138/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, sentsibilizazio arloko eta garapenerako prestakuntza eta ikerketa arloetako esku-hartzeak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako erakundeek, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, garapenerako laguntza ofizial gisa (GLO), herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen gisa, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko asmoz.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetza sustatzeko. Halaber, haren 7.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Publikoek garapenerako lankidetzarako programetan garapenerako hezkuntzarako eta gizartearen sentsibilizaziorako ekintzak bilduko dituztela, zuzenean edo garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera egin beharrekoak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Horrenbestez, beharrezkoa da sentsibilizaziorako eta garapenerako hezkuntzarako esku-hartzeak egiteko diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitate, gardentasun, konkurrentzia, objektibotasun, berdintasun, bereizkeriarik ez eta kontrol printzipioak bermatzeko, baita administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimena eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eraginkortasuna ere.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Sentsibilizazio arloko eta garapenerako prestakuntza eta ikerketa arloetako esku-hartzeak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-260.000 euroko gastua baimentzea, guztira, "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900001 91200 4819 143102 kontu-sailaren kargura, Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretik.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.-Foru agindu hau igortzea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Kontabilitate Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 2an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

ERANSKINA

Sentsibilizazio arloko eta garapenerako prestakuntza eta ikerketa arloetako esku-hartzeak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

Lehena.-Xedea eta helburua.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 2011rako diru-laguntzen deialdia egin du. Horien bidez, Nafarroan diren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GGKE) batera garapen bidean diren herrialdeetako arazoekiko gizartea sentikorrago bihurtzeko eta Nafarroako herritarrek elkarren mende dagoen munduari buruzko kontzientzia eta ulermen kritikoa garatzea sustatzeko esku-hartzeak finantzatuko dira. Lankidetzako agenteak erakundeen aldetik indartzeko helburua duten esku-hartzeak ere sartuko diru deialdi honetan.

  1. Esku-hartzeak bi mota edo modalitatetakoak izaten ahal dira:

    A modalitatea: sentsibilizazio ekintzak. Esku-hartze horien xedea garapen bidean dauden herrialdeetako arazoak jakitea erraztea eta txirotasunaren arrazoiak eta globalizazioaren harreman ekonomikoak, sozialak eta kulturalak ulertzen laguntzea da.

    B modalitatea: garapenerako prestakuntza eta ikerketa proiektuak. Esku-hartze horien bidez, Nafarroako Lankidetzako agenteen gaitasunak irmotuz erakundeen aldetik indartzea eta giza garapenaren sustapenari eta txirotasuna desagerrarazteari lotutako I+G+B ekintzak aztertu eta proposatzea sustatuko da.

    Bigarrena.-Aurrekontuaren erabilgarritasuna.

    Helburu horretarako 260.000 euro erabiliko dira 2011rako, Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorreko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko kontu-sailetik.

    Zenbateko osoa oinarri hauen I. eranskinean aipatutako bi modalitateen eta azpimodalitateen artean banatuko da, honela:

    -A modalitatea: sentsibilizazio ekintzak: 200.000 euro.

  2. azpimodalitatea: 110.000 euro.

  3. azpimodalitatea: 90.000 euro.

    -B modalitatea: garapenerako prestakuntza eta ikerketa proiektuak: 60.000 euro.

  4. azpimodalitatea: 40.000 euro.

  5. azpimodalitatea: 20.000 euro.

    Azpimodalitateetako batean ez bada amaitzen aurreikusitako kreditua, soberakina beste azpimodalitatean banatuko da. Halaber, modalitateetako batean ez bada amaitzen aurreikusitako kreditua, soberakina beste modalitatean banatuko da.

    Hirugarrena.-Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen betebeharrak.

    Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek beharkizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Pertsona juridiko pribatuak izatea eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legez eratu eta inskribatuak egotea Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Entitatearen egoitza soziala edo haren ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

    3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdi honen xede diren laguntzen onuradun izan.

    4. Gainera, bi GGKE edo gehiagoz edo GGKE batez eta martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 19. artikuluan aipatutako beste lankidetza agente batzuez eratutako taldeek ere parte hartzen ahalko dute, nortasun juridiko propioa edukita zein eduki gabe, eta entitate onuradunen izaera eskuratzen ahalko dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.2 eta 8.3 artikuluetan aurreikusitako moduan. Kasu horietan, elkarturiko entitateetako bakoitzak aurreko baldintza guztiak bete beharko ditu, beste agente batzuentzat salbuesten den a) baldintza izan ezik.

      Nolanahi ere, GGKE batek ordezkatu beharko du erakundea.

    5. B modalitateko proiektuei dagokienez, esku-hartzea gauzatzen duen talde teknikoa entitate eskatzailearen Nafarroako egoitzako edo ordezkaritzako kideek osatuko dute, gehienbat.

      Laugarrena.-Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitate eskatzaileek aurkezten dituzten esku-hartzeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    6. Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2., 3. eta 7. artikuluei lotzea.

    7. Finantzaketaren %20, gutxienez, funts propioetatik, beste administrazio publiko batzuetatik -Nafarroako Gobernuaren beste departamentuen eta erakunde autonomoen funtsak kenduta- edo beste entitate batzuetatik aterako da.

    8. Esku-hartzeak 2011n egitea.

    9. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, egin beharreko proiektuaren kostua.

    10. Esku-hartze bakoitzeko eskatzen diren gehieneko zenbatekoak honako hauek izanen dira:

      A modalitatea: 12.000,00 euro (30.000 euro, erakunde gisa aurkezten bada).

      B modalitatea: 15.000 euro.

      Bosgarrena.-Eskaerak aurkeztea.

  6. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

  7. Eskatzaile bakoitzak gehienez bi eskaera aurkezten ahalko ditu modalitate bakoitzeko.

  8. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian (González Tablas kalea, 7, 31005-Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako tokietan; azken kasu horretan, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuari egun berean jakinaraziko zaio, faxez (848 423818), eskaera igorri dela. Dena dela, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 10 egun natural iraganik dokumentaziorik jaso ez bada, ez da inola ere onartuko. Eskaerak posta bulegoen bidez aurkezten badira, gutun-azala...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR