248/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena eta Nafarroan baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskumenak ditu baso-suteen arloan. Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 37. artikuluak ezartzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena da baso-suteen prebentziorako eta baso-suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea.

Sua hainbat jardueratan erabiltzeak (lan batzuk gauzatzean, jolas-ekintzetan edo izurriteen eta gaixotasunen kontrako borrokan), batez ere urteko zenbait garaitan, lurzoruko hezetasunaren portzentajea oso txikia denean edo batere ez dagoenean, basoek su hartzeko arriskua ekar dezake.

Aurreko guztia aintzat hartuta eta aurreko urteetan onetsitako antzeko arauen eraginkortasunarekin bat, beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitatean lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautzea, galera ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak saiheste aldera.

Nafarroako aldaera meteorologikoak behartzen du bi eremu geografiko ezartzera, basoek su hartzeko arriskuaren arabera. Iparraldeko eremuan, Atlantikoaren eraginarekin, uda ez da hain zorrotza; hegoaldeko eremuan, berriz, klima kontinentala da, tenperaturak altuagoak dira, eta plubiometria baxuagoa.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak igorritako txostenak ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautzea du xede foru agindu honek, baita Nafarroan, 2013ko ekitaldian, baso-suteen kontrako aurreneurriak hartzea ere.

    Ondorio horietarako, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluan definitzen da zer den lurzoru urbanizaezina.

  2. artikulua. Zonifikazioa.

    Foru Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroa bi zatitan banatuko da: iparraldea eta hegoaldea.

    Iparraldeko eta hegoaldeko eremuen arteko muga ondoren ageri diren toki erakundeen hegoaldeko mugek ezarriko dute: Ameskoako Limitaciones, Urbasa, Andia, Goñerri, Ollaran, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Aurizberri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

  3. artikulua. Sua erabiltzearen erregulazio orokorra.

    3.1. Nafarroa osorako debeku orokorrak:

    1. Debekatuta dago sua erabiltzea mendian edo basoan, zein den ere horien babes araubidea eta haietan zuhaitzak, zuhaixkak edo sastrakak izan, nahiz larreak edo belardiak izan.

    2. Debekatuta dago baso aprobetxamenduen edo oihangintzako tratamenduen ondoriozko hondarrak erretzea. Debeku horretatik salbu dago makaldietako arraseko mozketen hondarrak erretzea, baita basoko beste hondar batzuk erretzea ere ezinbesteko arrazoi fitosanitarioak daudela frogatzen denean. Kasu horietan, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak espres emandako baimena beharko da.

    3. Debekatuta dago edozein erreketa nekazaritzako lehorreko lurretan. Debeku horretatik salbu daude suteei aurrea hartzeko balio duten erreketak eta Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren baimen espresa dutenak, arrazoi fitosanitarioengatik egiten direla Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak frogatuz gero.

    4. Debekatuta dago erretzen ari den edo sute bat sortzeko ahalmena duen edozer botatzea edo uztea; debekuaren barrenean sartzen da Nafarroako edozein komunikazio bidetan zirkulatzen duten ibilgailuetatik zigarrokinak botatzea, bideen katalogazioa edozein dela ere.

      3.2. Berariazko erregulazioak:

    5. Hegoaldea:

      Debekatuta dago sua aisialdirako helburuetarako erabiltzea Nafarroako hegoaldean. Debeku horren barrenean sartzen dira sua egiteko prestatutako tokiak ere, hots, barbakoak edo kanpoko beste edozein instalazio eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR