6/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Sustapeneko kontseilariak emana, 'Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea' egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi, jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematen diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman duenez, Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 14ko Erabakiaren bidez "Tafallako saihesbidearen proiektuari buruzko informazio azterlanaren" Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen.

Nafarroako Errepideen 2010-2018rako III. Plan Zuzentzailean, Nafarroako Parlamentuak onetsian, ondoko jarduketa hauek sartzen dira: "Tafallako lotune berria" (AP-15aren eta NA-132aren arteko lotune berria) eta "Tafallako hegoaldeko saihesbidea" (NA-132aren jarraipena N-121eraino). Bi obra horiek eginez, NA-132tik pasatzen diren ibilbide luzeko ibilgailu guztiek ez dute Tafallatik pasatu beharko.

Aipatu Errepideen Plan Zuzentzailean ezarritako irizpideari jarraikiz, Tafallako hegoaldeko saihesbidearen proiektua bi zatitan banatuta dago: 1. fasea eta 2. fasea.

Tafallako hegoaldeko saihesbidearen 1. fasea jendaurrean jarri zen, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren 22/2012 Foru Aginduaren bidez.

Orain jendaurrean jartzen den proiektua "Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea" izenekoari dagokio. Azterlan informatiboan aukeratutako alternatiba garatu da: saihesbidea autobideko lotunetik hasten da, A-15 autobidearekin paralelo jarraitzen du eta NA-132 errepidearekin konektatzen da, NA-132ren eta A-15ren arteko gurutzagunearen inguruan.

  1. fasearen proiektua autobideko lotunearen aldaketa batekin hasten da eta saihesbidea hasten den lekuan biribilgune bat hartzen du barne. Gero iparralderantz jarraitzen du, autobideko galtzadarekiko paralelo, Iruñerako noranzkoan. Trenbidea gurutzatzen du, trenbideetako azpiegituraren bi alboetako bideak ere igarotzen dituen egitura baten bidez.

    Trenbidea gurutzatu ondoren, errepideak A-15arekiko paralelo jarraitzen du, malda apalekin eta sestra lurraren kotari egokituz. Azken tartean autobidetik urruntzen da eta NA-132 errepidearekin konektatzen da, biribilgune berri baten bidez.

    Biribilgune hori adar baten bidez konektatzen da autobidearekin, galtzadan (Iruñerako noranzkoan) sartzeko aukera emanen duena. Biribilguneak aurreikusitako industrialdearekin konektatzeko aukera ere emanen du.

    Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

    Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

    Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Aldi berean, entzunaldia eman behar zaie ukitutako toki entitateei, beren eskumenen esparruan adieraz dezaten proiektua bat datorren onetsita dagoen udalez gaindiko proiektu sektorialak ezarritako determinazioekin.

    Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  2. "Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea" egiteko proiektua behin-behinekoz onestea.

  3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

  4. Proiektua jendaurrean jartzea eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematea, hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Tafallako udaletxean.

  5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  6. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Tafallako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.

    Iruñean, 2012ko ekainaren 27an.-Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

    ERANSKINA"Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea" egiteko proiektua"Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztuaTrazadurak ukitutako lurzatiak
    FINKA ZK. JABEA ETA HELBIDEA DESJABETUTAKO AZALERA m² KATASTROKO DATUAK
    Pol. Lurz. Lur mota
    TAFALLAKO UDAL MUGAPEA
    TA-1 Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea)San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)Autopistas de Navarra, S.A.AP-15 autobidea, 83. km (Taxoare) 4.100 5 9 Elkorra
    TA-2 Esparza Aldunate, María JosefaCandaraiz kalea, 18 (Tafalla) 12 53 2337 BerotegiaLurzatiak biltzea
    TA-3 Sarnago Sisamon, FelisaEreta pasealekua, 7 - 1. B (Tafalla)Andueza Ruiz, JesúsEl Olmo kalea, 30 - 1. (Tafalla) 5.977 53 2438 Ureztaketako alorraLurzatiak biltzea
    TA-4 Zabalba Salinas, GerardoSan Isidro kalea, 31 (Tafalla) 4.822 5 39 Ureztaketako alorra
    TA-6 Pérez Jaso, CarmenMartinez Espronceda kalea, 18 - 3. ezk. (Tafalla) 22 5 31 Ureztaketako alorra
    TA-7 Pla Garriz, MaríaRecoletas kalea, 14 (Tafalla) 62 5 32 Ureztaketako alorra
    TA-8 Salas Esquiroz, JosefinaCuatropea kalea, 8 (Tafalla) 123 5 33 Ureztaketako
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR