314/2013 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Ramón Gradé Pérez jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Erregistroan den Balorazio Txostenen Erregistroko idazkari izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Balorazio Txostenen Erregistroa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Nafarroako Zerga Ogasunaren menpeko erregistro publiko bat da, eta bertara jo dezakete herritarrek, haiek onesteko espedienteen parte den informazio guztia eskuratzeko.

Balorazio Txostenen Erregistroa ezarri zuen 12/2006 Foru Legearen garapenerako Erregelamendua onetsi zuen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuak 44. artikuluan ezartzen du Balorazio Txostenen Erregistroa Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan egonen dela, eta zerbitzu horren langileetako bat Erregistroko idazkari izendatuko duela Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, eta idazkari horrek aipatu erregistroaren kontserbazioak, zaintzak eta argitalpenak behar dituzten jarduketa guztiak burutuko dituela, eta, betiere, aipatu artikuluan jasotakoak.

Departamentuko hainbat bulego berregituratu, aldatu eta sortzen dituen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 20ko 928/1992 Foru Aginduaren bidez, Balorazio Txostenen Bulegoa sortu zen Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari atxikirik eta, besteak beste, Balorazio Txostenen Erregistroko Idazkaritzari dagozkion eginkizun guztiak esleituta.

Gaur egun, Balorazio Txostenen Bulegoko buru izendatuta den funtzionariorik ez dagoenez gero, beharrezkoa da idazkaria izendatzea Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko langileen artetik, Txostenen Erregistroak funtzionamendu egokia izan dezan.

Aurrekoa kontuan hartuta, Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak Ramón Gradé Pérez jauna Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko Tasazio Ataleko buru izendatzea proposatu du, bai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR