83/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, lau seme-alaba edo gehiagoko familientzako laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzak emateko deialdia urtero onetsi beharra dagoela eta deialdian bertan ezarriko dela diru-laguntzen zenbatekoa. Halaber, maiatzaren 20ko 126/2003 Foru Dekretuak, amatasunaren diru-laguntzak arautzen dituenak, laguntza horiek jasotzeko baldintzak eta betebeharrak ezartzen ditu.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek ematea egokia dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla. Halaber, Ogasuneko Kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia jaso da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzak emateko 2011ko deialdia onestea.

  2. 880.000,00 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familientzako laguntzak" izeneko 950001 92210 4809 231502 kontu-sailaren kargura.

  3. Deialdi honetako aurrekontuaren kargura ordaintzea 2010ean aurkeztu eta administrazio kudeaketaren arrazoiengatik urte horretan ebatzi gabe utzi ziren eskaerak.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau igortzea Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiko Familiaren Sustapenerako Zerbitzura eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora.

    Iruñean, 2011ko martxoaren 8an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, M.ª Isabel García Malo.

    Deialdiaren oinarriak

    Lehena.-Xedea.

    Foru agindu honen xedea da lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzak emateko deialdia onestea. Deialdia arau hauetan aurreikusita dago: Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarrian (Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legean idatzitako moduan) eta amatasunaren diru-laguntzak arautzen dituen maiatzaren 20ko 126/2003 Foru Dekretuan.

    Bigarrena.-Onuradunak.

    Onuradunak izanen dira, aplikatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR