227/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, abuztuaren 5eko 127/2011 Foru Aginduaren 2. atala aldatu, eta Seneka Sariak ematen dituena, 2012ko aurrekontuaren kargura. Sari horiek aurreikusirik daude 'Espainiako unibertsitateen arteko ikasleen mugikortasunerako 2011-2012 ikasturteko laguntza osagarriak' emateko deialdian.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzako kontseilariak emandako abuztuaren 5eko 127/2011 Foru Aginduak "Espainiako unibertsitateen arteko ikasleen mugikortasunerako 2011-2012 ikasturteko laguntza osagarrietarako" deia egin zuen. Deialdian proposatu zen hiru sari gehigarri ematea deialdian eskatutako baldintza guztiak bete eta ikasketa espediente onenak aurkezten dituzten eskatzaileei.

Unibertsitateen eta Etengabeko Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendariak proposamena egin du SENEKA programako Espainiako unibertsitateen arteko ikasleen mugikortasunerako 2011-2012 ikasturteko laguntza osagarrien deialdia ebazteko, "Seneka sariak" delako modalitatean, Balorazio Batzordeak egin duen proposamenaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 5eko 127/2011 Foru Aginduaren 2. atala aldatzea. Honela geldituko da:

    9.660,00 euroko gehieneko gastua onestea, 2012ko aurrekontuan sortuko den "Espainiako Unibertsitateekin trukeak egitea: Seneka" izeneko 431000-43100-4800-322302 kontu-sailaren kargura.

  2. Deialdi honetarako 2011ko aurrekontuaren kargura aurreikusitako gasturako baimena kentzea.

  3. Deialdi honetarako aurreikusitako gastua 2012ko aurrekontuaren kargura baimentzea.

  4. Honako eskaera hauek ez onartzea:

    VANESSA GARCÍA JURADO

    Deialdiko oinarrietan eskatutako batez besteko notara ez iristeagatik.

    IÑIGO MUÑOZ ESCRIBANO

    Batez besteko nota kalkulatzeko behar den ikasketa espedientea ez aurkezteagatik.

  5. Bi Seneka sari ematea, bakoitza 1.000 eurokoa, ikasketa espediente onena aurkeztu duten bi eskatzaileei:

    JOSE MARIA PEREZ ROLDAN

    ARRATE MARTINEZ AGOUES

  6. Seneka saria, 1.000 eurokoa, Natalia Martin Solari behin-behineko ematea.

  7. Emandako sariak, gehienez ere 3.000 euroko zenbatekoa egiten dutenak, 2012ko aurrekontuan sortuko den "Espainiako Unibertsitateekin trukeak egitea: Seneka" izeneko 431000-43100-4800-322302 kontu-sailaren kargura ordainduko dira, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, betiere horretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR