JUS/2370/2011 Agindua, uztailaren 21ekoa,Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sarrera irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duena

SecciónV. Estatuko Administrazioa

2011ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen otsailaren 28ko 264/2011 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile beharrei aurre egiteko.

Ministerio honek, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan eman zaizkion eskumenak erabiliz, maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduari jarraituz (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), bertan ezartzen baitira oinarri orokorrak Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren VI. liburuan aipatzen diren Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautzeko, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman ondoren, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko hautapen prozesurako deialdia egitea erabaki du.

Deialdi honetan kontuan hartuko da, lan publikoa eskuratzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearekin eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak 2011ko urtarrilaren 28an hartutako erabakia betetzeko, horren bidez Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde publikoetako emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana onetsi baitzen. Halaber, honako hauek kontuan hartuta garatuko da:

Oinarri orokorrak.

Deialdi hau arautzen duten oinarri orokorrak maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa) ezarri direnak izanen dira.

Oinarri berariazkoak.

  1. -Lanpostuen deskribapena.

    1.1.-Sarrera libreko (kidego kodea: 010) eta barne igoeraren bidezko (kidego kodea: 001) hautapen prozesuetarako dei egiten da, 279 lanpostu betetzeko, otsailaren 28ko 264/2011 Errege Dekretuaren I. eranskinean, Justizia Administrazioaren Langileei buruzko atalean, jasotakoetatik, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan; lanpostuak oposizio bidez beteko dira sarrera libreko lanpostuen kasuan, eta oposizio-lehiaketaren bidez barne igoeraren bidezko sistemaren kasuan. Hauxe da lurralde banaketa:

    LURRALDE EREMUA TXANDA IREKIA BARNE IGOERAREN TXANDA GUZTIRA
    Sistema orokorra Desgaitasunak dituztenentzako erreserba Sistema orokorra Desgaitasunak dituztenentzako erreserba
    Andaluzia 41 2 40 3 86
    Kanariak 7 - 8 - 15
    Kantabria 2 - 3 - 5
    Valentziako Erkidegoa 13 1 13 1 28
    Galizia 7 - 7 - 14
    Madril 7 - 8 - 15
    Euskal Autonomia Erkidegoa 22 2 21 1 46
    Penintsulako gainerako erkidegoak eta Balear Uharteak 33 2 33 2 70
    GUZTIRA 132 7 133 7 279
    1.2.1.-Deialdiko txanda irekiko lanpostu guztietatik 7 gordeko dira, 1.1 puntuan ageri den lurralde banaketarekin, legez %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten, frogatzen baldin badute desgaitasun gradu hori dutela eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateragarria dela, eta hautapen probak gainditzen badituzte. %33tik gorako elbarritasuna duten pertsonatzat joko dira, abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, abenduaren 2ko 51/2003 Legearen ondorioetarako, ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta ezintasun iraunkorragatiko edo desgaitasunagatiko erretiro pentsioa aitorturik duten klase pasiboetako pentsiodunak

    Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanposturen bat bete gabe geratzen bada, ez zaie gehituko sarrera orokorreko lanpostuei.

    1.2.2.-Deialdiko barne igoerako lanpostu guztietatik 7 gordeko dira, 1.1 puntuan ageri den lurralde banaketarekin, legez %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten, frogatzen baldin badute desgaitasun gradu hori dutela eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateragarria dela, eta hautapen probak gainditzen badituzte.

    Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanposturen bat bete gabe geratzen bada, barne igoeraren bidezko sarrera orokorreko lanpostuei gehituko zaie, horrela xedatzen baita Botere Judizialari buruzko Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 19ko 10/2003 Lege Organikoaren 490.2 artikuluan.

    1.3.-Sarrera sistemetatik edozeinetan, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuak eskatzen dituzten izangaiek ezin izanen dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuak eskuratzeko.

    Ezin izanen da aldi berean parte hartu txanda irekiko sarrera sistema orokorrean eta barne igoerako sisteman.

    Izangaiek lurralde eremu bakar batean parte hartu ahal izanen dute, eta, prozesua gainditzen badute, nahitaez hartuko dute destinoa lurralde eremu horretan. Lurralde eremu batean bete gabe geratzen diren lanpostuak ezin izanen zaizkie metatu beste lurralde eremu bateko lanpostuei.

    1.4.-Deialdiaren oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta deialdiko lanpostuak dauden autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Aldi berean argitaratzerik ez badago, agindu honetan ezarritako mugaegun eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen egunetik aurrera kontatuko dira.

  2. -Hautapen prozesua.

    2.1.-Sarrera irekiko hautapen prozesua oposizio sistemaren bidez eginen da. Ariketak, balorazioak eta puntuazioak I.A eranskinean zehaztuta daude.

    Barne igoerako sarrerarako hautapen prozesua oposizio-lehiaketa bidez eginen da. Lehendabizi oposizioaldia izanen da. Egin beharreko ariketak, puntuazioak eta balorazioak 1.B.1 eranskinean zehaztuta daude.

    Oposizioaldia gainditzen duten oposiziogileak lehiaketaldira igaroko dira. Baloratuko diren merezimenduak 1.B.2 eranskinean zehaztuta daude.

    Bi sarrera-txandetan ere, hautapenerako ikastaro teoriko-praktiko bat gainditu beharko da hautapen prozesuaren barnean. Oposizioaldia eta, hala behar denean, lehiaketaldia gainditu dituzten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Justizia Ministerioak, praktikaldia egin dezaten. Izangai horiek ez dira izanen deialdiko lanpostuak baino gehiago.

    2.2.-Hautapen prozesuaren amaierako kalifikazioa kalkulatzeko, fase guztietan lortutako azken puntuazioak batuko dira: oposizioaldikoa, lehiaketaldikoa, halakorik bada, eta hautapen ikastarokoa.

    2.3.-Lehendabizi barne igoerako txanda ebatziko da, eta gero txanda irekia.

    2.4.-Berdinketa izanez gero, honela ezarriko da puntuazio ordena: oposizioaldia lehenetsiko da; bigarrenik lehiaketaldia, halakorik bada, eta hirugarrenik hautapen ikastaroa. Berdinketak irauten badu, oposizioaldiko bigarren ariketako nota lehenetsiko da, eta ondoren, lehen ariketakoa. Hala ere berdinketak irauten badu, lehen deiturako lehen letra lehenetsiko da, "U" letratik hasita.

  3. -Programak.

    Oposizioaldian indarra izanen duen programa maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan dago (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Oposizioko ariketa guztietarako gai zerrenden edukia bat etorriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdi honen egunera arte argitaratutako arauekin, oraindik indarra hartu gabe badaude ere.

  4. -Titulazioa eta parte hartzeko bestelako betebeharrak.

    4.1.-Hautapen prozesu honetan sarrera irekiko sistemaren bidez parte hartzeko, Oinarri Orokorretako zazpigarren oinarrian adierazitako baldintza guztiak bete behar dira. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean unibertsitate diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko titulua edo gradua edo baliokidea eduki behar da, edo lortzeko moduan egon. Atzerrian lortutako tituluak badira, ondorio akademiko eta profesionaletarako homologazioaren edo, hala behar denean, baliozkotzearen frogagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei (89/48/EE Zuzentaraua).

    4.2.-Barne igoerako txandako izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte, gainera:

    1. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko (lehen Justizia Administrazioko Laguntzaileak) karrerako funtzionarioa izatea.

    2. Kidego horretako karrerako funtzionario gisa gutxienez bi urtez aritu izana, lanpostuaz jabetu zen egunetik hasita.

  5. -Eskabideak.

    5.1.-Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eta azterketa egiteko eskubidearen tasak likidatzeko eskabidearen eredu ofiziala (790 eredua) bete beharko dute. Inprimaki hori autokopiakoa da eta goialdean "Justizia Ministerioa, Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskaera eta azterketa tasaren likidazioa" izenburua du. Eredua gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako beste hizkuntza ofizialetan eskuratzen ahalko da. Eredua dohainik banatuko da Justizia Ministerioan, justizia auzitegi nagusietan, entzutegi probintzialetan, Justizia Ministerioaren lurraldeetako gerentzietan, lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan, Lurralde Politikaren eta Administrazio Publikoen Ministerioko Informazio Administratiborako Zentroan eta Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan. Eskabidearen eredua www.mjusticia.es webgunetik ere jaitsi ahal izanen da.

    5.2.-Eskabidea hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 2011ko irailaren 6tik 25era bitarte, biak barne, Justiziako Estatu-idazkariari zuzendua. Eskabidea ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada izangaia baztertu eginen da.

    5.3.-Eskabidea, dagokion tasa pagatu eta gero, toki hauetan aurkezten ahalko da:

    1. Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Jacinto Benavente plaza, 3, 28015 Madril).

    2. Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organo edo bulegoetako edozeinetan.

    3. Erregistro telematikoaren bitartez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR