115/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Sustapeneko kontseilariak emana, etxebizitza arloko III. kontrol eta ikuskapen plana onesten duena, 2013rako eta 2014rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluak Nafarroari aitortzen dio eskumen esklusiboa etxebizitzaren arloan, baita lurraldearen antolamenduaren arloan eta hirigintzarenean ere. Nafarroako Gobernuari gai horietan dagozkion botere eta eginkizun publikoen gaineko lege multzoan zehazten da eskumen hori. Eginkizun horietako bat ikuskatzea da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 40.1.c) artikuluak xedatu bezala.

Nafarroako Etxebizitzaren Babes Publikoari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea onesteak bultzada handia ekarri zion ikuskatze lanari etxebizitza arloan. Arauak bazuen titulu bat osoa, etxebizitza arloko iruzurra kontrolatu eta aurreikusteari buruzkoa, eta hura garatuz onetsi zen etxebizitza arloko I. kontrol eta ikuskapen plana, 2009an eta 2010ean indarra izan duena.

Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeak ere, bere aurrekoaren ildoari jarrituz, titulu oso bat du etxebizitza arloko iruzurraren kontrolari eta aurreikuspenari buruz. Arau horretan nabarmendu behar da lehen aldiz arautzen dela etxebizitza arloko ikuskatze lana, baita horren eginkizunak eta hura baliatzearen ondoriozko akten edukia ere eta, 60. artikuluan, Foruzaingoaren laguntza aurreikusten du.

10/2010 Foru Legearen 57. artikuluak etxebizitza arloko biurteko kontrol eta ikuskapen planak prestatzen jarraitu beharrari ekiten dio; izan ere, ikuskatze lanari aplikatutako plangintzaren teknikak hark eskatzen duen objektibotasuna ziurtatzen du, eta indar handiagoa ematen die arauei berezkoak dituen ahalak erabiltzeko orduan.

Etxebizitza arloko biurteko kontrol eta ikuskapen planaren helburuak zehazteko eta zenbateraino betetzen diren ebaluatzeko lankidetza organo gisa, Nafarroako Gobernuak, 2008ko maiatzaren 12ko bilkuran, departamentu arteko Koordinazio Batzordea sortu zuen Nafarroan etxebizitza arloko iruzurra kontrolatzeko.

Honako hauek dira onetsi eta abian jarritako plangintzako tresnak: Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urriaren 22ko 330/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako I. kontrol eta ikuskapen plana (2008ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), 2009ko eta 2010eko ekitaldietan indarra izan zuena, eta Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 7/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako II. kontrol eta ikuskapen plana (2011ko martxoaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2011ko eta 2012ko ekitaldietan indarra izan zuena.

Aipatu planen indarraldian, hau da, 2009tik 2012ra arte, iruzurra kontrolatzeko neurrien artean, aipatu beharrekoa da 4.775 etxebizitza babestuei egindako ikuskapena, ehun laguni baino gehiagori zehapena ekarri diena etxebizitza okupatu gabe edukitzeagatik. Kontrol zorrotz hori eta emaitzek bi planen indarraldian izan duten bilakaera ikusita, esan dezakegu herritarrak jabetzen ari direla etxebizitza okupatua eduki beharraz; batez ere, kontuan hartzen bada zehatuen kopuruak behera egin duela urtetik urtera, ikuskapen horiek egiten hasi zenetik.

Orobat, urte hauetan ikusi da eraginkorra izan dela plangintzarako tresna bat izatea, ikuskatze lanei aplikatzeko; garrantzi handiko kontua da hori tresna hutsa den aldetik begiratuta, etxebizitza arloko funtsezko politiken aplikazio eraginkorra bermatzeko.

  1. kontrol eta ikuskapen planaren indarraldia amaitzear dela, 2010 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, Sustapeneko kontseilariaren urriaren 24ko 65/2012 Foru Aginduaren bidez sortu da etxebizitza arloko III. kontrol eta ikuskapen planaz 2013an eta 2014an arduratuko den departamentuko taldea; plan hori etxebizitza arloko iruzurra kontrolatzeko departamentuarteko koordinazio batzordeak proposatuta onesten diren helburuei jarraituz beharko da prestatu, eta Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emandako irizpideen arabera.

    Plan berri honek azken 4 urtean, I. eta II. kontrol eta ikuskapen planak indarra izan dutenean, metatutako esperientzia aprobetxatzen du, haien egitura eta planteamendu orokorra jasota, egungo egoeran baliotsuak eta bateragarriak direnez, eta lortutako emaitzak erabiltzen ditu, alde batetik, lan ildoei jarraitzeko, nahiz kasu batzuetan intentsitate maila gutxitu, eta bestetik, kontrol eta ikuskapenerako beste ildo batzuk urratzeko.

    Hortaz, aurreko planekin jarraitzeko, haien egitura mantendu da, eta jarduketa bideak lau ardatz estrategikotan banatu dira:

    1. ardatza.-Etxebizitza libreak, babestuak, eta zaharberritze babestukoak sustatu eta eraikitzea.

      Arlo honetako helburua argia da: ziurtatzea eraikinek eta etxebizitzek bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzei buruzko Nafarroako araudia eta eraikuntzari buruzko Estatuko oinarrizko araudia (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dituztela. Etxebizitza libreetarako ezarritako helburuei sustapena gauzatzea galaraz dezakeen edozein oztopo kendu nahi duen kontrola gehitu behar zaio etxebizitza babestuen kasuan; horregatik, sustatzaileari, orubearen egoerari, hirigintza araudia betetzeari eta etxebizitza babestuaren baldintza berariazkoei buruzko dokumentazio administratiboa gainbegiratzen da.

    2. ardatza.-Etxebizitza babestuaren esleipenak, bai jabetzaren araubidekoak, bai alokairukoak.

      Etxebizitza babestuaren esleipen-hartzaileak hura eskuratzeko baldintza orokorrak betetzea da helburua, behar adinako kontrol administratibo egokien bidez.

    3. ardatza.-Etxebizitza babestuen transmisio eta lagapenak, kostu bidezkoak zein dohainekoak.

      Legezko baldintzak betetzen dituztenek etxebizitza babestua erabiltzea izanik helburu nagusia, kontrola ezin da lehen esleipenetara bakarrik murriztu, eta bigarren transmisio eta lagapenetan ere kontrolatu behar da; horregatik ezarri da hirugarren ardatz estrategiko hau, non jarduketa horiek direla bide, Administrazioak egiaztatzen duen ez bakarrik hartzaileak baldintzak betetzen dituela, baita jabaria eskuz aldatzeko negozio juridikoaren prezioa eta gainerako ezaugarriak legezkoak direla ere.

    4. ardatza-Etxebizitza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR