116/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, seme-alabak zaintzeko familiaren erantzunkidetasuna sustatzeko zuzeneko diru-laguntzetarako 2011ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, bere jarduketa programen artean, haur eta familiei oinarrizko arreta emateko programa bat du.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak direla eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Nafarroako Gobernuaren 2011ko otsailaren 21eko Erabakiaren bidez baimendu zen banakako ebaluazioaren araubidea erabiltzea seme-alabak zaintzeko familiaren erantzunkidetasuna sustatzeko zuzeneko diru-laguntzetarako, 2011ko deialdian.

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiari esleitu zitzaizkion, beste eginkizun batzuen artean, Nafarroako Foru Komunitateko familientzako programen sustapena, koordinazioa, kudeaketa eta jarraipena.

Bestalde, irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurrekontuen kargura emanen diren diru-laguntzen deialdiak egiteko eskumena Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari esleitu zitzaion.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Seme-alabak zaintzeko familiaren erantzunkidetasuna sustatzeko zuzeneko diru-laguntzetarako 2011ko deialdia onestea.

  2. 150.000 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Familia eta lana bateratzeko laguntzak" izeneko 950001 92210 4809 231503 kontu-sailaren kargura.

  3. Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera eta Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiko Familiaren Sustapenerako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko apirilaren 1ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Deialdiaren oinarriak

  5. Xedea.

    Deialdiaren xedea da zuzeneko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2011n seme-alabak zaintzeko familia-erantzunkidetasuna sustatzeko, laneko, familiako eta bizitza pertsonaleko eginkizunak bateratzeko neurri osagarri gisa, eta, hortaz, pertsonen arteko berdintasuna lortzen laguntzeko.

    Aipatutako laguntzen bidez, seme-alaba jaioberrien zaintzan erantzunkidetasuna sustatu nahi da, bai eta familiako aitak oinarrizko zainketetan parte har dezala bultzatu ere; horrela, gizartearen pentsamoldea aldatu nahi da, bai eta ulertarazi ere, seme-alabak zaintzea ez dela sexu bakar baten erantzukizuna, eta gizonek zein emakumeek parte hartu behar dutela seme-alaben hazkuntzan, betebehar eta eskubide berberekin.

  6. Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

    2.1. Hilero ordainduko den diru-laguntza emanen zaie bigarren semea edo alaba (edo hortik aurrerakoak) izaten duten familiakideei, semeak edo alabak hamabi hilabete betetzen dituen arte edo, bestela, 2011ko abenduaren 31 arte, aitak eta amak biek ala biek lan egiten badute eta aitak lanean eszedentzia eskatu badu laguntza jasotzeko eskubidea ematen dion semea edo alaba zaintzeko.

    2.2. Adopzio kasuetan, edo familia unitatean harreran dauden adingabeak eta urtebetetik gora hartzea aurreikusten den kasuetan, emakidaldia adopzioaren datatik edo harrera eratzen den egunetik zenbatuko da.

    Desgaitasuna duten adingabeen kasuan, desgaitasun maila aitortzen zaion egunetik hasiko da zenbatzen epea.

    2.3. Foru agindu honetan araututako laguntzen ondorioetarako, %33ko edo hortik goitiko desgaitasun maila duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala zenbatuko da.

    Ondorioak behin betiko finkatuta ez egoteagatik ezinezkoa denean desgaitasun maila baloratzea, foru agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko aldeko txostena beharko da, desgaitasuna baloratzeaz arduratzen den administrazio unitateak emana.

    2.4. Ez dira familia unitateko kidetzat joko hemezortzi urtetik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR