104/2008 FORU DEKRETUA, urriaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide berriak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideen izendapenak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez eginen dira, unibertsitateen eskumena duen kontseilariak proposaturik eta foru lege honen 9. artikuluan aipatutako entitate edo erakundeek aukeratu ondoren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen xedapen iragankor bakarrari jarraikiz, Gizarte Kontseilua foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean eratuko da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak uztailaren 17an hartu zuen indarra, foru lege horren azken xedapenetan hirugarrena betez; izan ere, xedapen horrek adierazten du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu (uztailaren 16an) eta biharamunean hartuko duela indarra.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 12.2 a) artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kideek agintaldia bukatutakoan utziko dutela kargua.

Horiek horrela, Hezkuntza kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko urriaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideak kargutik kentzea eta eginiko zerbitzuak eskertzea. Kide horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legearen bidez izendatu ziren.

    Bat.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak proposaturik, unibertsitateko komunitateko ordezkari gisa:

    José Basilio Galván Herrera jauna.

    Iñaki Casado Redín jauna.

    Enrique López Torres jauna.

    Bi.-Berezko kideak, unibertsitateko komunitateko ordezkariak:

    Julio Lafuente López jauna, errektorea.

    M. Soledad Barber Burusco andrea, idazkari nagusia.

    Pedro Iraizoz Munárriz jauna, kudeatzailea.

    Hiru.-Hezkuntza Departamentuko kontseilariak proposaturik:

    Yolanda Barcina Angulo andrea.

    Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna.

    Pedro González Felipe jauna.

    Pablo José de Miguel Adrián jauna.

    Lau.-Nafarroako Parlamentuak proposaturik:

    Mariano Benac Machín jauna.

    Blanca Berruete Cilveti andrea.

    Luis Cuadra Gracia jauna.

    Jesús Irurre Arigita jauna.

    Miguel Angel Larráyoz Lezáun jauna.

    Bost.-Enpresaburuen Konfederazioak proposaturik:

    Javier Díaz Abascal jauna.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR