52/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren helburua lanbide heziketaren, prestakuntzen eta egiaztapenaren sistema integrala antolatzea da, prestakuntza modalitate ezberdinen bidez eskaera sozial eta ekonomikoei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzunen diena, bizitza osoan prestatzea erraztuta eta iguripen eta egoera pertsonal eta profesionaletara egokituta. Horretarako, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala sortu da, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala ardatz duena eta, beste helburu batzuen artean, lanbide prestakuntzaren ebaluazioa eta egiaztapena dituena, eskuratzeko modua edozein dela ere.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko elementuak ezarri ditu malgua izan dadin hezkuntza sistemako lanbide heziketa, bizitza osoko ikaskuntzarako, aukera izan dadin heziketatik lanera igarotzeko eta alderantzizko bidea egiteko. Ebaluazioa, horrela, balio handiko tresna izanen da, lortutako emaitzei jarraipena egiteko eta horiek baloratzeko, baita emaitza horiek eskuratzeko aukera ematen duten prozesuak hobetzeko ere. Horregatik, ezinbestekoa da ebaluazio prozedura ezartzea, ikaskuntza mota ezberdinen arteko loturak sortzen lagunduko duena, batzuetatik besteetara igarotzea erraztuta eta aukera emanda norberaren behar eta interesetara egokitutako heziketa bideak prestatzeko.

Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak honako hau ezartzen du 9.6 artikuluan: "Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatean lanbide heziketako irakaskuntzaren ebaluazio- eta matrikula-prozesuari dagokion araudia landuko du".

Horrez gain, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean oinarritutako titulu berrien ezarpenak agertoki berria sortzen du Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan hezkuntza sistemako lanbide heziketarako. Horren ondorioz, ebaluazio prozesuaren araudi berria egin behar da, egiaztatzen duena ikasleek eskuratu dituztela heziketa zikloko gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, bai eta lanbide prestakuntzak ere.

Xedea eta aplikazio eremua I. kapituluan zehaztu ondoren, II. kapituluan lanbide heziketaren ebaluazioaren ezaugarri orokorrak arautzen dira, eta adierazten da ebaluazio prozesua etengabe egin behar dela, funtsean prestakuntza izaera duela eta ebaluazioa moduluka bereiziko dela (izaera integratzailea galdu gabe). Gainera, etengabeko ebaluazioa garatzeko baldintzak zehazten dira, eta modalitate orokorrean modulu bakoitzerako egonen diren deialdi arrunten eta ohiz kanpoko deialdien kopurua ezartzen da.

  1. kapituluan ebaluazio saioak eta azken ebaluazioen epeak antolatzen dituzten xedapenak biltzen dira. IV. kapituluan lanbide moduluen eta heziketa zikloaren kalifikazioa arautzen da, eta aukera ematen da moduluei "ohorezko aipamenak" eta heziketa zikloari "ohorezko matrikula" emateko.

  2. kapituluan hurrengo mailara igarotzeko eta lantokiko prestakuntza modulura sartzeko irizpideak ezartzen dira. VI. kapituluan adierazten da zer baldintza dauden ikasleek eskaera egin dezaten matrikula baliogabetzeko eta ebaluazio deialdiari uko egiteko. VII. kapituluan xedapenak biltzen dira honako hauei buruz: lanbide moduluak baliozkotzea, lantokiko prestakuntza modulutik salbuestea eta baliozkotzeen eta salbuespenen prozedura.

  3. kapituluan biltzen dira gaur egungo araudi esparruak eskatzen dituen agiri berriak: ikaslearen ikasketa espedientea, ebaluazio aktak eta banakako ebaluazio txostenak. Era berean, ikasleen mugigarritasunari buruzko neurriak ezartzen dira. Amaitzeko, IX. kapituluan biltzen dira lanbide heziketako tituluak luzatzeari, erregistroari eta ondorioei dagozkien alderdiak.

    Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, onets dadin Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen egiaztapen prozesua arautzeko helburu duen foru agindu hau.

    Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    Lehenengoa.-Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen egiaztapena arautzea, ondoren azaltzen diren artikuluen bidez.

  4. KAPITULUA

    Xedea eta aplikazio eremua

    1. artikulua. Aplikazio xedea.

      Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen egiaztapena arautzea.

    2. artikulua. Aplikazio eremua

      Foru agindu hau aplikagarria izanen da lanbide heziketako ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu baimenduetan.

  5. KAPITULUA

    Lanbide heziketaren ebaluazioaren ezaugarri orokorrak

    1. artikulua. Ebaluazioaren helburua.

      Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren ebaluazioaren helburua da ikasleen ikaskuntza baloratzea, eta ikaskuntza hori honako hauek eskuratzera zuzenduta dago: heziketa zikloaren gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide prestakuntzak eta, hala badagokio, gaitasun unitateak.

      Ikaskuntza prozesuaren funtsezko elementuetako bat da ebaluazioa, bai irakasle eta ikasleentzat bai hezkuntza sistemako lanbide heziketarako, ikaskuntzen kalitatearen erreferentzia baita eta horiek errazten baititu.

    2. artikulua. Ebaluazioaren alderdi orokorrak.

      Ebaluazioa lanbide moduluka eginen da, eta erreferentzia gisa hartuko dira lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzak nahiz ebaluazio irizpideak; halaber, kontuan hartuko dira lanbide gaitasun egokiak eskuratzea, lan arloko autonomia, nortasuna eta heldutasun pertsonal zein profesionala eskuratzea, beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzea, lana segurtasun eta osasun egoera egokietan egitea eta ikaslea bere ikaskuntzan inplikatzea eta jarrera ona agertzea.

      Ikasleen ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen da hezkuntza sistemako lanbide heziketan; funtsean prestakuntza izaera izanen du eta ikasleen prestakuntza prozesu osoan eginen da.

      Ebaluazioa integratzailea izanen da, izan ere, heziketa zikloaren helburu orokorrak hartu behar ditu kontuan, moduluen ikaskuntza emaitzetan adierazitakoaren bidez.

      Bermatu dadin ebaluazioak prestakuntzarako balio duela eta irizpide erabat objektiboz ebaluatuko dela ikasleen errendimendua, horretarako eskubidea baitute, ikastetxeetako Zuzendaritzak, ikasturtearen hasieran, jendaurrean azalduko du zein ebaluazio irizpide aplikatuko diren curriculumean ezarritako ikaskuntzak eskuratu direla erakusteko. Orobat, jendaurrean jarriko dira lanbide moduluetan ebaluazio positiboa eskuratzeko eska daitezkeen helburuak, edukiak eta ikaskuntza emaitzak.

    3. artikulua. Etengabeko ebaluazioa.

      Modalitate orokorrean, etengabeko ebaluazioak eskatzen du ikasleak heziketa zikloa osatzen duten moduluetarako antolatu diren jardueretara erregulartasunez bertaratzea. Oro har, bertaratze hori ez da izanen modulu bakoitzaren iraupen osoaren %85etik beherakoa. Baldintza hori bete ezean, etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galduko da gutxieneko bertaratzea izan ez duen moduluan.

      Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleek ezin izanen dute jarduera praktikorik egin baldin eta, irakasle taldearen iritziz, horiek nolabaiteko arriskurik badute ikasleentzat, taldeko gainerako kideentzat edo ikastetxeko instalazioetarako.

      Ikastetxeko Zuzendaritzak neurri horren hartzaileak diren ikasleei eta, adinez txikiak badira, haien legezko ordezkariei jakinaraziko die etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu dutela eta zein diren horren ondorioak.

      Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu izana banakako ebaluazio txostenean adieraziko da.

    4. artikulua. Programazio didaktikoak eta ebaluazioa.

      Programazio didaktikoetan, arreta berezia emanen zaie ebaluazio prozesua planifikatzeko irizpideei eta horretan erabakiak hartzeari, bereziki honako hauei:

      1. Ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurei, eta ebaluazio tresna orokorrak ebaluazio irizpideen arabera moldatzeari.

      2. Gainditu gabeko lanbide moduluak errekuperatzeko jardueren plangintzari eta, espresuki, ikasleek beren kabuz egin ditzaketen jardueren plangintzari.

      3. Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleentzako ebaluazio sistemen eta tresnen garapenari.

    5. artikulua. Ebaluazioaren egokitzapena.

      Ebaluazio prozesuak ezgaitasuna duten ikasleen behar metodologikoetara egokituko dira, eta bermatuko da ebaluazio probak egin ahal izatea.

    6. artikulua. Matrikula eta deialdi kopurua ikasturteko.

      Matrikula ikasturte bakoitzerako eginen da eta, horri esker, ikasleek bi deialdi arrunt izateko eskubidea dute ikasturteko, modulu bakoitzerako, modalitate orokorrean.

    7. artikulua. Deialdi arruntak eta aparteko deialdia.

      Modalitate orokorrean, lanbide moduluek lau deialdi arruntetan izan dezakete azken ebaluazioa. Lantokiko prestakuntza moduluak bi deialditan izan dezake azken ebaluazioa. Deialdi horiek azken ebaluazioko saioetan eginen dira.

      Salbuespen gisa, lau deialdi arruntak amaitu dituzten ikasleek aparteko deialdia egiteko eska diezaiokete ikastetxeko zuzendariari, baldin eta egoera hauetakoren batean badaude: amatasuna edo aitatasuna, mendeko pertsonentzako arreta, gaixotasuna edo ikasketen garapen arrunta baldintzatu edo eragozten duen beste edozein egoera. Zuzendariak eskaera hori ebatzi eta interesdunei jakinaraziko die.

  6. KAPITULUA

    Ebaluazio prozesua

    1. artikulua. Irakasle taldea.

      Heziketa zikloa osatzen duten lanbide modulu guztiak kontuan hartuta, modulu horiek ematen dituen irakasle taldeak ebaluatuko du ikasleen ikaskuntza, irakasle tutoreak zuzenduta eta ikasketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR