298/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Soziologiako unibertsitateko tituludunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia egiten duena. Beka Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, gazteriaren arloko erakunde autonomo eskuduna baita eta Gizarte Politiketako Departamentuari atxikia baitago, Soziologiako lizentziadunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia egin nahi du.

Beka horretarako deialdia eginez eta hura emanez Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, alde batetik, ordenamendu juridikoak esleitutako eginkizunak hobeki bete nahi ditu eta, zehazki, institutu horren estatutuak onetsi zituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak esleitutakoak (otsailaren 13ko 16/2013 Foru Dekretuak aldatu zuen), eta, bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi du, ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez gazteriaren arloan egiten den lanaz.

Deialdian aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio beka ematerakoan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 4. artikuluak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko prestakuntza beka emateko deialdiaren oinarriak onestea. Oinarriok foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. 7.558,32 euroko gastua baimentzea deialdia ebazteko gastuetarako, 2014. urterako luzatu diren 2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Prestakuntza bekak” izeneko 940003-95210-4809-232100 kontu-sailaren kargura, eta beste 34,72 euroko gastua Gizarte Segurantzaren 2014ko abenduko enpresa kuotarako, 2015eko urtarrilean ordainduko baita 2015. urterako onetsiko diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezartzen den kontu-sail horren edo parekoaren kargura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusira, Administrazio eta Kudeaketa Atalera, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan duen kontu-hartzailetza delegatura eta Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2014ko maiatzaren 9an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusian aritzeko prestakuntza beka baten deialdirako oinarriak

  5. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Soziologiako lizentziadunentzako edo soziologia aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko oinarriak ezartzea, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.

    Deialdiaren xedea unibertsitate tituludunen prestakuntza bultzatzea da, institutuan gazteriaren arloan gauzatzen diren jarduerak zuzenean ezagut ditzaten.

  6. Aurrekontuan dagoen dirua.

    Deialdi honetako zenbatekoa 7.558,32 eurokoa da, eta 2014. urterako luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Prestakuntza bekak” izeneko 940003-95210-4809-232100 kontu-sailaren kargura ordainduko dira. Eta beste 34,72 euroko gastua Gizarte Segurantzaren 2014ko abenduko enpresa kuotarako, 2015eko urtarrilean ordainduko baita 2015. urterako onetsiko diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezartzen den kontu-sail horren edo parekoaren kargura.

  7. Iraupena.

    Esleitzeko ebazpenean adierazitako egunean hasiko da beka; aurreikusten da ez dela ekainaren 1a baino lehenago hasiko, eta 2014ko abenduaren 31n bukatuko dela. Beka ez da luzatuko.

  8. Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Bekaren zenbatekoa 7.593,04 eurokoa izanen da gehienez urtean; horietatik 7.558,32 euro 2014. urtean ordainduko dira eta 34,72 euro 2015ean. Zenbateko horretan Gizarte Segurantzaren kotizazioak sarturik daude. Onuradunari hilero 1.050,00 euro pagatuko zaizkio, edo haien zati proportzionala, bidezko bada. Zenbateko horretatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona kenduko da. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak hilero ordainduko du bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotaren zatia (34,72 euro).

  9. Bateraezintasunak.

    Prestakuntza beka ez da bateragarria izanen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio batzuek edo beste ente publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten beste batzuekin.

  10. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    Betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izan daitezke onuradunak:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR