68/009 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa garatzen duena, brigaden eta taldeen maila arte.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.

Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 19.2 artikuluan dio Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloak Barne Segurtasunaren Dibisioa eta Polizia Administratiboaren Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

  1. KAPITULUA

    Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloaren antolaketa egitura

    1. ATALA

      Barne Segurtasunaren Dibisioa

    2. artikulua. Brigadak.

      Barne Segurtasunaren Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:

      1. Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigada.

      2. Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada.

    3. artikulua. Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigada.

    4. Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigadari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

      1. Foru Komunitateko erakundeen eraikinak zaindu, kontrolatu eta gordetzea, eraikinaren inguruabar bereziak direla-eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak hala agintzen duenean.

      2. Sarrera kontrolatzea aurreko idatz-zatian aipatutako eraikinetan eta goi agintariek aldi baterako adierazten dituzten gainerakoetan, eta Administrazioaren eraikin publikoak zaindu eta sarrerak kontrolatzen dituzten segurtasun pribatuko zerbitzuekin koordinatu eta lankidetzan aritzea.

      3. Aurreko idatz-zatian adierazitako eraikinetan dauden ondasunei edo haiek erabiltzen dituzten pertsonei segurtasuna eta babesa ematea.

      4. Atxilotuak zaindu eta babestea.

      5. Egindako atxiloketen ondoriozko lekualdaketak egitea eta atxilotuak epaileengana eramatea, Foruzaingoaren barrenean zigor arloko instrukzioaz arduratzen diren organoekin lankidetzan.

      6. Zehazten diren gutun, pakete eta gauzak kontrolatu, banatu eta, oro har, haien tratamendua egitea.

      7. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

    5. Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigada unitate zentrala izanen da.

    6. artikulua. Taldeak.

      Esleitu zaizkion eginkizunak burutzeko orduan hobeki espezializatzeko, Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

      1. Justiziako Taldea.

      2. Parlamentuko Taldea.

      3. Jauregiko Taldea.

      4. Kontrol eta Ikuskapen Taldea.

      5. Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea.

    7. artikulua. Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada.

    8. Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigadari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

      1. Segurtasunari loturiko kontuetan aholku eta sostengu ematea.

      2. Hornidurei, azpiegiturei eta segurtasun sistema fisikoei dagokienez poliziaren irizpideak ezartzea.

      3. Segurtasunari buruz esleitzen zaizkion azterketa, plan eta proiektuak garatzea.

      4. Nafarroako Gobernuari loturiko segurtasun pribatuaren zerbitzuak ikuskatzea eta arlo horretako kontratazio prozeduretan parte hartzea.

      5. Aurreko idatz-zatian aipatutako arloan atzematen diren arau-hausteak salatzea.

      6. Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek segurtasun arloan ezer eskatuz gero, laguntza eta informazio zientifiko-teknologikoa ematea.

      7. Nafarroako Gobernuaren eta hari loturiko erakundeen eraikinetan dauden bideo-zaintza sistemetan jasotako irudiak atera, gorde eta tratatzea, arlo horretako arauek ezarritakoa begiratuz betiere.

      8. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

    9. Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada unitate zentrala izanen da.

    10. ATALA

      Polizia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR