56/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak, Ekonomia eta enplegua dinamizatzeko Estatuaren funts berezian (E Plana) aurreikusitakoari jarraikiz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2009ko urriaren 13an, Osasunaren eta Gizarte Politikaren Ministerioak, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren bitartez, eta Nafarroako Foru Komunitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eta, hitzarmen horren bidez, Ekonomia eta enplegua dinamizatzeko Estatuaren funts berezian aurreikusitako kredituak transferitu ziren, mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan erabiltzeko. Funts hori azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuan araututa dago.

Hitzarmenaren laugarren oinarrian ezartzen dira funts horretan aurreikusitako kredituen kargura finantzatuko diren jarduketak eta proiektuak. Neurri horiek haren I. eranskinean ageri diren jarduketa batzuetan zehazten dira, eta deialdi honen bitartez bideratuko dira, xede baitu toki entitateei eta irabazi asmorik gabe entitateei diru-laguntzak ematea, autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko.

Helburu horrekin, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak honako deialdi honen oinarri arautzaileetarako proposamena aurkeztu du: autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko diru-laguntzen deialdia.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko toki entitateei eta irabazi asmorik gabeko entitateei emanen zaizkien diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

  2. 1.800.329 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko honako kontu-sail hauen kargura:

    -1.100.000 euro, "Toki entitateentzako transferentziak, adineko pertsonen arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura, E-10/000026-01.

    -300.329 euro, "Ezgaituentzako kanpoko zentroetako inbertsioak" izeneko aurrekontuko 900001 91400 7819 231300 kontu-sailaren kargura.

    -400.000 euro, "Irabazi asmorik gabeko erakundeentzako transferentziak, adineko pertsonen arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7819 231400 kontu-sailaren kargura, E-10/000026-01.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzura, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira eta Kontabilitate Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko otsailaren 24an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    Autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak, Ekonomia eta enplegua dinamizatzeko Estatuaren funts berezian (E Plana) aurreikusitakoari jarraikiz

  5. -Helburua eta aplikazio eremua.

    1.1. Nafarroako Foru Komunitatean autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko toki entitateei eta irabazi asmorik gabeko entitateei emanen zaizkien diru-laguntzen araubidea ezartzea da deialdi honen xedea.

    1.2. Deialdi honen bidez, Osasunaren eta Gizarte Politikaren Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2009ko urriaren 13an sinatutako lankidetza hitzarmena beteko da. Hitzarmen horren bidez, Ekonomia eta enplegua dinamizatzeko Estatuaren funts berezian aurreikusitako kredituak transferitu ziren, mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetan erabiltzeko. Funts hori azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuan araututa dago.

    1.3. Aurreko atalean aipatu diru-laguntzen xedea da proiektuak prestatzea eta Nafarroan kokatutako zentro edo instalazioak eraiki, egokitu, birmoldatu eta hornitzea, autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen mendekotasunerako arretarekin lotutako jarduketetarako eta zerbitzuetarako.

    1.4. Laguntzek modalitate hauek izanen dituzte:

    1. Adineko pertsonen zentroen titular diren toki entitateak:

      -Eguneko zentroetan eta eguneroko eguneko arreta zentroetan, landa eremuetako eraikuntza berrikoetan, plaza eskaintza handitzeko inbertsioak.

      -Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eskaintzen dituzten zentroetan zerbitzuen eskaintza handitzeko edo lehendik dauden ekipamenduak egokitzeko jarduketak landa eremuetan, erabilera anitzeko zentro bihurtzeko.

    2. Irabazi asmorik gabeko gizarte zerbitzuen entitateak, desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen direnak:

      -Prebentzio zerbitzuetan, mendekotasunerako arretan eta autonomia pertsonalaren sustapenean aritzen diren zentro eta instalazioak modernizatzea.

    3. Irabazi asmorik gabeko gizarte zerbitzuen entitateak, adineko pertsonen arloan aritzen direnak:

      -Prebentzio zerbitzuetan, mendekotasunerako arretan eta autonomia pertsonalaren sustapenean aritzen diren zentro eta instalazioak modernizatzea.

      1.5. 2010eko ekainaren 30era arte egiten diren inbertsioek jaso dezakete diru-laguntza.

      1.6. Entitate eskatzaileen aurrekontuan 2009rako aurreikusitako obrak edo jarduketak ez dira diru-laguntzaren xede izanen.

      1.7. Ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira administrazio berak edo beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek ematen dituzten diru-laguntzekin, baina horretarako, entitate eskatzaileak nahitaez jakinarazi beharko dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari beste diru-laguntza bat jaso duela, jasotzen duen unean berean.

      Diru-laguntza guztiak bat eginik inbertsioaren kostua gainditzen bada, bidezkoa izanen da emandako diru-laguntza murriztea edo itzularaztea, soberakinaren arabera.

  6. -Aurrekontuko dirua.

    Deialdi honetako gastua 2010eko aurrekontuko kontu-sail hauen kargura eginen da:

    -a) modalitatean, 1.100.000 euro, "Toki entitateentzako transferentziak, adineko pertsonen arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura, E-10/000026-01.

    Modalitate horretan 100.000 euro izanen dira erretiratuen klubetan autonomia pertsonala sustatzeko programetarako inbertsioak egiteko.

    -b) modalitatean, 300.329 euro, "Ezgaituentzako kanpoko zentroetako inbertsioak" izeneko aurrekontuko 900001 91400 7819 231300 kontu-sailaren kargura, E-10-000026-01.

    -c) modalitatean, 400.000 euro, "Irabazi asmorik gabeko entitateentzako transferentziak, adineko pertsonen arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7819 231400 kontu-sailaren kargura, E-10-000026-01.

    Eskaerak dagokien modalitatearen barnean baloratu eta ebatziko dira, bakoitza bere aldetik.

  7. -Diru-laguntzen zenbatekoak.

    Diru-laguntzaren zenbatekoa onartutako aurrekontuaren %100 artekoa izan daiteke, 200.000 eurotik gorako obrak direnean, eta %80 artekoa gainerako inbertsioetan.

    Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa portzentaje hori baino txikiagoa izanen da, eskaeran hala adierazten denean.

  8. -Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    4.1. a) modalitateko diru-laguntzak toki entitateak titular diren zentro eta zerbitzuetako inbertsioetarako erabili beharko dira.

    4.2. Gainerako modalitateetan, onuradun izaten ahalko dira, bakarrik, honako baldintzak betetzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateak: legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta egotea, sozietatearen helbidea Nafarroan izatea eta desgaitasunaren eta adineko pertsonen arloetan ari diren gizarte zerbitzuetako entitate gisa inskribatuta egotea Nafarroako Gobernuaren Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan, entitatearen izaera juridikoa dela-eta dagozkionetan.

    4.3. Diru-laguntzaren xede diren zentro eta zerbitzuek maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Dekretu hori gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei eta arlo horretan indarra duten gainerako arauei buruzkoa da.

    4.4. Obrak egiteko hautatzen diren lurrek edo eraikinek erabilgarri eta laguntza eskaeraren xederako prest egon beharko dute 20 urtez gutxienez.

    150.000 eurotik beherako eta 20.000 eurotik gorako inbertsioen kasuan, aski izanen da egiaztatzea gutxienez 10 urtez erabiltzen ahalko direla higiezinak. Eta 20.000 eurotik beherako inbertsioen kasuan, aski izanen da egiaztatzea gutxienez 5 urtez erabiltzen ahalko direla higiezinak.

    Ondasun higigarriak erosten badira, gutxienez ere 5 urtez erabiliko dira diru-laguntzaren xederako.

  9. -Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

    Deialdian parte hartzeko eskaerak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (González Tablas kalea, zk.g., 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren lekuetan, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR