarako Bulegoa Eraikuntza Zerbitzuaren zuzendaritzari atxikitzen zaio.

    17. artikulua. Obrak Kudeatzeko I., II. eta III. Bulegoak.

    18. Obrak Kudeatzeko I., II. eta III. Bulegoek ondoren azaltzen diren eginkizunak beteko dituzte, denentzat berdinak baitira, baina unean-unean bulego bakoitzak agindurik dituen proiektuen eta obren eremuari aplikatuak:

      1. Obraren zuzendaritzan parte-hartzea.

      2. Proiektuen eta obren bideragarritasuna eta zuinketa egiaztatzea.

      3. Kontrol geometrikoa, kualitatiboa eta segurtasunekoa.

      4. Harremanak ukitutakoekin.

      5. Aldaketak egitea.

      6. Zerrenda baloratuak, prezioen berraztertzeak eta ziurtapenak egitea, eta hartzeetan parte hartzea.

      7. Proiektu berekiak egitea.

      8. Besteren proiektuen segimendua.

      9. Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.

      10. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    19. artikulua. Obrak Kudeatzeko I., II. eta III. Bulegoak.

      Obrak Burutzeko I., II. eta III. Bulegoek ondoren azaltzen diren eginkizunak beteko dituzte, denentzat berdinak baitira, baina unean-unean bulego bakoitzak agindurik dituen proiektuen eta obren eremuari aplikatuak:

      1. Proiektuak egitea, kudeatzea, kontrolatzea eta segimendua egitea.

      2. Proiektuekin eta obrekin lotutako erakundeei, entitateei eta partikularrei arreta ematea.

      3. Obraren zuzendaritzaren zati izatea eta kontratistarekin harremana izatea.

      4. Zerrenda baloratuak egitea, obretako aldaketak egitea.

      5. Kontrol geometrikoarekin eta kalitate kontrolarekin lotutako alderdiak gainbegiratzea.

      6. Segurtasun eta osasun planaren segimendua eta kontrola.

      7. Azkeneko neurketak, ziurtapenak eta likidazioak egitea, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR