39/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europar Batasunak emandako zuzentarauekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak komenigarritzat jotzen du garraio eta logistikaren sektorean ingurumena errespetatzen duten neurriak abiaraztea. Neurrien helburua da emisio kutsagarriak murriztea eta Nafarroako Foru Komunitatearen garapen iraunkorra bultzatzea, bai eta sektore horretako enpresen lehiakortasuna hobetzea, logistika-katean eta garraio-katean inplikaturik dauden agenteek zerbitzu iraunkorrak jasotzeko gero eta handiagoa den eskaerari erantzunez.

Helburu horiekin Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko markak sortu dira, foru agindu honetan ezartzen diren ingurumen arloko irizpideei jarraituz zerbitzuak ematen dituzten enpresak identifikatzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko markak ezartzea eta horiek erabili ahal izateko baldintzak finkatzea.

  2. artikulua. Definizioa.

    Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko marken helburua da garraio eta logistikaren sektorean zerbitzuak foru agindu honetan ezartzen diren ingurumen arloko irizpideei jarraituz ematen dituzten enpresak identifikatzea. Marka horien zeinu grafikoak foru agindu honen I. eranskinean deskribatzen dira.

  3. artikulua. Marken titulartasuna eta araubide juridikoa.

  4. Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko marken jabea Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioa da. Marka horiek foru agindu honen I. eranskinean deskribatzen dira.

  5. Marka horien araubide juridikoa foru agindu honetan, Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legean eta arloagatik aplikatzekoa den gainerako araudietan ezarritakoa da.

  6. artikulua. Eskuratzeko baldintza orokorrak.

  7. Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea baldintza hauek betetzen dituzten enpresei emanen zaizkie: salgaien garraio eta logistikaren edo bidaiarien autobus bidezko garraioaren sektoreko enpresa izatea, egoitza fiskala Nafarroan izatea, foru agindu honen II.a) eta II.b) eranskinetan, hurrenez hurren, ezarritako ingurumen arloko irizpideak betetzen dituztela frogatzea eta eranskin horietan adierazitako konpromisoak eta helburuak bere gain hartzea.

  8. Zigilu Berdea eskuratzeko, alderdi hauek ziurtatu behar dira, funtsez: ingurumen arloko irizpide kuantitatiboak betetzea (ur kontsumoa, erregai kontsumoa, energia elektrikoaren kontsumoa, atmosferarako isuriak eta langileen prestakuntza ingurumen arloan), kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak, betetzea (hondakin arriskugarrien kudeaketa eta isurketen kudeaketa), konpromisoak hartzea eta Zigilua Berdea berritzeko bete behar diren helburuak finkatzea.

  9. artikulua. Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

  10. Zigilu Berdea eskuratzeko eskabideak horretarako prestatu den ereduaren araberako inprimakietan aurkezten ahalko dira. Inprimakiak Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1 - 2.a, Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bidez (www.navarra.es) eskuratuko dira.

  11. Eskabideak Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura zuzenduko dira, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3 - behea, Iruña) aurkezten ahalko dira, edo Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren iragarkian (2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa) aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako edozein tokitan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan azaltzen dena).

  12. Eskabidearekin batera interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskaeraren sinatzailearen aldeko ahalordearen kopia eta ahaldunaren NANa.

    2. Eskatzailearen identifikazio fiskaleko kodea (IFK).

    3. Foru agindu honen III.a) eta III.b) eranskinetan zehaztutako dokumentazio teknikoa, Zigilu Berdea eskuratzeko eskatzen diren ingurumen arloko irizpideak betetzen direla frogatzeko eta konpromisoak hartzeko.

    4. Eskatzen diren irizpide ekologiko kuantitatiboetako bakoitzaren adierazleak azalduta dituen Excel artxiboa. Eskatzaileek artxiboa Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuan edo Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bidez (www.navarra.es) eskuratzen ahal dute.

  13. Enpresa salgaien garraio eta logistikaren edo bidaiarien garraioaren sektorekoa dela frogatzeko, garraioko operadore aritzeko edo errepideko salgai-garraio edo bidaiari-garraio publikoan aritzeko indarreko baimenaren titulartasunaren bidez eginen da. Titulartasuna ofizioz egiaztatuko du Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak. Aurretik kontsulta eginen dio Garraiolarien eta Garraioko Enpresa Laguntzaile eta Osagarrien Erregistro Orokorrari.

  14. Eskabideari erantsitako agiriak CD-ROM batean aurkeztu beharko dira, behar bezala eskaneatuak. Instrukzio organoak edozein momentutan eskatzen ahalko ditu jatorrizko agiriak, egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko.

  15. Eskaerak eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio hamabost egun balioduneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak aurkeztu ditzala. Aditzera emanen zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpena jakinaraziko zaio.

  16. artikulua. Instrukzioa eta egiaztatzea.

  17. Zigilu Berdea eskuratzeko prozedura Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak instruituko du.

  18. Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak ingurumen arloko irizpide kuantitatiboei buruz eskatzaileak aurkeztutako datuak berrikusi, aztertu eta ebaluatuko ditu. Datu horiek Excel artxiboan eta horri eransten zaizkion agirietan azaldutakoak dira.

    Era berean, zerbitzu horrek kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak, bete izana eta eskatzen diren konpromisoak hartu izana aztertuko ditu, aurkezten den dokumentazioa ebaluatuz.

  19. Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaerak egiaztatzeko egoki baderitzo, enpresen instalazioak ikuskatzen ahalko ditu, baita aurkeztu den informazioa zabaltzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein informazio osagarri eskatu ere.

  20. Espedienteak instrukzio organoaren proposamen-txostena izanen du. Txosten horretan azaldu behar du eskatzaileak Zigilu Berdea eskuratzeko behar diren irizpide guztiak betetzen dituen.

  21. artikulua. Ebazpena.

  22. Prosamena ikusirik, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdea eskuratzeko eskaeraren prozedura ebatziko du.

  23. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta erabakia hartzeko oinarriak bilduko ditu. Eskaera onetsiz gero, Zigilu Berdea berritzeko bete behar diren helburuak adieraziko ditu.

  24. Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, 3 hilabetekoa izanen da. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskatzaileak eskaera baietsi dela ulertzen ahalko du. Eskaeraren ezespenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

  25. Behin eskaera onesten duen ebazpena jakinarazita, enpresari agiri hauek emanen zaizkio:

    1. Egiaztagiri ofiziala, Garraio Zuzendaritza Nagusiak sinatuta, bere titularra Zigilu Berdea erabiltzeko gaitzen duena, zigiluaren balio-denboran zehar.

    2. Zigilu Berdearen irudia erabiltzeko dispositiboak edo euskarriak.

    3. Ziurtatutako enpresentzako Zigilu Berdearen intranetean sartzeko pasahitzak.

  26. Zigilu Berdearen irudia aplikatzeko eskuliburua eta Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdeari eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdeari dagozkien aplikazio eskuliburuak ziurtatutako enpresen eskura izanen dira Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es).

  27. artikulua. Indarraldia.

  28. Zigilu Berdea bi urterako emanen da.

  29. Salbuespenez, urtebeterako emanen da, enpresa eskatzaileak ezarritako gehieneko maila gainditzen badu ingurumen arloko irizpide kuantitatibo hauetako batean: ur kontsumoa, erregai kontsumoa, elektrizitate kontsumoa eta atmosferarako isuriak, ezarritako gehieneko mailaren %20 gainditu gabe, urtebeteko epean gehieneko mailatik behera murrizteko konpromisoa hartzen badu.

    Kasu horretan, enpresak ingurumen arloko irizpide kuantitatibo gainditurako ezarritako gehieneko maila betetzen duela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR