64/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez Corellako saihesbidea egiteko proiektua behin betikoz onesten da, eta hura jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebazten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak apirilaren 16an emandako 32/2008 Foru Aginduaren bidez, Corellako saihesbidea egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi zen, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du proiektua jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzuteko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

-1. alegazioa. José Miguel Mateo López jauna.

Lehenagoko katastro datuetan eta erregistro datuetan bere lurzatiak 2.500 m² dituela dio, eta gaur egungo katastroan, aldiz, 1.828 m² besterik ez, eta katastroan aldaketa egiteko eskatzen du.

Erantzuna:

Alegaturikoa ez da onartu. Nahiz eta titularrak, bere idazkietan, 4. poligonoko 418. lurzatia aipatu, uste dugu 419. lurzatiaz ari dela, bere izenean ageri baita katastroan, 1.828,69 m²-ko azalera duela. Azalera hori dela eta lehenago ere erreklamazioak egin dizkie beste erakunde batzuei, eta ez du auziari buruzko ondoriorik aurkeztu. Bestalde, ez da jendaurreko tramite honen xedea katastroko edo erregistroko datuak aldatzea, hori geroagoko ebazpenaren mende baitago.

-2. alegazioa. Angel Fernández Delgado jauna.

CO-82 finkaren (4. poligonoko 465. lurzatia) ukipena aldatzeko eskatzen du: larrea ez, baizik eta ureztaketako olibadia.

Erantzuna:

Alegaturikoa ez da onartu. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aldaketa geografikoa eta lur motarena egin ondoren honela dago osaturik lurzati hori: A azpilurzatia, 9.671 m²-koa (1. esparrua), UREZT. olibadia; eta B azpilurzatia (2. esparrua), 424 m²-koa, larrea.

-3. alegazioa. Laura Rodrigo Lalinde andrea eta Jesús Jiménez Sainz jauna.

  1. Alegatzen dute Corellako 3. poligonoko 1076. lurzatiaren jabeak direla eta "Hotel Mascota Ribera de Alhama" izeneko negozioa dutela bertan. Eraikuntza proiektuaren arabera, saihesbide berriko biribilguneko irlatxoak hoteleko sarbidea erabilezin bihurtuko luke. Hori dela eta, biribilgunetik hotelerako sarbidea edo antzekoa eskatzen dute, bai eta obrak egiten diren bitartean hotelerako sarbidea bermatzea ere.

  2. Alegatzen dute Corellako 3. poligonoko 656. lurzatiaren jabeak direla eta lurzati horrek duen sarbide bakarra erabilezin bihurtuko litzatekeela Corellako 3. poligonoko 1076. lurzatiaren puska bat desjabetzearen ondorioz.

  3. Adierazten dute 2008ko apirilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 52 zenbakian, Corellako Udalaren izenean María Cristina Arellano García andreak aurkeztutako bigarren alegazioan, argi azaltzen dela 3. poligonoko 649. lurzatiarengatik trazadura aldatzean ez dela ukitu behar poligono bereko 1072. lurzatian kokatutako enpresa.

  4. Corellako saihesbidea egiteko lehenbiziko 3 proposamenetatik batek ere ez zituen ukitzen, baina, alegazioen ondorioz, eta Udalak berariaz adierazitakoa gorabehera, orain ukituak dira eta kalte larria jasan dezakete.

  5. Alegatzen dute Corellako 4. poligonoko 394. lurzatiaren jabeak direla eta desjabetu beharreko azaleraren kalkulua oker dagoela beren ustez. Hori dela eta, neurketak berrikusteko eskatzen dute.

    Erantzuna:

  6. Alegaturikoa onartu da. Eraikuntza proiektuan sarbide berri bat ageri da biribilgunetik.

  7. Alegaturikoa ez da onartu. Biribilgunetik hasita eginen da 656. lurzatiko sarbidea, jabari publikoko eremutik, egungo sarbideraino.

  8. Alegaturikoa onartu da. Eraikuntza proiektuak ez du ukituko 1072. lurzatian kokatutako enpresa eta haren sarbidearen arazoa konponduko da.

  9. Alegaturikoa ez da onartu. Proiektuko aukera bat dator UPSan eta IEAn proposatu eta onartutako aukerarekin, UPSan eta IEAn ezarritako determinazioak betetzeko behar diren aldaketak egin ondoren.

  10. Alegaturikoa ez da onartu. Lurzati hori osorik desjabetuko da. Katastroan 486,75 m²-ko azalera du.

    -4. alegazioa. José Martínez-Losa Solana jauna.

    Helbidea Martzillako Amadeo Marco kaleko 2an duela adierazten du. Bere izenean ageri diren 496., 511., 500. eta 499. lurzatiez gain, 494. eta 508. lurzatiak ere bereak direla dio, eta salerosketa eskrituren fotokopiak eransten ditu. Lurzati guztietan erregaliz sailak dituela gaineratzen du.

    Erantzuna:

    Alegaturikoa onartu da. Helbide hori jarriko zaio ondasun eta eskubideen zerrendan, eta Corellako 3. poligonoko 496., 511., 500., 499., 494. eta 508. lurzatien titular gisa agertuko da. Aurretiazko aktak egiteko, ordea, lurzati guztien jabetza tituluak edo titulartasunaren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu. Bestalde, aurretiazko akta horretan, lurzatiaren katastro-xedeaz gain, orain dagoen laborantza mota ere deskribatuko da.

    -5. alegazioa. Pilar Navascués Mateo andrea.

    1. poligonoko 464. lurzatiaren jabea da. Proiektuak ukitzen dizkion finken desjabetzeen inguruko jakinarazpenetarako helbidearen aldaketa eskatzen du.

    Erantzuna:

    Alegaturikoa onartu da. Ondasun eta eskubideen zerrendan helbide berria jarriko zaio: St. Palais plaza 1, 1. A, Zangoza.

    -6. alegazioa. Miguel Arellano Hernández jauna.

  11. Adierazten du 3. poligonoko 687. lurzatia (CO-043) larretzat ageri dela baina berak ureztaketaren ordainagiria ordaintzen duela, lurzatiaren xedea UREZT. laborantza dela, eta aldaketa eskatzen du.

  12. Rita Arellano Hernández andrea ordezkatuz, haren helbide zuzena ematen du eta ukitutako finken desjabetzeen inguruko jakinarazpenak helbide horretan egin daitezela eskatzen du.

    Erantzuna:

  13. Alegatutakoa hein batean onartu da. Jendaurrean jarri diren datuak udal katastrotik lortutako egungo datuak dira eta bertan lurzati hori larre gisa ageri da. Hala ere, ureztaketa lurrak direla behar adina frogatzeko agiria aurkeztu ahalko du aurretiazko aktarako.

  14. Alegaturikoa onartu da. Ondasun eta eskubideen zerrendan helbide hau jarriko da: Pintor Ribalta kalea 17, 1.a - 2.a, 08028 Bartzelona.

    -7. alegazioa. Ramona Pérez Sanz andrea.

    Adierazten du Corellako 3. poligonoko 586. lurzatiaren jabea dela eta bertan UREZT. olibadia duela. Lurzati horren %67 desjabetuko zaionez, olibadia kendu beharko du, biderik eta ureztaketarik gabe eta bilketarako zailtasunak areagotuta batere irabazirik gabe geldituko litzatekeelako. Lurzati osoa desjabetzeko eskatzen du.

    Erantzuna:

    Alegaturikoa ez da onartu. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, desjabetze partzialaren ondorioz sortzen diren kalteen ordaina balio justuan sartu behar da, balioespena egiterakoan.

    -8. alegazioa. Joaquín Catalán Rico jauna, María Villar Rico Gómez andrea ordezkatuz.

  15. Corellako saihesbidea egiteko proiektuak ukitutako lurzati baten jabea den aldetik (Corellako 5. poligonoko 369. lurzatia), eta saihesbidearen goratzea dela eta, finka inola ere urak ez hartzeko behar diren elementuak jar daitezela eskatzen du.

  16. Alboko bide bat egiteko eskatzen du, ongi trinkotua eta are asfaltatua, eta bide hori mugatzeko, ez dadin ibilgailurik sartu bere lurretan.

  17. Desjabetuko den aldean gaur egun dauden erretenen desbideraketak egin daitezela eskatzen du.

  18. Ahalik eta lur gutxien desjabetzeko eskatzen du.

  19. Finka berrien egokitzapenak egiteko eskatzen du, jabeei batere kosturik sortu gabe. Ez du zentzurik nire jabegoaren ondoan beste jabe baten triangelu bat egotea metro gutxi batzuk dituena.

  20. Desjabetu beharreko lurren balioespenean alderdi guztiak hartu behar direla kontuan adierazten du.

    Erantzuna:

  21. Alegaturikoa ez da onartu. Proiektuan ageri denez, jarduketaren eremua behar bezala drainatuko da. Corellako 5. poligonoko 369. lurzatia, saihesbidea egin ondoren, orain baino hobeki geldituko da, uholdeei dagokienez.

  22. Alegaturikoa ez da onartu. Proiektuan ageri denez, elementu guztiak behar bezala eginen dira. Ez da proiektu honen xedea bere okupazio eremutik kanpo jarduketak egitea.

  23. Alegaturikoa onartu da. Erretenen desbideraketak eginen dira desjabetu beharreko eremuaren barnean.

  24. Alegaturikoa onartu da. Proiektua gauzatzeko behar-beharrezkoa den azalera desjabetuko da.

  25. Alegaturikoa ez da onartu. Geratzen diren finka hondarrei Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoa aplikatuko zaie.

  26. Alegaturikoa onartu da. Ondasunen balorazioa eta finkak desjabetu eta zatitzeak dakartzan kalteen ordainketa Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean xedatutako balio justuaren fasean eginen dira.

    -9. alegazioa. Julián Lujo Fernández jauna, Polígono Industrial de Corella S.A. ordezkatuz.

    Adierazten du enpresa hori Corellako 5. poligonoko 100., 244. eta 245. lurzatien jabea dela (proiektuko CO-132, CO-251 eta CO-130 finkak). Salerosketen fotokopiak eransten ditu, eta ukitutako jabe gisa kontuan har dezatela eskatzen du.

    Erantzuna:

    Alegaturikoa onartu da. Jendaurrean jarri diren titulartasun datuak udal katastrotik hartuak dira, proiektuaren behin-behineko onespenaren egunean. Katastroko gaur egungo datuen arabera, Consultora de Riegos S.A. da jabea. Hala ere, aurkeztutako informazioa ikusirik, ukitutako titularren zerrendan sartuko da Polígono Industrial de Corella S.A. enpresa (helbidea: Hornillo kalea, 24, Corella). Ohartarazten zaio salerosketen agiri jatorrizkoak aurkeztu beharko dituela aurretiazko aktak egiteko.

    -10. alegazioa. José Javier Navarro Arellano jauna, Corellako Udala ordezkatuz.

  27. Adierazten du saihesbidearen bi aldeetan 3-6 metro bitarteko zerrenda bana utziko dela lurzati mugakideetara sartzeko. Zerrenda horiek lurzatietara eta bigarren mailako bideetara iristeko trazadura egokia izan dezatela eskatzen du. Behar izanez gero lur gehiago desjabetzea proposatzen du, biratzeko maniobretan ibilgailuak lurzati pribatuetan sartu ez daitezen.

  28. Valbine bidea garrantzi eta trafiko handiko bidea dela alegatzen du. Horregatik, saihesbidetik zuzeneko sarrera izan dezala eskatzen du.

  29. Animalientzat proiektatu diren pasabideak gutxiegi eta estuegiak direla alegatzen du, asko baitira errepidea gurutzatzen duten animalia txikiak eta basurdeak. Animalientzako pasabide gehiago egiteko eta gutxienez 1,50 m x 1,50 m-ko neurriak izateko eskatzen du.

    Erantzuna:

  30. Alegatutakoa hein batean onartu da. Ukitutako lurzati guztiei sarrera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR