87/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Sustapeneko kontseilariak emana. Honen bidez etxebizitza babestuen salerosketa, eskuratze, esleitze edo errentamendu kontratuetan, erosteko aukera izan edo ez, nahitaez jaso behar diren klausulak ezartzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 41.2 artikuluak dioenez, etxebizitza babestuak salerosi edo errentan emateko kontratuetan nahitaez sartu beharreko klausulak erregelamenduz ezarriko dira.

Bestalde, etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak etxebizitza arloko eskumena duen kontseilariari baimena ematen dio foru agindu baten bidez ezartzeko nahitaez jaso beharreko klausula horiek.

Foru dekretu horrek, zioen azalpenean, adierazten du zein den klausula horiek ezartzearen onuretako bat: Administrazioari erraztu egiten zaio kontratu horien ikus-onetsiarekin egiten den kontrola, eta horrek prozedura arintzea dakar berarekin. Hala ere, ez da hori nabarmentzeko onura bakarra. Nahitaez jaso beharreko klausulak ezartzearekin, espero da herritarra babestea, etxebizitza babestu baten eroslea edo maizterra denean, zeren Administrazioak bermatuko baitu kontratu guztiek izanen dituztela hemen ezartzen diren babes klausulak, eta, hala, kontsumitzailea babestuko da, harreman juridikoaren alderdi ahulena baita.

Bestalde, etxebizitza babestuen sustatzaileek eta horiek saltzen nahiz alokatzen dituzten profesionalek aurretik jakinen dute zein diren Administrazioaren ikuspuntutik nahitaezkoak diren klausulak; horrek behar den ziurtasun eta segurtasun juridikoa emanen die, kontratuen ikus-onetsiak tramitatzeko.

Aurrekoa gorabehera, adierazi behar da nahitaez jaso beharreko klausulak ezarri direla, baina horrek ez duela galarazten kontratugileek egokitzat jotzen dituzten beste batzuk itundu ahal izatea, aipatutako klausuletan aurreikusi gabekoen gainean, baina ezin izanen diete kontra egin.

Hala ere, kontratu batean hemen aurreikusitako klausularen bat jasotzen ez bada, ez da onartuko ikus-onesteko tramitazioa.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Etxebizitza babestuen salerosketa, eskuratze, esleitze edo errentamendu kontratuetan, erosteko aukera izan edo ez, nahitaez jaso behar diren klausulak ezartzea. Klausulak foru agindu honen eranskinetan jaso dira.

  2. Foru agindu hau igortzea Etxebizitza Zerbitzuari, Zerbitzu Juridikoari, Navarra de Suelo y Vivienda (NASUVINSA) erakundeari eta Asociación de Constructores y Promotores elkarteari.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioetarako, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere.

    Iruñean, 2013ko uztailaren 3an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

    1. ERANSKINA

    Etxebizitza babestuen salerosketa, eskuratze eta esleitze kontratuetan, lehen eskualdaketan, nahitaez jaso behar diren klausulak

  4. Etxebizitza hau eta dagozkion eranskinak etxebizitza babestuen araubideko determinazioen menpe daude. Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean eta hura garatzen duen araudian jaso da araubide hori. Horrenbestez, behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izanen dira erabilera-baldintzak, eta salmenta eta errenta prezioek ez dute gaindituko indarrean eta aplikatzekoa den araudiak ezarritako muga.

    Behin betiko kalifikaziotik bost urteko epean, etxebizitza babestuez ezin izanen da dohainik xedatu. Debeku horren menpe daude etxebizitza babestuaren jabetzaren eskualdaketak eta hura erabili eta gozatzeko eskubide errealak (10/2010 Foru Legearen 44. artikulua).

    Etxebizitza honen eskualdaketan, Nafarroako Gobernuak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea izanen du (10/2010 Foru Legearen 49. artikulua); hortaz, jabeak laguntzak itzuli beharko ditu (halakorik izan bada) baldin eta behin betiko kalifikaziotik hasita 5 urteko epearen barnean izan bada eskualdaketa.

  5. Alderdi saltzaileak alderdi eroslearen esku jarri du behar den informazioa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 39. artikuluan dagoena.

    Halaber, alderdi saltzaileak alderdi erosleari eman dio etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuan ezarri bezala (apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretua, eraikinen efizientzia energetikoari buruzko ziurtapenerako oinarrizko prozedura onesten duena).

  6. Alderdi saltzaileak bere egiten du etxebizitzako giltzak gehienez hiru hilabeteko epean emateko betebeharra, kontratuko egunetik hasita, edo behin betiko kalifikazioa ematen den egunetik hasita, salbu Nafarroako Gobernuan etxebizitza arloko eskumena duen zerbitzuak epe hori luzatzen badu.

    Alderdi erosleak behin betiko kalifikazioa eman eta gehienez sei hilabetera okupatu beharko du etxebizitza, eta ohiko bizileku iraunkorra izateko erabiliko du (10/2010 Foru Legearen 8. artikulua).

    Behar den baimen administratiborik gabe etxebizitza babestua ohiko bizitoki iraunkor gisa erabiltzen ez bada eta okupatu gabe edukitzen bada, edo bigarren bizilekutarako edo baimendu gabeko beste zerbaitetarako erabiltzen bada, maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen araberako diru bidezko zehapenak jarriko dira (10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa) eta, horretaz gain, etxebizitza desjabetu daiteke, jabetzaren eginkizun soziala ez betetzeagatik.

  7. Kontratuak etxebizitza babestuaren salmenta prezio osoa azaldu beharko du, baita horren barneko kontzeptuak ere, adieraziz ea horren barruan dauden tasak, zergak eta eskuratzailearen konturako gainerako gastuak, bai eta etxebizitzaren eta eranskinen azalera erabilgarria ere. Eroslearen kaltetan azalera aldatzen bada, erosleak eskubidea izanen du prezioaren deskontu proportzionala izateko, edo kalte-ordain baliokide bat, galarazi gabe kontratua ebazteko dagokion ahalmena, bidezkoa denean, legeria zibilean ezarri bezala.

    Orobat, ordaintzeko modua ezarri beharko da, honako hauek adieraziz: ea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR