JUS/2369/2011 Agindua, uztailaren 21ekoa,Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sarbide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duena

SecciónV. Estatuko Administrazioa

2011ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen otsailaren 28ko 264/2011 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile beharrei aurre egiteko.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan esleituriko eskumenak erabiliz eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren VI. liburuan aipatzen diren Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautzeko oinarri orokorrak ezarri dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa) arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena egin ondoren, Ministerio honek Laguntza Judizialeko Kidegora sartzeko hautapen prozesurako deialdia egitea erabaki du.

Deialdi honetan kontuan hartuko da, lan publikoa eskuratzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearekin eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak 2011ko urtarrilaren 28an hartutako erabakia betetzeko, horren bidez Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde publikoetako emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana onetsi baitzen. Halaber, honako hauek kontuan hartuta garatuko da:

Oinarri orokorrak

Deialdi hau arautzen duten oinarri orokorrak maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa) ezarri direnak izanen dira.

Oinarri berariazkoak

  1. -Lanpostuen deskribapena.

    1.1. Sarrera libreko hautapen prozesuetarako dei egiten da, 383 lanpostu betetzeko, otsailaren 28ko 264/2011 Errege Dekretuaren I. eranskinean, Justizia Administrazioaren Langileei buruzko atalean, jasotakoetatik, Laguntza Judizialeko Kidegoan (kidego kodea: 030); lanpostuak oposizio bidez beteko dira, eta hauxe da lurralde banaketa:

    LURRALDE EREMUA TXANDA IREKIA GUZTIRA
    Sistema orokorra Desgaitasunak dituztenentzako erreserba
    Andaluzia 153 9 162
    Kanariak 48 2 50
    Kantabria 14 - 14
    Valentziako Erkidegoa 19 1 20
    Madril 31 2 33
    Nafarroa 9 - 9
    Euskal Autonomia Erkidegoa 53 3 56
    Penintsulako gainerako erkidegoak eta Balear Uharteak 37 2 39
    GUZTIRA 364 19 383
    1.2. Deitutako plaza guztietatik 19 gordeko dira, 1.1. puntuan emandako lurralde banaketarekin, legez %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortuta duten pertsonentzat, baldin eta frogatzen badute desgaitasun gradu hori dutela eta Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateragarria dela, eta hautapen probak gainditzen badituzte. %33tik gorako elbarritasuna duten pertsonatzat joko dira, abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, abenduaren 2ko 51/2003 Legearen ondorioetarako, ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta ezintasun iraunkorragatiko edo desgaitasunagatiko erretiro pentsioa aitorturik duten klase pasiboetako pentsiodunak

    Desgaitasuna dutenentzat erreserbatzen diren lanpostuetatik batzuk bete gabe geratzen badira, ez dira metatuko sarbide orokorreko lanpostuetara.

    Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba kupoa aukeratzen duten izangaiek ezin izanen dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuetarako.

    1.3. Izangaiek soilik parte har dezakete lurralde eremu bakarrean eta, gaindituz gero, nahitaez hartuko dute destinoa lurralde eremu horretan. Lurralde eremu batean bete gabe geratzen diren lanpostuak ezin izanen zaizkie metatu beste lurralde eremu bateko lanpostuei.

    1.4. Deialdiaren oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta lanpostuak eskaini diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Aldi berean argitaratzerik ez badago, agindu honetan ezarritako mugaegun eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen egunetik aurrera kontatuko dira.

  2. -Hautapen prozesua.

    2.1. Hautapen prozesua oposizio sistemaren bidez eginen da, eta I. eranskinean zehazten diren ariketak, balorazioak eta puntuazioak bilduko ditu.

    2.2. Hautapen prozesuan hautapenerako ikastaro teoriko-praktikoa gainditu beharko da. Ikastaro hori egiteko, oposizioa gainditu duten izangaiek -izangaiak ezin izanen dira deialdiko plazak baino gehiago izan- Justizia Ministerioak praktiketako funtzionario izendatuko ditu.

    2.3. Hautapen prozesuaren azken kalifikazioa oposizioaldian eta hautapen-ikastaroan lortutako azken puntuazioen batura izanen da.

    2.4. Berdinketa izanez gero, honela ezarriko da puntuazio ordena: oposizioaldia lehenetsiko da; bigarrenik hautapen ikastaroa. Berdinketak irauten badu, oposizioaldiko bigarren ariketako nota lehenetsiko da. Hala ere berdinketak irauten badu, lehen deiturako lehen letra lehenetsiko da, "U" letratik hasita.

  3. -Programa.

    Oposizioaldiaren programa maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa) agertzen da. Oposizioko ariketa guztietarako gai-zerrendaren edukiak Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdi honen egunean argitaratzen den araudia beteko du, araudi hori artean indarrean jarri ez bada ere.

  4. -Titulazioa eta parte hartzeko bestelako betebeharrak.

    Hautapen prozesu honetan parte hartzeko, Oinarri Orokorren zazpigarren oinarrian adierazitako baldintza guztiak bete behar dira. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eduki behar da, edo lortzeko moduan egon. Horrez gain, ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan (ekainaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoa ere bete beharko da. Agindu horretan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako bigarren hezkuntzako graduatu tituluen eta batxilergokoen arteko baliokidetzak ezartzen dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, ondorio akademiko eta profesionaletarako homologazioaren edo, hala behar denean, baliozkotzearen frogagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei (89/48/EE Zuzentaraua).

  5. -Eskabideak.

    5.1. Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eta azterketa egiteko eskubidearen tasak likidatzeko eskabidearen eredu ofiziala (790 eredua) bete beharko dute. Inprimaki hori autokopiakoa da eta goialdean "Justizia Ministerioa, Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskaera eta azterketa tasaren likidazioa" izenburua du. Eredua gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako beste hizkuntza ofizialetan eskuratzen ahalko da. Eredua dohainik banatuko da Justizia Ministerioan, justizia auzitegi nagusietan, entzutegi probintzialetan, Justizia Ministerioaren lurraldeetako gerentzietan, lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan, Lehendakaritza Ministerioko Informazio Administratiborako Zentroan eta Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan. Eskabidearen eredua www.mjusticia.es webgunetik ere jaitsi ahal izanen da.

    5.2. Eskabidea hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 2011ko irailaren 6tik 25era bitarte, biak barne, Justiziako estatu-idazkariari zuzendua. Eskabidea ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada izangaia baztertu eginen da.

    5.3. Eskaera, dagokion tasa pagatu eta gero, hemen ere aurkezten ahalko da:

    1. Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Jacinto Benavente plaza, 3, 28071 Madril).

    2. Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organo edo bulegoetako edozeinetan.

    3. Erregistro telematikoaren bitartez Interneteko www.mjusticia.es helbidean, eta helbide horretan azaltzen diren jarraibideen arabera.

      Eskabidea horrela aurkezten dutenek bide telematikotik ordaindu beharko dute azterketaren tasa.

      Oinarri orokorrak ezarri dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa) bederatzigarren oinarrian xedatuta dagoenaren arabera ordainketa horretatik salbuetsita dauden edo tasen murrizketarako eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute sistema hori erabili, eta paperezko eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute. Salbuespenerako edo murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute oinarri honetako a) edo b) ataletan adierazten diren erregistroetako batean.

      5.4. Azterketa-eskubideen tasa.

      Azterketa-eskubideen tasaren zenbatekoa 10,78 euro izanen da, eta bederatzigarren oinarri orokorrean adierazten denaren arabera ordainduko da.

      Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira bederatzigarren oinarri orokorreko 6. puntuan zehazten diren betebeharrak betetzen dituzten izangaiak. Horiek salbuespen horretarako eskubidea egiaztatu beharko dute oinarri horren 4. puntuan adierazten den dokumentazioa aurkeztuz.

      5.5. Eskabidea betetzeko jarraibideak emanen dira eskabidearen atzealdean. Jarraibide horiek III. eranskinean agertzen dira. Gainera, jarraibide partikular hauei ere jarraitu beharko zaie:

      5.5.1. "Azterketa egiteko probintzia" laukian, izangaiek oposizioaldiko ariketak zein probintziatan egin nahi dituzten adierazi beharko dute. Zein lurralde-eremutan aurkezten diren, horretan egin beharko dute; hona hemen probintziak:

      LURRALDE EREMUA AZTERKETA EGITEKO HIRIA
      Andaluzia Sevilla (41)
      Kanariak Las Palmas Kanaria Handikoa (35)Santa Cruz Tenerifekoa (38)
      Kantabria Santander (39)
      Madril Madril (28)
      Nafarroa Iruña (31)
      Euskal Autonomia Erkidegoa Vitoria-Gasteiz (01)
      Valentziako Erkidegoa Valentzia (46)
      Penintsulako gainerako
      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR