ERABAKIA, 2008ko uztailaren 21ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematen diona. Espedientea Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatu du Nasuinsaren bitartez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko apirilaren 16an Nasuinsa enpresak Sarrigurengo Ekohiriaren UPS aldatzeko espedientea aurkeztu du.

I.-Proposatu diren aldaketak.

  1. 1-1 lurzatia, "Sarrigurengo gune historikoa".

    Nasuinsak indarreko UPSren arabera babes handiena duten eraiki- netako bat, Sarrigurengo eliza zaharra, zaharberritzea aztertu du. Hain zuzen ere, zaharberrikuntza proiektua egin du eta bertan elizaren zaharberrikuntza eta birgaikuntzaz gainera hari atxikita hura erabiltzeko behar diren zerbitzuetarako eraikina eraikitzea ere jaso da.

    Oraintsu, sakristia zaharra eraitsi da, elizari atxikitako barrunbe horrek ez baitzuen inolako balio arkitektonikorik elizaren izaera monumentalarekin alderatuta. Beste alde batetik, elizaren zati bat indarreko UPSn (eta katastroan) zehaztutako lurzatitik kanpo dagoela detektatu da.

    Hori dela eta, sustatzaileak, lurzatia eraikuntzaren errealitatera egokitu behar dela pentsaturik, haren mugak aldatzea proposatu du proiektatutako eranskina eta eliza, sakristia zaharra eraitsi ondoren geratzen dena, hartu ahal izateko. Eraisketak libre utzitako lurzoruarekin mugen doikuntzaren ondorioz okupatuko den lurzoru publikoa konpentsatuko da. Gainera, geroago xehetasun azterlana egin beharrik ez izateko, espedientean zehaztuko dira eraikitzeko gehieneko lerrokadurak, lurzati berriaren mugekin bat heldu direnak.

  2. Cabárceno kalea aldatzea eta ekialdeko ingurabidearekin lotzea.

    Gaur egun Cabárceno kale osoan ibilgailuak norabide batean bakarrik ibil daitezke. Bada, EP-3 lurzatiaren pareko tartea (laster Tracasa enpresa publikoak okupatuko du) aldatuko da eta bi errei jarriko dira, hau da, ibilgailuak bi norabideetan ibili ahal izango dira. Horrez gainera, Arangurengo biribilgunetik hasitako sarbide zuzena izango da (sarrerakoa bai baina irteerakoa ez). Aldaketa honen proiektua eta egin beharreko obrak Tracasaren kontura izango dira. Aldaketari esker ekialdeko ingurabidearen eta EP-3 lurzatiaren arteko ibilgailu trafikoa hobetuko da eta lurzati hori ingurabidearen beste aldean dagoen Berrikuntzaren Hiriarekin lotuko da.

  3. 10.1/A-2 eta 10.1/A-1b lurzatiak.

    Lurzati hauek Acciona enpresa taldearenak dira; aldaketa hauek proposatu dira:

    -10.1/A-2 lurzatian gauzatu ez den eraikigarritasuna (1.000 m²) 10.1/A-1b lurzatikoari gehituko zaio (oraindik ez dago eraikinik), baina ez da aldatuko lurzatiei ezarritako guztirako lurzoru eraikigarria, ez lurzatiko eraikuntzaren gehieneko okupazioa (lurzati bakoitzeko azaleraren %20), ez lurzati bakoitzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR